2000.eko Uztailaren 27ekoa

    Lezon, 2000ko uztailaren 27an, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko uztailaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko uztailaren 13ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Obrak egiterakoan gorde beharreko neurriak eta eraikuntza berriak eraikitzerakoan egin beharreko kontrolak jasotzen dituzten txostenen berri eman du alkateak.

    Gobernu Batzordeak ontzat eman ditu.

    Idazkariak dio ordenantza baterako edukiak direla.

    Alkateak dio ordenantza hori egitea dela helburu.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Adolfo Martin Morori obra lizentzia, Errekalde Bailarako 19an, kokatutako Sagar Lore etxean kanpoko aldean propano gasarentzat depositu bat jartzeko.

    Adolfo Martin Morok eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Errekalde bailarako 19.an, kokatutako Sagar Lore etxean kanpoko aldean propano gasaren depositu bat jartzeko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkateak hala proposaturik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Adolfo Martin Morori obra lizentzia ematea, Errekalde Bailarako 19an, kokatutako Sagar Lore etxean kanpoko aldean propano gasarentzat depositu bat jartzeko, Udal honetako teknikariak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek hemen bateratzen direlarik.

    BI: Obrak burutu ondoren eta instalazioa martxan jarri aurrez, ondorengo ziurtagiri hauek aurkeztu behar ditu Udal honetan:

    Obra zuzendaritzak bisatutako ziurtagiria, indarrean dauden arauak bete direla zehaztuz.

    Industria Ordezkaritzaren ziurtagiria.

    Gas-hornitzailearen instalazio eta obra ziurtagiria.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, eraikuntzaren gaineko zerga gisa 10.904,- pta ordaindu beharko du.

    4.- Jesús Lorente Montesi, Automecanica Lorente, C.B. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia, Itturrin kaleko (Itturrin poligonoan) 44an dagoen pabilioia egokitzeko, ibilgailu-konponketa lanean iharduteko.

    Jesús Lorente Montesek, Automecanica Lorente, C.B. enpresaren ordezkari gisa eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Itturrin kaleko (Itturrin poligonoan) 44an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ibilgailu-konponketa lanean iharduteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkateak hala proposaturik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Jesús Lorente Montesi, Automecanica Lorente, C.B. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, Itturrin kaleko (Itturrin poligonoan) 44an dagoen pabilioia egokitzeko, ibilgailu-konponketa lanean iharduteko, Udal honetako teknikariak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek hemen bateratzen direlarik.

    BI: Instalazioak eta, oro har, obrak burutu ondoren, instalazioak martxan jarri aurrez, Lezoko Udalari aurkeztu beharko zaizkio ziurtagiri hauek:

    Obra zuzendaritzaren ziurtagiri bisatua, bertan seinalatuz indarrean dauden arauak bete direla.

    Industria Ordezkaritzaren ziurtagiria.

    HIRU: Iharduera ekonomikoen zergako altaren kopia aurkeztu beharko du.

    LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, eraikuntzaren gaineko zerga gisa 24.291,- pta ordaindu beharko du.

    5.- Iñaki Jimenori, Garbiko Hornidurak, S.L., enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia Lezoko Zerrategietako sektore industrialeko A-2 partzelako pabilioian dagoen 11. bebarruan tarteko oina eraikitzeko.

    Iñaki Jimenok, Garbiko Hornidurak, S.L., enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako proiektua azterturik, Lezoko Zerrategieta sektore industrialeko A-2 partzelako pabilioian dagoen 11. bebarruan tarteko oina egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Iñaki Jimenori, Garbiko Hornidurak, S.L., enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Lezoko Zerrategieta sektore industrialeko A-2 partzelako pabilioian dagoen 11. bebarruan tarteko oina eraikitzeko, aurkeztu proiektu teknikoaren eta arkitekto aholkulariak emandako txosten teknikoaren arabera.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 84.340,- pta ordaindu beharko du.

    IHARDUERA ESPEDIENTEAK

    6.- Elena Olarrak, Iñaki Becerra, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea, Sagasti poligonoko Urune kaleko, 29an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan jai-ospakizunetarako karrozak moldatu eta prestatzeko lanean iharduteko.

    Elena Olarrak, Iñaki Becerra, S.L.ren ordezkari gisa, eskaturik tramitatzen ari den espedientea azterturik, Sagasti poligonoko Urune kaleko, 29an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan jai-ospakizunetarako karrozak moldatu eta prestatzeko lanean iharduteko eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Elena Olarrak, Iñaki Becerra, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako espedientearen alde informatzea Sagasti poligonoko Urune kaleko, 29an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan jai-ospakizunetarako karrozak moldatu eta prestatzeko lanean iharduteko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    7.- Interal, S.A. enpresak, aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea, 103 poligonoko 15-C partzelan dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan produktu dietetiko eta elikagaiak fabrikatze eta prestatze lanetan iharduteko.

    Interal, S.A. enpresak eskaturik, tramitatzen ari den espedientea azterturik, 103 poligonoko 15-C partzelan dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu,

    hartan produktu dietetiko eta elikagaiak fabrikatzeko eta prestatzeko lanean iharduteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Interal, S.A. enpresak, aurkeztutako espedientearen alde informatzea, 103 poligonoko 15-C partzelan dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan produktu dietetiko eta elikagaiak fabrikatzeko eta prestatzeko lanean iharduteko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    Alkateak gogorazi du ezen, behar den udal lizentziarik gabe egindako tarteko oinaren eraikuntza dela medio, hirigintza-espediente santzionatzailea ireki dela eta lizentzia espediente horren ebazpenaren arabera izango dela.

    8.- Juan Miranda de Lagak, Maquinas Marinas, S.L. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea Lezoko Zerrategietako Poligonoko Industrialeko Txatxamendi kalean, z/g dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan motore, ordezko pieza eta metalezko beste zenbait elementuren erakusketa eta salmentarako lanean iharduteko.

    Juan Miranda de Lagak, Maquinas Marinas, S.L. enpresaren ordezkari gisa eskaturik, tramitatzen ari den espedientea azterturik, Lezoko Zerrategietako Poligonoko Industrialeko Txatxamendi kalean, z/g dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan motore, ordezko pieza eta metalezko beste zenbait elementuren erakusketa eta salmentarako lanean iharduteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Juan Miranda de Lagak, Maquinas Marinas, S.L. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako espedientearen alde informatzea Lezoko Zerrategietako Poligonoko Industrialeko Txatxamendi kalean, z/g dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan motore, ordezko pieza eta metalezko beste zenbait elementuren erakusketa eta salmentarako lanean iharduteko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    9.- Mª Teresa Taberna Britek, Montajes Mecánicos Lezo, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea Sagasti kaleko 32, 34 eta 36an, Sagasti poligonoan, dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan bulego-aulkiak altxatzeko metalezko pieza eta sistema mugikorrak fabrikatzeko lanean iharduteko.

    Mª Teresa Taberna Britek Montajes Mecánicos Lezo, S.L.ren ordezkari gisa eskaturik, tramitatzen ari den espedientea azterturik, Sagasti kaleko 32, 34 eta 36an Sagasti poligonoan dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan bulego-aulkiak altxatzeko metalezko pieza eta sistema mugikorrak fabrikatzeko lanean iharduteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Mª Teresa Taberna Britek, Montajes Mecánicos Lezo, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako espedientearen alde informatzea Sagasti kaleko 32, 34 eta 36an, Sagasti poligonoan, dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan bulego-aulkiak altxatzeko metalezko pieza eta sistema mugikorrak fabrikatzeko lanean iharduteko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    GIZARTE ONGIZATEA

    10.- Emakume Taldea, Ascodel Elkartea eta Aiton Bordari dirulaguntzak.

    Ikusi dugun hainbat elkartek dirulaguntzak jasotzeko egindako eskaerak. Hala, Gizarte ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du

    BAT: Lezoko Aiton Bordako eskaera mahi gainean uztea.

    BI: Ascodel elkarteari 51.450,-ptako dirulaguntza ematea., (AD-612).

    HIRU: Lezoko Gaxuxa Emakume taldeari 1.948.926,-ptako dirulaguntza ematea 2000-01 ekitaldiko aktibitateak burutzeko, (A-613).

    11.- Jubilatuen Aiton Bordako tabernaren garbiketa abuztuan.

    Ikusi dugu Aiton Borda taberna abuztuan ustiatzeko eta garbitzeko Meltxor Vila Martiarenak egindako eskaera. Eskaera aztertu ondoren eta Aiton Bordako jubilatu elkartearekin hitzegin ondoren, gizarte ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Onartzea Meltxor Vila Martiarenak Aiton Borda taberna irekita edukitzeko eta garbiketaz arduratzeko egiten duen proposamena.

    BI: Zerbitzu horren truke Udalak 90.624,-pta ordaintzea, (AD- 607).

    12.- Udal tasen ordainketa-salbuespenak.

    Ikusi dugun udal tasak ez ordaintzeko hainbat herritarrek egindako eskaera. 2000ko ordenantza fiskalak arautzen dutenaren arabera, Gizarte ongizateko eskuordedunak hala proposaturik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Tasak ez ordaintzeko eskaerak onartzea dagozkion portzentaiekin.

    - Lekuona Sagardia, Pedro...........%50

    - Salaberria Olaizola, Regino........%50

    - Lopez Alonso, Vicenta.................%50

    - Pikabea Lertxundi, Josu...............%50

    BI: Orain arte ordaindu dituzten udal tasak itzultzea edo erreziboak egokitzea.

    13.- Etxeko laguntza zerbitzua onartzea.

    Ikusi dugu etxez-etxeko laguntza eskatzeko Juana Elizondo Eizagirrek egin duen eskabidea. Era berean, aztertu dugu gizarte langileak egindako txostena. Hortaz, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT:Etxez-etxeko zerbitzua ematea Juana Elizondo Eizagirreri ondorengo baldintzetan:

    1. Zerbitzua etxeko lanak egiteko izango da astean bi orduz eta beste ordubete atentzio pertsonala egiteko, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 2.061,- pta. da.

    BI: Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da, gaur egun ematen diren zerbitzuen orduak libratu arte.

    14.- Hirugarren Adinekoen ihardueretarako monitoreak kontratatzea

    Hirugarren adinekoei zuzendutako zenbait aktibitateri buruzko txostenak ikusirik eta Gizarte ongizateko eskuordedunakemandako txostenak ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du.

    BAT: Eskulanetako irakasle gisa Mertxe Alfaro kontratatzea. Kontratua ez da laborala izango eta lau hilabeteko iraupena izango du: 2000ko irailaren 21etik abenduaren 21 arte.

    a) Tarte horretan 39 ordu beteko ditu Mertxe Alfarok, astean hiru ordu eginez.

    b) Zerbitzu hori ematearen truke Mertxe Alfarok 105.846,-pta. jasoko du. Ordainketa faktura aurkeztu ondoren egingo da, (AD-608).

    BI: Gimnasiako irakasle gisa Mari Karmen Larriba kontratatzea. Kontratua ez da laborala izango eta lau hilabeteko iraupena izango du: 2000ko irailaren 18tik abenduaren 21era arte.

    a) Tarte horretan 39 ordu beteko ditu Mari Karmen Larribak, astean hiru ordu eginez.

    b) Zerbitzu hori ematearen truke Mari Karmen Larribak 145.392,-pta. jasoko du. Ordainketa faktura aurkeztu ondoren egingo da, (AD-609).

    HIRU: Erlajazio irakasle gisa Mari Karmen Muñoa kontratatzea. Kontratua ez da laborala izango eta lau hilabeteko iraupena izango du: 2000ko irailaren 18tik abenduaren 21era arte.

    a) Tarte horretan 41 ordu beteko ditu Mari Karmen Muñoak, astean hiru ordu eginez.

    b) Zerbitzu hori ematearen truke Mari Karmen Muñoak 149.732,-pta. jasoko du. Ordainketa faktura aurkeztu ondoren egingo da, (AD-610).

    KULTURA

    15.- Euskara-ikasleentzat laguntza ekonomikoak.

    Kultur Batzordeko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du, klaseetara %80-ko asistentzia kreditatu duten euskara-ikasleei matrikularen %50 ordaintzea, Gobernu Batzordeak 1995eko apirilaren 27ko bilkuran onartutako taularen arabera, dirulaguntza horien zenbatekoa guztira 247.001,- pta. izanik, dagokion zerrendaren arabera (A-617).

    16.- UEU-n matrikulatzeko laguntza ekonomikoak eta UEU-ri dirulaguntza.

    Kultur Batzordeko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak, Aitor Sarasola eta Mikel Mitxelenaren aldeko botoekin eta Nekane Artolaren abstentzioarekin, U.E.U.n parte hartzen duten Lezoko ikasleen matrikulak (8.000,- pta.) ordaintzea erabaki du eta aurrekontuan horri dagokion partidan kontsignaturiko gainerakoa, 36.000,- pta., U.E.U.-ri ordaintzea (A-155).

    17.- Euskal Kantuzaleen Elkarte Kulturalari dirulaguntza.

    Kultur Batzordeko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Euskal Kantuzaleen Elkarte Kulturalari 40.000,- pta dirulaguntza ematea, Euskal Kantu Txapelketaren ospakuntzatik sortutako defizita berdintzeko (AD-618).

    18.- Santakrutz/2000 jaietako aurrekontua eta herriko elkarteei dirulaguntzak.

    Kultur Batzordeko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du herriko Santakrutz/2000 jaiak eratu dituzten Elkarteei dirulaguntza ematea, guztira 5.440.000,- pta., hortarako aurkeztu duten zerrendaren arabera banatuz. Idazkaritzak aurrekontuko kontsignazio falta ohartarazi du.

    19.- Txinparta Abesbatzari dirulaguntza, urtean zehar garatutako iharduerengatik.

    Kultur Batzordeko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Txinparta Abesbatzari 150.000,- pta. dirulaguntza ematea, urtean zehar garatutako iharduerengatik (AD-622).

    KIROLA

    20.- Allerru Pilota Taldeari dirulaguntza ?Txikian Txiki? argazki-erakusketarengatik.

    Kultur Batzordeko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Allerru Pilota Taldeari 100.000,- pta. dirulaguntza ematea ?Txikian Txiki? programaren barruan ?argazki-erakusketa? antolatzeagatik.

    21.- Allerru Pilota Taldeari dirulaguntza ?Josetxo Etxandi XXV. Oroitaldia? antolatzeagatik.

    Kultur Batzordeko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Allerru Pilota Taldeari 1.850.000,- pta. dirulaguntza ematea?Josetxo Etxandi XXV. Oroitaldia? antolatzeagatik (AD-620).

    22.- Ekaitz Atseden Taldeari dirulaguntza ?Txikian Txiki? programaren barruan garatutako hitzaldiengatik.

    Kultur Batzordeko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Ekaitz Atseden Taldeari 39.520,- pta. dirulaguntza ematea ?Txikian Txiki? programaren barruan garatutako hitzaldiengatik (AD-621).

    PREMIAZ:

    Aldez aurretik aho batez premiazkotasuna erabakirik, ondorengo puntu hauek tratatu dira:

    23.- Aiton Bordako tabernako zerbitzuen adjudikazio-kontratua luzatzeko proposamena.

    Aiton-Bordako taberna Meltxor Vila Martiarenari esleitzeko kontratua luzatzeko eskabidea ikusi ondoren, eta oraingo kontratua irailaren 8an bukatzen denez, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Beste urtebeteko esleitzea Aiton-Bordako taberna Meltxor Vila Martiarenari: 2000ko irailaren 9tik 2001eko iraiaren 8ra, oraingo kontratuak dituen baldintzekin.

    BI: Tabernako garbiketa egiteko hilero ordaintzen zaion kopuruari 1999ko KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) aplikatzea, datorren irailaren 9tik aurrera, hilean 93.252,-pezeta, (AD-70).

    24.- Telefonia zelularreko estazio base bat eraikitzeko obra lizentzia eskatuz Retevisión Móvil S.A. enpresak aurkeztutako eskabidea.

    Retevisión Móvil S.A. enpresak aurkeztutako proiektua azterturik, obra lizentzia eskatzen baitu telefonia zelularreko estazio base bat eraikitzeko, 35 m. alturako saretazko dorre batekin ondoren bi antena jartzeko, hori guztia Algeposa enpresaren urtegi pribatuaren inguruetan, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Retevisión Móvil S.A. enpresari obra lizentzia ematea, aldez aurretiko lizentziarik gabe ezin luzatua, eskatutako telefonia zelularreko estazio base bat eraikitzeko, 35 m. alturako saretazko dorre batekin, ondoren bi antena jartzeko, hori guztia Algeposa enpresaren urtegi pribatuaren inguruetan, hori guztia ondoren zehazten diren baldintzak bete behar izanik:

    -Enpresa eskatzaileak frogatu egin beharko du aipatutako instalazioak Lezoko udalerrian egiteko beharra eta horrek aipatutako herriari ekar diezazkiokeen abantaila posibleak.

    -Argindarraren hari nagusiaren trazatua nondik pasa daitekeen seinalatu behar du, aurreikusitako instalazioarekin konektatzeko.

    -Antena hori berde ilunez pintatu beharko litzateke, ikuspegian eragina murrizteko.

    -Aurreikusitako instalazioari dagokion uhin elektromagnetikoren emisioak inguruko naturgunean eta pertsonengan izan dezakeen eragina seinalatu behar dute.

    -Aurreikusitako neurri zuzentzaileak zehaztu beharko lituzkete agente atmosferikoek eta instalazio horrek izan dezaketen eraginari buruz.

    BI: Hitzarmen bat finkatu beharko litzateke 10 urtetarako, aldez aurretiko lizentziarik gabe ezin luzatua, hortan kontuan izango liratekeelarik ondorengo xehetasunak:

    a) Lezoko Udalak berak edota sektoreko beste enpresa batzuek instalazio horiek eta antena erabili ahal izatea, aurrez udalak baimendurik.

    b) Instalazio horri eta horren erabilpenari dagokionez aurreikusitako denboraldietan zerbitzu-zorrek sor ditzaketen eraginak aztertu.

    c) Likidatu beharreko kanon bakarra 2.000.000,- pta da, iharduerari ekin baino lehen likidatu beharko delarik.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa obra txikiaren gaineko tasa ordaindu beharko du, guztira 5.000,- pta, eta eraikuntzaren gaineko zerga gisa 62.110 pta., beraz, guztira 67.110,- pta. kopurua.

    GALDE ESKEAK

    Ez da inolako galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.116.etik 225.125.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna