2004.eko Irailaren 13ekoa

Lezon, 2004ko irailaren 13an, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Aroia Goienetxea Egibar, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Ez da bileran izan Aitor Ocerín Ibáñez.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko abuztuaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

Aroia Goienetxearen eskariz 310183 orriaren erdialdean 6. gaiko bigarren lerroaldeko esaldiaren azken zatia zuzendu da: ?baita lan haur aurrera eramatea? dio eta ?baita lan hau aurrera eramatea? esan behar du. Bileran diren zinegotzi guztien adostasunarekin akta onartu eta firmatu egin da, aipatu zuzenketarekin.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

Alkateak, Tokiko Gobernu Batzarraren azken bilera, abuztuak 2, ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Sukia Eraikuntzak, S.A.ri eraikitzen ari diren 56 babes ofizialeko etxebizitzak, garajeak, trastelekuak eta eguneko zentroa eraikitzeko epea luzatzeko proposamena.

Aitziber Sukiak, S-3 Sektore barruan eta Auñamendi Kalean eraikitzen ari diren 56 babes ofizialeko etxebizitzak, garajeak, trastelekuak eta eguneko zentroa eraikitzeko epea luzatzea eskatzen du, 2004ko maiatzaren 10tik ekainaren 15a arte eraikuntza arloa greban egon denez ezin izan baitute lanik burutu aipatu S-3 sektorean. Arrazoi honek obren egikaritzan atzerapena sortuko duelakoan eskatzen dute luzapena.

Galdutako egunak 27 lanegun direnez, luzapena noski epe berdinerako eskatzen dute. Halaber udalak atzerapen egun hauegatik ezarri litzakeen zigorrak aplikatzeari uko egitea ere eskatzen dute.

Herri Administrazioaren Kontratu Legearen Testu Bateratuko 96.2 artikuluak eta Herri Administrazioaren Kontratu Legearen Araudi Orokorreko 100 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: SUKIA ERAIKUNTZAK , S.A.ri S-3 Sektore barruan eta Auñamendi Kalean eraikitzen ari diren 56 babes ofizialeko etxebizitzak, garajeak, trastelekuak eta eguneko zentroa eraikitzeko epea 27 lanegunez luzatzea.

BI: 2003ko martxoaren 9an Lezoko Udala eta SUKIA ERAIKUNTZAK , S.A.ren artean izenpeturiko kontratuan aurreikusiriko 24 hilabeteko epea amaituta gero, hurrengo 27 lanegunetako atzerapenengatik legozkiekeen zigorrak ez ezartzea.

4.- Lezon bizikleta-errei bat eraikitzeko proiektuari haserako onarpena emateko proposamena.

Xabier Sanchez Arruabarrenak, Oarsoaldea, S.A.-ren izenean, Lezoko udalerri honetan bidegorria eraikitzeko proiektua aurkeztu du.

Arkitekto aholkulariaren txostenak honako hau dio hitzez hitz:

?LEZON BIZIKLETA-ERREI BAT ERAIKITZEKO PROIEKTUARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKOA

Txosten honen xedea aurkeztutako proiektua aztertu eta zenbait iradokizun egitea da.

Proiektuaren helburu nagusia, tituluak berak dioen bezala, Lezo eta Errenteria bizikleta-errei baten bidez lotzea da, proposaturiko trazatuarekin helburu hori betetzen delarik eta, etorkizunean, egokitzat izanez gero, herri barruko bizikleta-errei sare batekin osatuko litzatekeelarik, motor gabeko garraio-sarea egituratuz.

Proiektuari berari dagokionez, eta ?1 tramua?-ri buruz, ikuspuntu teknikotik iradokizun hauek egin daitezke:

P0 eta P30 arteko tartean dagoen espaloia desagertu egiten da eta beharrezkoa da farolak eta seinaleak birkokatzea.

P140 eta P150 arteko tartean bi zuhaitz kentzen dira eta berriz jarri beharreko farola bat kontuan izan behar da.

P150 eta P200 artean espaloi-zabalera eskasa geratzen da, irisgarritasun araudia betetzen ez delarik, bi metro librekoa baino txikiagoa baita zabalera. Arazo hori konpontzeko beharrezkoa litzateke dagoen itxitura atzeratzea, horrela indarrean dagoen legera egokitutako sekzioa bideratuz, bizikleta-erreiaren sestra metalezko itxituraren hormatxoarekin bat etortzea aski litzatekeelarik, eta beste itxitura bat eraiki atzerago.

P220 eta P310 artean dagoen pasealekua izatez kendu egiten da, eta hori ekidin liteke luzera horretan oraingo ertza atzeratuz.

Oinezkoen pasabidera sartzeko eskaileraren eta arrapalaren azpitik pasatzen den puntuan komenigarria dirudi gehiago jaistea, ahal den heinean, bizikleta-erreiaren sestra pasabide altuagoa lortzeko.

Komenigarria litzateke bizikleta-erreiaren eta kiroldegi-alboko oruberako arrapala-sarbidearen sestrak koordinatzea.

Azkenik, P425tik aurrera komenigarria litzateke, irisgarritasun araudia betetzeko, bi metro libre zabaleko edo handiagoko espaloiak aurreikustea.

Alkateak dio proiektua egokitu beharko dela, kontuan izan beharko baitu Herri Eskola ondoan egin nahi den autobus geltokia.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Arkitekto aholkulariak bere txostenean eta alkateak adierazitako iradokizunekin batera aurkeztutako proiektua onartzea. Txosten hori erabaki honen azalpenean dago jasota.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- S-1 Sektorearen urbanizazio-proiektuaren idazketa adjudikatzeko proposamena, Antton Jaime Ugarteri, Injelan, S.A.ren izenean.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko abuztuaren 2an egindako bilkuran, S-1 Sektoreko Urbanizazio Proiektua, Prozedura negoziatu bidez, idazteko kontratazio espedientea hastea onartu zuen.

Era berean onartu zituen Kontratu hori arautuko duten Baldintza Administratiboen agiria eta horretarako gastua.

Akordioan seinalatu bezala, gonbiteak igorri zaizkie aipatzen ziren lau enpresa eta profesionalei: Leber, S.A., Atarki Elkartea, S.L., Ingelan, S.A. eta Miguel Maria Lasa Olarrari.

Leber enpresak jakinarazi du ezin duela eskaintea aurkeztu hamabost egun naturaletako epearen barruan.

Bestalde, seinalatu behar da aurkeztutako eskainteak hauek direla: Miguel Maria Lasa Olarra, Antón Jaime Ugarterena Injelan, S.A.ren ordezkaritzan eta Javier Telleriarena Atarki Elkartea, S.L.ren ordezkaritzan.

Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Antón Jaime Ugarteri Injelan, S.A.ren ordezkaritzan, adjudikatzea S-1 Sektoreko Urbanizazio Proiektua idazteko lanak, eskainte abantailatsuena delako.

BI: Proiektua idaztearen prezioa guztira 25.462 euro da (D-674).

HIRU: Baldintza agiriko 7. Puntuaren arabera, behin-betiko fiantza jarri beharko du, alegia, adjudikazio prezioaren %4.

LAU: Akordio hau adjudikatzedunari eta beste eskaintegileei adieraztea, Udalarekiko izan duten adeitasuna haiei eskertuz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Lezoko Kale Nagusia berrurbanizatzeko aldez aurreko lanak adjudikatzeko proposamena, Manuel Varela Castrori, Canalizaciones y Líneas, S.L.ren izenean.

Lezoko Udalak aurtengo abuztuaren 20an igorri zien gonbitea Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.ri, Construcciones Erga, S.L.ri eta Canalizaciones y Líneas, S.L.ri, Kale Nagusiaren urbanizazioaren aldez aurreko zenbait lan egiteko eskaintea aurkez zezaten.

Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k, eta Construcciones Erga, S.L.k adierazi dute, eskainterik ezin dutela egin, lan gehiegi dutelako.

Aurkeztu duena Manuel Varela Castro izan da, Canalizaciones y Lineas, S.L.ren, izenean, eta eskainte horren kopurua guztira 50.260,31 euro da.

Idazkariak ohartarazi du, hartu nahi den erabakia ez dela legezkoa ez delako jarraitu Kontratazio Legedia, ez baitago espedientean ez obra proiektua, ez baldintza plegu teknikoa ezta kontratazioa arautuko duen baldintza plegu administratiboa ere. Ohartu du, proposamena aztertzen duen txosten teknikorik ere ez dagoela.

Dena den, Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Manuel Varela Castrori, Canalizaciones y Lineas, S.L.ren, izenean, adjudikatzea aipaturiko lanak, telefoniarako kanalizazioak, erregistroak eta abar, Kale Nagusian, horren zenbatekoa guztira 50.260,31 euro izanik, B.E.Z. barne (AD-673).

7.- Martxel Odriozola Arrietari obra lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 42. zenbakian, teilatua berritzeko eta teilatupean lau trasteleku egiteko, etxebizitza bakoitzeko bat.

Martxel Odriozola Arrietak proiektu teknikoa eta obra lizentziaren eskaera aurkeztu ditu teilatua berritzeko eta teilatupean lau trasteleku egiteko, etxebizitza bakoitzeko bat, Jaizkibel Hiribidea 42 zenbakidun etxean.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuk proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari ematea eskatzen duen obra lizentzia, teilatua berritzeko eta teilatupeko oina egokitzeko obretarako, bertan lau trasteleku eginez

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 986,20 euro kopurua ordaindu beharko dute.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

8.- 438. dekretua berrestea, Suministros Blancari Plazeta futbol zelaiko itxitura lanak esleitzeari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrari erabakitzea zegokiona urjentziaz alkateak hartutako erabakia Batzarrak ahobatez berretsi du.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- José Sasieta Telleriak aurkeztutako Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaera onartzeko proposamena.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta, aldi berean, udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Jose Sasieta Telleriak egindako eskaera onartzea.

BI: Ordainduta duen tasa itzultzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Paula Amorrortu Darcelesi txartel berezia emateko proposamena, elbarrituentzako geldiunea izateko.

Ikusita elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Paula Amorrortu Darcelesek egin duen eskabidea, era berean aztertuta Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena, eta Gizarte Ongizateko zinegotzi eskuordedunak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Paula Amorrortu Darceles. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena, María Concepción Puga Gonzálezek eskatutakoa.

Ikusita etxez etxeko laguntza eskatzeko M.Concepción Puga Gonzalezek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, eta alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: M.Concepción Puga Gonzalez-i etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 1:00ordu atentzio pertsonala egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 94,50euro da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.XXXari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 310.XXXra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna