Publizitate agentzia batetako hiru kideen ibilerak ditu ardatz obra honek. Edozer saltzeko kapaz dira, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.
Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Antzerkia
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
