2004.eko Azaroaren 8ekoa

Lezon, 2004ko azaroaren 8an, goizeko 9:05etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, eta Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Ez da bileran izan Aitor Ocerin Ibañez.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko urriaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

Bileran diren zinegotzi guztien adostasunarekin akta onartu eta firmatu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du. Baita ere kontu eman du Izartu IIren asistentzia teknikorako hitzarmena sinatu duela Oarsoaldea, S.A.rekin, osoko bilkurak 2004ko martxoaren 17an erabakitakoa betez. Gobernu Batzarrak ontzat eman du hitzarmena.

3.- Proposamena, Kale Nagusiko 1.an dagoen lokala alokatzeko, bertan Bake Epaitegia jartzeko.

Bake Epaitegia gaur egun kokatua dagoen lokalak irisgarritasun arazoak ditu, horiek zuzentze aldera eta udal zerbitzuak dauden Gurutze Santuaren Plaza inguruan kokatzeko, Bake Epaitegia Kale Nagusiko 1ean dagoen lokalera ekartzea proposatzen da, behin haren jabearekin lokala alokatzeko proposamena adostu ondoren. Jabea Ines Olaizola Mitxelena da eta hauek dira baldintzak: epea: abenduaren 1etik azaroaren 30a bitarte, urtebeteko kontratua urtez urte luzagarria, errenta: 345,68 €/hilean BEZ barne; gastuak: argia, ura, zaborrak, udalak ordainduko ditu eta, aldiz, kontribuzioak eta komunitatekoak jabeak, gainontzekoak 29/1994 legeak eta Kode Zibilak agintzen duen eran.

Proposamena ahobatez onartu da.

Gaur egun Bake Epaitegia dagoen lokala, Zubitxo 15ean, Rosa Maria Artesorori alokatutakoa, errentan mantenduko da Gizarte Zerbitzuetako zenbait programa aurrera eramateko. Gastu horiei aurre egiteko Gizarte Zerbitzuetakoek beren aurrekontuetan behar den diru partida jar dezaten, konpromisoa hartu dute batzarkideek.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Obra lizentzia emateko proposamena, ur horniduraren sarea Itturrin (108) poligono industrialera hedatzeko eta, halaber, udal titularitateko ondasunak okupatzeko, Enrique Noain Cendoyak “Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak” erakundearen presidente gisa aurkeztutakoa.

Enrique Noain Cendoyak, “Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak” erakundearen presidente gisa, obra lizentzia eskatu du, ur horniduraren sarea Itturrin (108) poligono industrialera hedatzeko eta, halaber, udal titularitateko ondasunak okupatzeko.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, hau ateratzen da:

“Proiektuak aurreikusten du polietilenozko 150m hodi jartzea, 160mm diametrokoa, hodi horren ordez jarri beharko da burdinurtu harikorrezko hodia, 150mm diametrokoa.

-Proposatzen da ezen, ahal den neurrian, aurreikus dadila hodi berria jartzea Itturrin kaleko 45-47an kokaturiko hidranteraino, eta horrek suposatzen du proiektuan aurreikusitako sarea 60m areagotzea. (Proiektua azterturik detektatu da, Itturrin kalean harrera-gune asko daudela aurreikusita, horiek egin beharrekoak izango ez direlarik, 10 harrera-gune orokor baitaude pabilioiei hornidura ematen dienak, horietarik 8 unitate 150mmtakoak izan beharko direlarik bakoitza 150mmtako bere balbularekin.

Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Enrique Noain Cendoyari, “Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak” erakundearen presidente gisa, obra lizentzia ematea, Itturrin (108) poligono industriala urez hornitzeko sarea areagotzeko, txosten teknikoan azaltzen dena bete beharraren baldintzapean.

BI: AÑARBEKO Urak S.A.ri jabari publikoa erabiltzeko baimena ematea, aipatu lanak egiteko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Tarteko solairuak legalizatzeko lizentzia emateko proposamena, Sagasti (103) poligonoko 29 eta 30 zenbakidun lokaletan, Sagasti kaleko 9 eta 11n kokatutakoetan, Miguel Rodríguez Aracamak, Omei Kayak, S.L., enpresaren ordezkari gisa eskatuta.

Miguel Rodríguez Aracamak, Omei Kayak, S.L., enpresaren ordezkari gisa, Sagasti (103) poligonoko 29 eta 30 zenbakidun lokaletan, Sagasti kaleko 9 eta 11n kokatutakoetan, egindako tarteko solairuak legalizatzeko lizentzia eskatu du.

Arkitekto aholkulariak egindako txostenak honela dio hitzez hitz:

“Lezoko Arau Ordezkatzaileen Aldaketa Puntualak, 103. Poligonoan tarteko solairuen okupazioa zabaltzeari buruzkoak, bidea ematen du erabilpen administratibotarako, biltegitarako eta ekoizpenerako tarteko solairuak eraikitzeko, oinaren okupazioaren %100, %70 eta %70ko heinean, ordena berean, eta altura libreak 2,50 m., 3,00 m. eta 5,00 m. izatekotan.

Sagasti (103) poligonoko 29 eta 30 zenbakidun lokaletan, Sagasti kaleko 9 eta 11n kokatutakoetan, egindako obrak legalizatzeko helburuz, dagozkien legalizazio proiektuak aurkeztu dira.

9 zenbakidunari dagokionak, oin azalera erabilgarria 272,38 m² duelarik, lehen oinean lehendik zegoen 39,96 m² gune administratiboaren eta erabilpen berera xedaturiko 35,23 m² gune berriaren legalizazio proposatzen du eta, bigarren oinean, proiektua aurkeztu aurrez jada bazegoen biltegi-gunea 49,72 m² eta halaber biltegitara xedaturiko gune berria 130,51 m² legalizatzea. Hortaz, azken finean, tarteko bi solairu 75,19 m² legalizatzea eskatzen da erabilpen administratiboetarako, -horrek oin-azalera erabilgarriaren %27,6 suposatuz, onartzen den %100 baino gutxiago beraz- altura librea gutxieneko 2,50 m baino gehiagorekin, eta biltegi eta erakustokitara xedaturiko 180,23 m² –oin azalera erabilgarriaren %66,17 eta onartutako gehieneko %70 baino gutxiago- gutxieneko 3,00 m. altura baino gehiagokoa.

11 zenbakidunari dagokion proiektuak tarteko solairu bakar batean 142,30 m² legalizatzea proposatzen du, biltegi eta erakustokitara xedatuak, -oin-azalera erabilgarriaren %52,24 eta onargarria den %70 baino gutxiago- altura librea 3,00 m baino gehiago izanik, eta behe-oineko gune administratibo baten gainean, hartan geratzen den altura librea 2,50 m baino gehiago dela bermatuz.

Beraz, ikus daiteke ezen, aurkeztutako legalizazio proposamena, Lezoko Arau Ordezkatzaileen Aldaketa Puntualean finkaturiko parametroei, 103 poligonoan tarteko solairuen okupazioa zabaltzeari buruzkoei, egokitzen zaiela, eta beraz, aurkeztutako proiektuetako tarteko solairuen legalizazioaren aldeko txostena ematen da.\"

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Miguel Rodríguez Aracamak, Omei Kayak, S.L., enpresaren ordezkari gisa eskaturik, Sagasti (103) poligonoko 29 eta 30 zenbakidun lokaletan, Sagasti kaleko 9 eta 11n kokatutakoetan, egindako tarteko solairuak legalizatzea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.582,84 euro kopurua ordaindu beharko dute. (Eraikuntzaren gaineko zerga: 2.165,84 euro eta tasarengatik: 417 euro).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Baimena emateko proposamena, José María Martiarenari, Lezoko Udalaren jabegoko txabola eta lur-sail bat erabiltzeko.

Joxe Mari Martiarenak Apaiziartza berri baserriaren inguruan dagoen txabola bat, eta lur-sail baten zati bat, gehienez 5 urtez erabiltzeko baimena eskatu du. Eskatu den lur-sail zatiaren azalera 233,28 m² da, eta azalera horren barruan 74,52 m² okupatzen dituen txabola dago.

Lur-sail hori, katastroan 1 poligonoko 23 zenbakiduna da eta aipatu txabola bertan kokatzen da, Lezoko Udalaren ondasun patrimoniala da eta, beraz, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 eta hurrengo ataletan arautzen da ondasun mota honen erabilera eta aprobetxamendua.

Atal horren arabera ondasun patrimonial baten erabilera kontratuaren prestaketa eta esleipena Toki Administrazioen Kontratuen legediarekin bat etorriko da eta, erabileraren iraupena 5 urte baino luzeagoa bada edo ondasunaren balioa aurrekontuko errekurtso arrunten %5 baino handiagoa bada, enkantea egitea beharrezkoa izango da.

Eskatu den lur-sailaren eta txabolaren balioa ez da aurrekontuko errekurtso arrunten %5era inguratu ere egiten, dena den hori frogatzeko derrigorrekoa da teknikari batek txostena egin dezan. Bestalde, eskatu den erabileraren iraupena 5 urte baino laburragoa denez, ez da derrigorrekoa enkantea egitea lur-sailaren erabilpena esleitzeko.

Udal Arkitekto Teknikariaren txostena ikusirik, txabola eta lur-sail horren balioa 11.238,6 eurotakoa da.

Toki Entitateen Ondasunen Araudi Orokorreko 92 artikuluaren arabera, erabili nahi den lur-sailaren balioaren %6ko kanona ordainarazi behar dio Udalak erabiltzaileari.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Joxe Mari Martiarenari 5 urtetarako aipatu txabola eta lur-saila erabiltzeko baimena ematea.

BI: Urtean 674.3 eurotako kanona ordaindu beharko du Joxe Mari Martiarenak. Kopuru hori urtero eguneratuko da Kontsumorako Prezioen Indizea kontuan izanda.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Charo Etxabe Otaduyk, Sabino Arín Legorbururen ordezkari gisa, Donibane kaleko 3.eko bebarruari buruzko epaia exekutatzeko proposamena, birgaitze lizentzia emateari buruzkoa, atzera botatzeko proposamena.

Charo Etxabe Otaduyk, Sabino Arín Legorbururen ordezkari gisa, Donibane kaleko 3.eko bebarruari buruzko epaia exekutatzeko proposamena aurkeztu du.

Horri buruz udal arkitektoak honela dioen txostena egin du:

“Lezoko Udalak bere garaian eman zion Sabino Arin jaunari obra lizentzia Donibane kaleko 3an kokaturiko bebarrua birgaitzeko, obra horiek, funtsean, lehen oineko balkoiari dagokion hegalaren parean itxitura bat egitea direlarik. Lizentzia horren aurka berraztertze errekurtsoa jarri zuen Zakarias Garmendia jaunak, eta errekurtso hori zela medio, Lezoko Udalak ukatu egin zuen aurrez emandako lizentzia. Sabino Arin jaunak Administrazioarekiko auzi-prozesua jarri zuen ebazpen administratibo horren kontra eta Donostiako Administrazioarekiko Auzi-Prozesuetarako 2. Epaitegiak tramitatu du.

Epaia, zk. 111/04, 2004ko ekainaren 30ean diktatu zen, jarritako Errekurtsoa atzera botaz eta aurrez emandako baimena indargabetuz. Epai horretan, bestalde, demandatzaileari agindua ematen zaio hasierako egoerara itzultzeko jada eginiko obrak eraitsi ditzan, bestela ordezkatzaile gisa Udalak eraitsiko dituela ohartaraziz.

Epai hori betetzeko, 2004ko urriaren 18an erregistraturik, krokis bat aurkeztu da egin bide diren obrak azalduz, alegia, egindako itxitura eraitsi, atzeratu eta eraikinaren fatxada-lerrora eramanez.

Proposamen hori aztertu ondoren esan daiteke ez zaiola egokitzen goian aipaturiko epaia burutara eramateari, hartan berriz ere hasierako egoerara bueltatzea agintzen baitzen, eta aurkeztutako dokumentazioan, ordea, tarteko beste egoera bat proposatzen baita, horretan, egindako itxitura eraitsi arren, ez baita bueltatzen hasierako egoerara, egoera horretan inon ez dagoen beste tarteko itxitura bat proposatuz, eta jakina, horretarako nolanahi ere beste obra lizentzia bat bideratu beharko bailitzateke.

Beraz, aurkeztu den eskaeraren kontrako informea ematen da”.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako proposamena atzera botatzea, bebarru hori hasierako egoerara itzuliz epaia bete behar izanik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Mikura baserriaren lurretan abelgorrientzako pabilioia lekuz aldatzeko lizentzia emateko proposamena, Mª Dolores Zabala Beristainek eskatutakoa.

Gaia mahaia gainean uztea erabaki da jarduera klasifikatuaren espedientea tramitatu behar den edo ez txosten tekniko bidez argitu bitarte, gaur espedientean dauden txostenak kontrajarriak direlako gai horretan.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Francisco Javier Susperregi Olacireguik egin duen eskabidea onartzeko proposamena.

Ikusita elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Francisco Javier Susperregi Olacireguik egin duen eskabidea, era berean, aztertuta Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena, eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Francisco Javier Susperregi Olacireguiri. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hau lantzea:

URJENTZIAZ

10.- Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaera onartzeko proposamena

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaera aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Jose Maria Gurrutxaga Erraztik egindako eskaera onartzea.

BI: Ordainduta duen tasa itzultzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Idazkariak, Gobernu-bilera gela lehenengo solairura eramateko eta orain arte bilera gela zena zinegotzientzat prestatzeko alkateak egindako proposamenarekin prestatu diren planoak aurkeztu dizkie. Zinegotzi gela izango denean hiru ordez lau bulego-mahai prestatzeko esan da. Aldaketak aste honetan hasiko dira eta bilera-gela berrian egin beharrekoak (zorua zepillatu, argiak moldatu, pintatu, ...) bi/hiru aste emango omen ditu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.510etik 522.510era eta 522.512tik 522.517ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna