2005.eko Uztailaren 4ekoa

Lezon, 2005ko uztailaren 4an, goizeko 9:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko ekainaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du. Idazkariak ohartarazi du zinegotzi batek ezin duela kontuhartzailea ordezkatu, 305. dekretuan egin den bezala.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Erabilera askotarako gunea eraikitzeko proiektuaren idazketaren esleipena arautuko duen baldintza agiria aldatzeko proposamena.

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Askotariko erabilpenetarako ?PILDAIN? zentroa eraikitzeko proiektuaren idazketa-lehiaketako agiri-kartazalak irekitzea, 2005eko uztailaren 18ko 12 orduak arte atzeratzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a)Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b)Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Alkatearen 272. dekretu berrestea, ?Eskerrak Gurasoei? deritzan etxearen berrikuntzari ekiteko Aitor Irazu Rekalderi obra lizentzia emateari buruzkoa.

?Eskerrak Gurasoei? deritzan etxearen berrikuntzari ekiteko helburuz, A. Irazuk dagokion exekuzio proiektua aurkeztu du, A. J. Lainsak izenpetua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak 2005eko maiatzaren 24an bisatua.

Arkitekto aholkulariak hau informatzen du:

?Proposaturiko berrikuntza teilatua birmoldatzea eta fatxadak berritzea da, haiei dekorazioren bat gehituz eraikinaren itxura oro har hobetzeko eta, aldi berean, hura babesteko helburuz. Era berean birmoldatzen da teilatu hegalen altura, fatxada nagusiak profil simetrikoa azaltzeko eran, eta fatxadaren horma-ataletan leihoak jartzen dira, horrela teilatupeko oina argitzeko.

Hura azterturik seinala daiteke ezen, proposaturiko eraberritzeekin, eraikinaren itxura oro har nabarmenki hobetzen dela.

Xehetasun seinalagarri bakarra litzateke, teilatu berriaren isurialdeetarako proposatzen den aldapa gehiegizkoa dela ?gaur egungo isurien berdina suertatzen den arren- eta gutxieneko %20 eta gehieneko %35 artekoa beharko litzateke.

Beraz, aurkeztutako proposamenaren aldeko informea ematen da, baina ohartaraziz ezen, teilatu berriaren isurialdeen gehieneko aldapa ezin izango dela %35 baino gehiagokoa ez %20 baino gutxiagokoa?.

Hori ikusirik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: ?Eskerrak Gurasoei? deritzan etxearen berrikuntzari ekiteko A. Irazuri obra lizentzia ematea baina, baldintza gisa, teilatu berriaren isurialdeen gehieneko aldapa ezin izango da %35 baino gehiagokoa ezta %20 baino gutxiagokoa ere.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 1.730,04 euro da.

HIRU: Tokiko Gobernu Batzarraren hurrengo bilkuran Dekretu hau berrestea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Kale Nagusiko argiteria publikoa instalatzeko obra-esleipena egiteko proposamena.

Kale Nagusiko argiteria publikoa jartzeko hiru eskainte aurkeztu dira:

· Montajes Eléctricos Txibili enpresa: guztira 63.259 euro gehi BEZ

· Gumendi enpresa: guztira 57.978 euro gehi BEZ

· Electricidad José Antonio Etxandi Jaunarena enpresa, guztira 54.772,50 euro gehi BEZ.

Mª Teresa Carmona Barrio eta Ana Pérez del Gállego arkitektoek egindako txostena ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: José Antonio Etxandi Jaunarenari adjudikatzea Kale Nagusiko argiteria publikoa jartzeko obra, guztira 54.772,50 eurotan, gehi BEZ, eskainte abantailatsuena delako.

Zehaztuki jasotzen da ez dagoela aurrekontu-kontsignatzerik eta ondorioz akordio nuloa dela ohartarazi die Idazkariak.

Alkateak obraren urjentzia aipatu du lanak emateko arrazoi bezala.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Mireia Cuesta Unzaini, Kale Nagusiko 38-40 zenbakietako etxeen teilatuei garaiera handiagoa emateko obra lizentzia ukatzeko proposamena.

Mireia Cuesta Unzainek aurkeztutako eskabidea azterturik, Kale Nagusiko 38 eta 40ko eraikinetako teilatuak goragotzeko obra lizentzia eskatzen baitu, eta horri buruz egindako txosten juridikoa eta teknikoak ikusirik, hau baitiote:

?Kale Nagusiko 38 eta 40 zenbakietako etxeen teilatuak eraberritzeko helburuz aurkeztu da, dagokion eskabidearekin batera, proiektu tekniko bat Migel Mari Lasa Olarra arkitektoak idatzia eta bisatu gabea, burutu beharreko obrak bertan deskribatuz. Obra horiek, funtsean, gaur egun duen teilatu-egitura kendu eta haren ordez antzeko eraikuntza-ezaugarritako beste bat jartzea izango lirateke, baina berri hori gaur egungo teilatu-hegalaren kota baino 80 cm. gorago jarrita.

Aipatutako eraikin horiek U.A.D 1.eko U.A.D. 1.2 de la U.A.D. 1.1. esparruetan kokaturik daude, eta horien zehaztapen urbanistikoak dagozkien fitxa urbanistikoetan jasorik datoz ?Modificación de las Normas Subsidiarias de Planeamiento de Lezo referida a los ámbitos UAD 1, UAD 5, UAD 7, Polígono 4, Andreseneko Tolarieta, SG 6, SG 10, Goiko Plaza y Zubitxo kalea?. delakoan azaldurik.

Horrela, 40.ekoaren ?UAD 1.1.- profil eta altura baldintzei dagokienez, dagokion fitxak espreski adierazten du 3.3.- atalean ?Partzelatzea, okupazioa, lerrokadurak eta profilak?:

Teilatu-hegalaren gehieneko altuera gaur egun daukana izango da eta espaloi-sestratik gora 7,15 m. da eraikinaren mendebaleko ertzean. Beraz eraikina behe oinak, goiko oin batek eta teilatupekoak osatuko dute.

Halaber 5. atalean ?Beste zenbait ezaugarri arkitektoniko? hau finkatzen da:

Barne-espazioen zaharberritzea baimentzen da zutabeen eta forjatuen jarrera eta kota aldatzea bideratuz, baina betiere leihoen kotak eta teilatu-ertzaren lerroa finko mantentzekotan.

Era berean, 38koaren ?UAD 1.2.- profil eta altura baldintzei dagokienez, dagokion fitxak espreski adierazten du 3.3.- atalean ?Partzelatzea, okupazioa, lerrokadurak eta profilak?:

Teilatu-hegalaren gehieneko altuera gaur egun daukana izango da eta espaloi-sestratik gora 7,50 m. da eraikinaren mendebaleko ertzean. Beraz eraikina behe oinak, goiko oin batek eta teilatupekoak osatuko dute.

Halaber 5. atalean ?Beste zenbait ezaugarri arkitektoniko? hau finkatzen da:

Barne-espazioen zaharberritzea baimentzen da zutabeen eta forjatuen jarrera eta kota aldatzea bideratuz, baina betiere leihoen kotak eta teilatu-ertzaren lerroa finko mantentzekotan.

Beraz, aurreko atal horien irakurketatik argi baino argiago ateratzen denez teilatu-hegalaren gaur egungo kota ezin dela aldatu, Kale Nagusiko nahiz 38 zenbakiko eraikinean ezta 40 zenbakikoan ere, teilatu-hegalaren kota goragotzearen kontra informatzen da.

Teilatua zaharberritzeko gainerako obrei dagokienez, ez dago inolako eragozpenik

haiek burutara eramateko aurkeztutako proiektuan deskribatu bezala zeren, lehen aipaturiko fitxa urbanistikoetan bertan seinalatzen baita: ?Baldintza txarretan dauden egitura elementuak kendu eta beste berri batzuk jartzea baimentzen da, baita beste material batezkoak badira ere, halaber haren egonkortasuna eta segurtasuna gehitzea dakarten oinarrietako eta egiturako konposizioan egiteko eragiketak ere baimentzen dira.?

Nolanahi ere, hari dagokion Segurtasun eta Osasun Azterlan Oinarrikoa aurkeztu beharko da eta proiektua teknikari egileak bera izenpeturik izan beharko da eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatua?.

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mireia Cuesta Unzaini obra lizentzia ukatzea, Kale Nagusiko 38 eta 40ko eraikinetako teilatuak goragotzeko, proposamen honetako azalpen partean adierazitako arrazoiengatik.

BI: Baimena ematea gainontzeko obrentzako, baldin eta aurrez hari dagokion Segurtasun eta Osasun Azterlan Oinarrikoa aurkezten badu eta proiektua teknikari egileak berak izenpeturik eta dagokion Elkargo Ofizialak bisaturik aurkezten badu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

7.- Gizarte larrialdietarako dirulaguntza eskaerak onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2005erako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

Esp. Zkia.

Kontzeptua

Zenbatekoa

918

6

31,25 ?

928

2

319,2 ?

731

6

252,88 ?

814

6

230 ?

GUZTIRA

833,33 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-217/2004).

.

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Familia esku-hartzea onartzeko proposamena.

Ikusirik 889 espedientea, F.I. familiari dagokiona, aldi berean, familia egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzeko akordioa, hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea 889 espedientea, F.I familiari dagokiona, familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan. LAHAR gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia eta hezitzailearen saioen kostua, guztira, 7.705,76 ? (AD-417).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da ezer galdetu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta XXXtik XXXera zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna