2005.eko Urriaren 10ekoa

Lezon, 2005ko urriaren 10ean, goizeko 9:10 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko irailaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

Jesus Mari Martiarenak dio akats bat dagoela 4. gaiko lehen erabakian (euskarazko 522776 orrian eta gaztelerazko 522779an) ez direlako, dioen bezala, Kale Nagusiko hiritartze obrak esleitzen Bidegorriarenak baizik. Zuzenketa horrekin akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, irailaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 107 poligonoko hiritartze proiektua behin betikoz onartzeko proposamena.

Lezoko Udalak 2005eko uztailaren 19ko 337 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bitartez 107 Poligonoko Hiritartze Proiektuari haserako onarpena eman zion, poligono horretako konpentsazio juntak aurkeztua, hain zuzen ere.

Akordio horren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2005ko abuztuaren 1eko 144 zenbakidun alean. Jendaurrean 15 egunez egon ondoren, epe horretan ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuaren 15., artikuluak, Hirigintza Planeamenduko Araudi Orokorraren 141., artikuluak eta 17/94 Legearen 7., artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda.

Hori ikusi ondoren, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 107 poligonoko Hiritartze Proiektuari behin betiko onarpena ematea.

BI: Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Etxearen teilatua berritzeko obra lizentzia ematea, Pilar Rodríguez Martínezi, Jaizkibel hiribideko 49ko bizilagunen ordezkari gisa (2005H0030007).

Pilar Rodríguez Martínezek, Jaizkibel hiribideko 49ko bizilagunen ordezkari gisa, etxearen teilatua berritzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Pilar Rodríguez Martínezi, Jaizkibel hiribideko 49ko bizilagunen ordezkari gisa, etxearen teilatua berritzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

· Obra horiek behar bezala seinalaturik egongo dira eta Segurtasun Azterlanean jasotako segurtasun neurriak bete beharko dira, langileen, oinezkoen eta, oro har, ibilgailuen istripuak ekidin ahal izateko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.367,35 ? ordaindu beharko ditu: 950,35 ? eraikuntzen gaineko zergarengatik eta 417 ? obra-tasarengatik.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Igogailuak jartzeagatik laguntza ekonomikoak emateko proposamena.

Udalbatzak 2003ko ekainaren 9an eginiko osoko bilkuran onartu zuen Igogailuak jartzeagatik laguntza ekonomikoak ematea, interesatuek Eusko Jaurlaritzatik jasoko zutenaren kopuru berekoa.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatu honek, 243/2004 zenbakidun Dekretuaren bidez, Jabier Axpe Elejalderi obra lizentzia eman zion etxearen teilatua eraberritzeko, lehendik zegoen igogailuaren makina-gela berria birmoldatzeko helburuz.

Aurtengo uztailean eta abuztuan zehar zenbait auzotarrek dirulaguntza eskaerak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzaren ziurtagiria bateratuz.

Mª Carmen Egibar 3. B ??? 410 ?

Mª Luisa Arbelaiz 3. D??? 205 ?

Mª Jesús Amiano 1. C??? 410 ?

José Lekuona 1. D??? 308 ?

José Mª Garmendia 4. A ??.. 513 ?

José Zurututza 4. B??? 205 ?

Jabekideak 2.052 ?

Guztira???????. 4.103 ?

Txosten teknikoa ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta idazkariak egindako oharpena entzun ondoren, non dirulaguntza hauek ez duten dirulaguntza 38/2003 legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi publikorik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aipatutako horietako bakoitzari seinalatzen diren laguntza ekonomikoen dirulaguntza ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Urdaburu kaleko 6ko eraikinaren kanpoko aldetik igogailua jartzeko aukerari buruzko aldeko informearen proposamena.

Angeles Ochandorena Almandozek 2004ko abuztuaren 10ean eskatu zuen Urdaburu kaleko 6.eko etxean kanpoko aldetik igogailu bat jartzeko posibilitateari buruzko informazioa.

Arkitekto aholkulariaren txostenak hau dio:

?Udal honetan eskaera bat aurkeztu dute haren bideragarritasuna azter dadin eta, era berean, behar balitz, hori burutara eraman ahal izateko ekarri behar den dokumentazioari buruzko informazioa obra egitearen bideragarritasunaren alde informatuko litzatekeen kasurako.

Proposamen hori, eraikinaren fatxadari atxikitako igogailua eraikitzea da, gaur egun dauden esekitoki-trastelekuak kenduz, zuzenean etxebizitzara heltzeko, horretarako, igogailuaren eta hartaratzeko tokiaren tamainako espaloi zatia okupatuz. Halaber, bi aparkaleku eliminatzen dira.

Nahiz eta, alde batetik, proposatutako igogailuak bost etxebizitzatarako sarbidea bakarrik konpontzen duela baloratu beharko litzatekeen, -hori dela eta etorkizunean antzeko beste proposamen batzuk aurkez daitezke kokagunearen osoko ikuspegirik gabe eta eraikinean oro har eragin ditzakeen ondorioekin- eta halaber aparkatzeko bi plaza kendu beharra, ikuspuntu teknikotik seinala daiteke ezen, aparkatzeko bi plaza kentzearekin bueltatzea proposatzen diren oinezkoentzako espazio publikoek, irisgarritasunaren sustapenerako Legearen eta haren garapen teknikoaren arabera, eduki behar dute gutxienez bi metro libre zabalean, egindako proposamenean zehaztapen hori bermaturik geratzen ez delarik.

Beraz, proposaturiko moduan igogailu bat jartzeko beharrari buruz egingo den balorazioaren ildotik, proiektuan ?teknikari eskudunak idatzi beharrekoa- konpondu beharko lirateke bai goian seinalaturiko arazoa baita igogailuaren akaberen baldintzak, fatxadaren moldaketa orokorra e.a.

Era berean, jabetza publikoko lurzoruaren okupazioari dagokionez, udal zerbitzu juridikoek markatzen dutenera egokitu beharko litzateke?.

Txosten juridikoak hau dio:

?Lezoko Udalak, Urdaburu kaleko 6 zenbakiko kanpoko aldetik igogailu bat eraikitzeko aukera legalei buruzko txostena eskatzen du.

Obra hori egiteak jabari publikoa erabiltze eskatzen duenez, 1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuaren 178., atalak dioen moduan partikular batek higiezin publikoan obrak egin behar baditu, higiezina bera erabiltzeko behar dituen baimenak ez ezik baimena eskatu beharko duela obra hauek ere egiteko.

Urdaburu Kalea, erabilera publikoko udal jabegoa da. Jabego mota honen erabilera Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 74 eta ondorengo artikuluek arautzen dute. Eskaeragileak nahi duen erabilera ohikoa eta berezia da, ondorioz udal baimena behar du erabilera hori aurrera eraman ahal izateko.

Bestalde Udal Arkitektok egindako txostenak argi uzten du zein baldintza tekniko ezarri behar zaizkion eraiki nahi den igogailuari.

Udalak erabaki beharko du jabego publiko horren erabilera ohiko eta berezi hori aurrera eramatea ahalbideratuko duen ala ez, bi aukerak onartzen dituen erabakia baita.?

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Urdaburu kaleko 6ko etxearen fatxadan gora igogailu bat eraikitzearen aldeko txostena ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Etxearen fatxada eta teilatu-hegalak berritzeko obra lizentzia, Esteban Picabea Retegiri, Kale Nagusiko 27ko bizikideen izenean (2005H0030008).

Esteban Picabea Retegik, Kale Nagusiko 27ko bizilagunen elkartearen ordezkari gisa, etxearen fatxada eta teilatu-hegalak berritzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Esteban Picabea Retegiri, Kale Nagusiko 27ko bizilagunen elkartearen ordezkari gisa, etxearen fatxada eta teilatu-hegalak berritzeko obra lizentzia ematea, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren segurtasunerako behar diren neurriak hartu behar izanik.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.276,81 euro ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA ETA EUSKARA

8.- Alkatearen 426. dekretua berrestea, areto multimediaren hornidura kontratatzeko prozedura negoziatua onartzeari buruzkoa.

Gobernu batzarkideek berretsi egin dute 426. dekretua.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak onartzeko proposamena.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mª Isabel Mauriz Sampedro, José Antonio Legorburu Arrastua eta José Miguel Dorronsoro Leundak egindako eskaerak onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Gizarte beharrizan larrietarako eskaerak onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz,era beran, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2005erako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

Esp. Zkia.

Kontzeptua

Zenbatekoa

953

1,2

604,04 ?

936

5

225 ?

821

2

600 ?

GUZTIRA

1.429,04 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-626).

.

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

· Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik .

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.XXXtik 522.XXXera zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna