2000.eko Ekainaren 28ekoa

    Lezon, 2000ko ekainaren 28an, goizeko 12:20 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko ekainaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko ekainaren 8an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Alkatearen 97. Dekretuaren berri eman da, haren bidez erabaki baita Orratx aldizkariari 1.000.000,- pta. dirulaguntza ematea. Gobernu Batzordeak berretsi egin du.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Vicón, Viviendas y Contratas, S.Coop. enpresak aurkeztutako eskabidea, Altamira auzoan, 27 poligonoan garajetarako eraikin bat egiteko obra lizentzia eskatuz.

    José Luis Txokarro Amunarrizek, Viviendas y Contratas, S. Coop. (VICON) enpresaren ordezkari gisa, 1999ko azaroaren 23an, lizentzia eskaera aurkeztu zuen, 27 poligonoan (Altamira) garajeak eta bebarru komertzialak egiteko.

    Gobernu Batzordeak 1999ko abenduaren 2an egindako bilkuran lizentzia eman zuen, garaje eta bebarru komertzialen eraikinerako lurketa eta horma euskarriak egiteko, gainerako obrak egiteko baldintza batzuk ezarriz.

    Lizentzia hartan eskatzen ziren baldintzak bete direla egiaztaturik, eta teknikari aholkulariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Viviendas y Contratas S. Coop. (VICON) enpresaren ordezkari gisa Jose Luis Txokarro Amunarrizi obra lizentzia ematea, 27 poligonoan (Altamira) 70 garaje eta bebarru komertzialak eraikitzeko, ondorengo baldintza hauek bete beharko dituelarik:

    Gogorazten zaio ezen, plazaren karela barandilaz egin behar duela eta ez trinkoa, proiektuan seinalatzen den bezala, eraikinaren sestra gaineko alturak eragindako inpaktua ahalik eta gehien murrizteko.

    BI: Altamira-27 poligonoan garajeak eraikitzeko hartzen den lekuaren urbanizazioa.

    Espaloiaren zabalera 0,80 m. inguru murriztu beharko da, horrela errepide-zoru librearen zabalera 5,50 metrokoa utziz. Hortaz, espaloia murrizteko obrak burutzean, espaloi hori berreraiki egin beharko da lehengo material berdinez, argiteria publikoarentzat hodi berriak eta farolentzat oin berriak jartzea barne.

    Plaza berrian (garajeen gainekoan) aurreikusitako farolak burdinurtuzkoak izango dira, 3,20 m., ?MIRAJE ASTRO 550 Socelec? luminariak eta ?Villa? modeloko globoak, eta pizteko ekipoa ere barne duela V5-150w lanpararekin.

    HIRU: Eraiketa bukatu ondoren lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, ondorengo dokumentazio hau aurkeztuz:

    -Obra berriaren eskritura.

    -Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

    -Eraikuntzarako Haziendaren inprimakiak, U-4, U-4/II eta U-5 ereduak.

    -Fatxaden argazkiak.

    ­-Oin eta sekzio planoak, behin-betikoak.

    LAU: Eskakizun orokorrak:

    Plano bisatu bat aurkeztu beharko du hartan seinalatuz bide publikoaren okupazio-espazioa, materialak eta kontainerrak jartzeko, kamioien sarrera eta lanen erakuntza, kasu partikular bakoitzean egin beharreko itxitura zehaztuz.

    Aldamioak indarrean dagoen araudiaren arabera eginak eta ipiniak beharko dira.

    Obra-hondakinak hodi itxi baten bidez hustuko dira kontainerrera, ibilgailu eta oinezkoei eragozpenik egin gabe.

    Obraren mugako toki guztiak txukun eta babesturik egongo dira.

    Obrak lanegunetan egingo dira eta lanei ekiteko ordua 8:00ak izango da eta 20:00 orduetarako bukatu egin beharko da.

    BOST: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 1.530.547.- pta. ordaindu beharko du.

    4.- Vicón, Viviendas y Contratas, S.Coop. enpresak aurkeztutako eskabidea, Altamira auzoan, 27 poligonoan eraikiko diren garajeak egokitzeko lizentzia eskatuz.

    Vicon, Viviendas y Contratas, S.Coop. enpresak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Altamira auzoko 27 poligonoan kokaturiko eraikin batean garaje iharduera garatzeko xedez lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:

    BAT: Vicon, Viviendas y Contratas, S.Coop. enpresari lizentzia ematea Altamira auzoko 27 poligonoan kokaturiko eraikin bat egokitzeko, garaje iharduera garatzeko xedez, Udal honek ezarritako neurri zuzentzaileak batera doazenak, bete beharko dituelarik.

    BI: Obra burutu ondoren, hemen zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko du:

    Obra bukaeraren ziurtagiri bisatua, neurri zuzentzaile hauek ere bete izanaren ziurtapena barne dela.

    Behin-betiko planoak eta memoria bisatua.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 202.276,- pta. ordaindu beharko du.

    5.- Antonio de Miguel Dominguezek, Shole-Enea, S.Coop.. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, Bikario-Enea esparruan 20 etxebizitza, bebarru komertzialak, garajeak eta trastelekuak egiteko obra lizentzia eskatuz.

    Antonio de Miguel Dominguezek, Shole-Enea, S.Coop. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia eskatu du, Bikario-Enea esparruan (lehen 8 Sistema Orokorra) 20 etxebizitza, bebarru komertzialak, garajeak eta trastelekuak egiteko.

    Gobernu Batzordeak 1999ko ekainaren 9 eta 23an egindako bilkuretan obra lizentzia eman zuen, orubea egokitzeko lanei ekiteko, sotoa eraikitzea eta 0 kota arte horma eraikitzea barne (Guillermo de Lazon kaleko sestraraino), 0 sestratik gorako obra egiteko zenbait baldintza ezarriz.

    Lizentzia horretan eskatzen ziren baldintzak bete direla egiaztatu ondoren, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT:

    Antonio de Miguel Dominguezi, Shole-Enea, S.Coop. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Bikario-Enea esparruan 20 etxebizitza, bebarru komertzialak, garajeak eta trastelekuak egiteko, Miguel Mª Lasa Olarrak idatzitako obragintza proiektuaren arabera, ondoren zehazten diren puntuak bete behar izanik:

    1.- Urbanizazio obrak egiteko baldintzak:

    1.1 Eskailera berriaren eraikuntza

    Eskailerak bere luzera osoan eraikin berriaren eta lehen dagoen eraikinaren fatxada arte dagoen zabalera izango du

    Eskaileraburuan egin beharreko hormatxoak kareharriz egindako akabera izango du.

    Eskailerak oro har kareharriz egindako akabera izango du.

    Eskaileraren lehen tranpagaina, Guillermo Lazon kaletik igotzean, hustubide-sareta bat izango du luzean eskaileraren zabala eta zabalean 30 cm.

    1.2 Gillermo Lazon kalean egin beharreko espaloi berria, eraikin berriaren mugan.

    Zintarria granitozkoa izango da, lehen dagoenaren berdina.

    Harlauzak hidraulikoak izango dira, lehen daudenen berdinak.

    Lehen dagoen bezalako erretena egingo da.

    Hiru kutxeta-hustubide egingo dira euri urak biltzeko, G. Lazon kalean daudenak bezalakoak.

    1.3 Eskualde berriko argiteria oro har.

    Goiko Plazan burdinurtuzko lau zutabe artistiko jarriko dira, G. Lazon kalean daudenen modelo berekoak, 3,50 m. altura, lehen San Juan Bautista elizako ate nagusian daudenek bezalako farol-buru artistikodunak, hodi, kutxeta e.a. barne.

    Eraikinaren fatxada berrian hiru argi-puntu jarriko dira, eskailera berrien aldean, 1,5 metroko argibeso artistikoa burdinurtuzkoa izanik, buruan bola zuriz bukaturik, ?MIRAJE ASTRO 550 Socelec? luminariarekin, pizte-sistema barne dela V5-150w lanpararekin.

    Argiteria publikoarentzat G. Lazon kalean etxe berrien ondoan dagoen koadroa aldatu beharra dagoenez, beste berri bat jarriko da Goiko Plazan, Iberdrolaren transformadorearen ondoan.

    1.4 Goiko Plazako eta Antonio Pildain kaleko hustubideak.

    Goiko Plaza:

    Goiko Plazako hustubideak eta haien ubidea, partzelan zehar pasatzen zelako, kendu denez, bata zein besteak berriro jarri beharko dira, baldintza hauekin:

    Euri uren ubide berria egingo da bi hustubidekin, lehengoen berdinak, Goiko Plazan etxe berrien mugan.

    Goiko Plazan San Juan Bautista elizaren ondoan dagoen hustubidea mantendu egingo da, ur horiek biltzeko hodia eskailera berrien barnetik eramanez G. Lazon kaleko estoldaraino.

    Pildain kaleko 8.eko atariaren ondoan dagoen hustubidea, euri uren hodi berriari lotuko zaio kanalizazio berria eginez, eskailera berrien barnetik eramanez.

    1.5 Asfaltatzea:

    Asfalto beroz egingo da G. Lazon kaleko tramua oro har, eraikuntza berriaren fatxada-aurreari dagokiona.

    Etxe berrien fatxadarekin muga egiten duen Goiko Plazako tramua oro har, era berean asfalto beroz egingo da.

    BI: Eraikin berrian lurpeko garajeak eraikitzeko baldintzak.

    Lurpeko garajeen proiektu tekniko espezifiko bisatua aurkeztu beharko du (3 kopia), hartan, beste elementu teknikoren artean, ondorengo araudi hau nahitaez betetzen dela aztertu eta egiaztatuz:

    Behe-tentsioko araudi elektronikoa.

    Eraikuntza Arau Oinarrikoa CPI-96, suteen kontrako babespen baldintzak.

    Industria, Energia eta Mehategietako Administrazio-Zuzendariaren 1996ko apirilaren 15eko ebazpena, garaje, aireztapen eta horrelakoei dagokien MI.BT-0279 argibide teknikoa interpretatzeko aginduak diktatzen dituena.

    Zarata, bibrazio eta besteri buruz indarrean dauden araudiak.

    HIRU: Era Berean bete beharko ditu 1998ko ekainaren 10ean udalbatzak osoko bilkuran onartutako hitzarmenean adostu eta jasotako baldintzak eta iharduera horrek afektaturiko lurren jabeekin urte bereko abuztuaren 6an izenpetutakoak.

    1. Lezoko Udalaren alde dohainik lagatzea proposaturiko ordenazio berritik jabetza publikorako xedaturik geratzen diren lurrak, horien artean aurkitzen delarik 1 eta 2 finken soberakina, SO-8-ren muga gainditu eta Goiko Plazako parte egiten duena.

    2. Esparru horri eratxekitako ustiapen urbanistikoaren %10-aren konpentsazio gauzatua, udal arkitekto aholkulariak egindako balorazioaren arabera (Hitzarmenarekin batera doa) hori honela zehazten delarik:

    A. Lezoko Udalaren alde karga eta zerbitzupekorik gabe dohainik lagatzea etxearen behe-oinean 140 m/2 eraiki eta egokitu gabe dituen bebarru bat, batera doan planoan jaso bezala.

    B. Urbanizazioaren hobekuntza obrak egitea Guillermo de Lazon kalean, guztira 3.500.000 pta baliokoak (kontrata-aurrekontua, BEZ gabe). Obra horiek, SO-8 Esparruko barne urbanizazio osagarrietatik apartekotzat ematen dira, proposaturiko Ordenazio berrian erabakirik geratzen den bezala.

    3. Lezoko Udalean jartzea, eraikuntza lizentzia ematen den datatik hasita hilabeteko epearen barruan, 26.200.000,- pta balioko banku-abal bat, Hitzarmen hau sinatzean hartutako konpromezuak betetzearen bermetarako eta, era berean, SO-8 delakoaren ordenazio berritik sortzen diren obligazioen berme gisa.

    Lizentzia ondoriorik gabe geratuko da, inolako ordainik eskatzeko biderik gabe, baldin eta abala eratzeko eta jartzeko baldintza eta epe hitzartuak beteko ez balira.?

    LAU: Teilatu-egitura ematea bukatzean, udalak eraikinaren egiaztapena egingo du, profilak eta alturak begiratzeko, onartutako proiektuko planoen arabera.

    BOST: Obrak burutzeko epea 18 hilabetekoa da.

    SEI: Bestalde jakinarazten zaio ezen, eraikuntza burutu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko duela, dokumentazio hau aurkeztuz:

    Obra bukaeraren ziurtapena.

    Obra berriaren deklarazio-eskritura.

    Etxearen fatxaden argazkiak.

    Kokapen planoak

    Etxearen oin bakoitzaren planoak 1:50 edo 1:100 eskalan.

    Sekzioen planoak.

    Eraikuntzarako Foru Haziendaren inprimakiak, U-4, U-4/II eta U-5 ereduak.

    ZAZPI: E

    skakizun orokorrak:

    Plano bisatu bat aurkeztu beharko du, hartan seinalatuz bide publikoaren okupazio-espazioa, materialak eta kontainerrak jartzeko, kamioien sarrera eta lanen erakuntza, kasu partikular bakoitzean egin beharreko itxitura zehaztuz.

    Aldamioak, indarrean dagoen araudiaren arabera eginak eta ipiniak beharko dira.

    Obra-hondakinak hodi itxi baten bidez hustuko dira kontainerrera, ibilgailu eta oinezkoei eragozpenik egin gabe.

    Obraren mugako toki guztiak txukun eta babesturik egongo dira.

    Obrak lanegunetan egingo dira eta lanei ekiteko ordua 8:00ak izango da eta 20:00 orduetarako bukatu egin beharko da.

    ZORTZI: Goian seinalatutako Gobernu Batzordean, lurketari zegokionez 134.698 pta. likidatu zen (2.693.974.- pta kopuruaren %5), gainerakoaren likidazioa gerorako utzi zelarik, guztira 10.069.289,- pta. lizentzia ematearen gaineko zerga kontzeptutan.

    6.- Jon Iturriaga Igarzari, Carpintería Ioar, S.L., enpresaren ordezkari gisa obra lizentzia ematea Txatxamendi kalean z/g (Lezoko Zerrategietako poligono industrialean) duen pabilioian 176 m² tarteko oina egiteko.

    Jon Iturriaga Igarzak, Carpintería Ioar, S.L., enpresaren ordezkari gisa aurkeztutako proiektua azterturik, Txatxamendi kalean z/g (Lezoko Zerrategietako poligono industrialean) duen pabilioian 176 m/2 tarteko oina egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Jon Iturriaga Igarzari, Carpintería Ioar, S.L., enpresaren ordezkari gisa obra lizentzia ematea Txatxamendi kalean z/g (Lezoko Zerrategietako poligono industrialean) duen pabilioian 176 m/2 tarteko oina egiteko, espedientean erabakiko diren neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean.

    Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuren espedientea tramitatu ondoren, Udal honek ezarriko ditu neurri zuzentzaileak.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 406.660,- pta ordaindu beharko du.

    7.- Juan Miranda de Lageri, Maquinas Marinas, S.L., enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Txatxamendi kalean z/g (Lezoko Zerrategietako poligono industrialean) duen pabilioian 159,30 m² tarteko oina egiteko.

    Juan Miranda de Lagek, Maquinas Marinas, S.L.., enpresaren ordezkari gisa aurkeztutako proiektua azterturik, Txatxamendi kalean z/g (Lezoko Zerrategietako poligono industrialean) duen pabilioian 159,30 m/2 tarteko oina egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Juan Miranda de Lageri, Maquinas Marinas, S.L.., enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Txatxamendi kalean z/g (Lezoko Zerrategietako poligono industrialean) duen pabilioian 159,30 m/2 tarteko oina egiteko, espedientean erabakitako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean.

    Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuren espedientea tramitatu ondoren, Udal honek ezarriko ditu neurri zuzentzaileak.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 287.975,- pta ordaindu beharko du.

    8.- Juan Jose Orejak, Salones Madison S.L. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea Jaizkibel hiribideko 1.ko bebarrua egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan bilarrean aritzeko kirol-zentroa jartzeko.

    Juan Jose Orejak, Salones Madison S.L.ren ordezkari gisa, eskaturik tramitatzen ari den espedientea azterturik, Jaizkibel hiribideko 1.ko bebarrua egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan bilarrean aritzeko kirol-zentroa jartzeko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Juan Jose Orejak, Salones Madison S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea Jaizkibel hiribideko 1.ko bebarrua egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan bilarrean aritzeko kirol-zentroa jartzeko.

    BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    9.- Igoan Solar S.L. enpresari adjudikatzea Lezon uraren iragazketa sistema eta uren tratamendu-instalazioen telekontrola jartzeko lanak egitea.

    Igoan Solar S.L. enpresak aurkeztutako aurrekontuak azterturik, Lezon uraren iragazketa sistema eta uren tratamendu-instalazioen telekontrola jartzeko, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT. Igoan Solar S.L. enpresari adjudikatzea Lezon uraren iragazketa sistema eta uren tratamendu-instalazioen telekontrola jartzeko lanak egitea. Aurrekontuak ondoren zehazten direnak dira:

    1.- Iragazketa ekipoa ...... 1.687.220.-pta. (B.E.Z. barne) A-308.

    2.- Edateko uraren deposituen telekontrola 1.648.505.-pta. (B.E.Z. barne) A-308.

    3.- Urruneko urtegien telekontrol sistemarako software 897.260.-pta. (B.E.Z. barne) .

    Mikel Mitxelenak argudio hauetan arrazoitu du adjudikazioa: Enpresa berria delako, berritzailea, teknologia berrirekin, haren gaitasun teknikoa frogaturik dagoelako futbol zelaian eta igerilekuetan egindako lankidetza dela medio.

    Idazkariak ohartazi du, prozedura horrek ez duela errespetatzen kontratuen legeria eta ez dagoela Aurrekontu-kontsignaziorik.

    GIZARTE ONGIZATEA

    10.-Larrialdiko laguntza eskaerak.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena ikusirik, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du.

    BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espediente hauei:

    304 a..................123.405,-pta

    620 a.................. 376.664,-pta

    Guztira............... 500.069,-pta. (A-529)

    BI: 404-b espedienteari dagokion eskaera ez onartzea. Arrazoia: Kontzeptua ez da lehentasunezkoa.

    11.- Evaristo Aranburu etxebizitza tutelatuan sartzeko udalaren konpromezu ekonomikoa.

    3.adineko etxebizitza tutelatuan sartzeko Evaristo Aranburu Aranburuk egindako eskaera ikusirik eta, era berean, finantziazioari buruz gizarte langileak egindako txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du.

    BAT: Evaristo Aranburuk egindako eskabidea onartzea .

    BI: Lezoko Udalak bere gain hartuko du Evaristo Aramburu, Astigarragako etxebizitza tutelatuan egoteak sortzen duen defizita. Hain zuzen ere hilean 13.314,-pta. (AD-531)

    12.- Gizarte arloko erakundeei dirulaguntzak.

    Ikusi dut hainbat elkartek dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordeduna naizen aldetik, hemen heldu den erabakia hartzea proposatzen diot Gobernu Batzordeari.

    BAT: Gurutze Gorriari 102.900,-ptako dirulaguntza ematea, (AD-539).

    BI: Gizakia Helbururi 154.350,-ptako dirulaguntza ematea, (AD-536).

    HIRU: Harri Beltza elkarteari 77.175,-ptako dirulaguntza ematea,(AD-534).

    LAU: Atzegi elkarteari 77.175,-ptako dirulaguntza ematea,(AD-538).

    BOST: Ortzadar elkarteari 51.450,-ptako dirulaguntza ematea, (AD535).

    SEI: Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteari 51.450,-ptako dirulaguntza ematea. (AD-537)

    13.- Gallego Santos familia, familia-eskuhartze programan sartzea.

    Gizartekintzak eta Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak famili eskuhartze programaren kostoaren %25 ordaintzen du eta %75 Gizartekintzak.

    Gallego-Santos familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Famili terapia saioen kostoa 12 hilabetez, guztira, 484.700,- pta da.

    Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT:Udalak aurreratzea famili terapiaren kosto osoa, guztira, 484.700,- pta.

    BI: Udalak bere gain hartzea terapia saioen kostuaren %25, hau da, 121.175,- pta., eta beste %75, hau da, 363.525,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari. (AD-530)

    EUSKARA

    14.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamena.

    Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    - UEU-ra joateagatik herriko 5 ikasleren matrikula ordaintzea: 66.000 pta. (A-155).

    - ?Urantzu Dultzaineroei? dirulaguntza Mendekoste jaietako emanaldiarengatik: 90.000 pta. (AD-519).

    - ?Altzate Auzo Elkarteari? erraldoien konponketarengatik: 23.350 pta.(AD-522)

    - ?Txistulari Taldeari? Mendekoste jaietako emanaldiengatik: 60.000 pta.(AD-521).

    - Fernando Intxaurrandietari, jaietako zenbait emanaldirengatik: 35.000 pta. (AD-520).

    Aldez aurretik premiazkotasuna deklaraturik, aho batez erabaki da puntu hau tratatzea:

    PREMIAZ

    15.- Jose Lorenzo Aiestaran Legorbururi, ?Fanekas?, laguntza ematea.

    Ekainaren 21eko udalbatzaren osoko bilkuraren akordioari jarraiki, Jose Lorenzo Aiestaran Legorbururi, ?Fanekasi? 1.250.000 pta laguntza ematea erabaki da, jasandako zirkulazio-istripuaren ondoriozko ospitalizazio gastuei aurre egiteko. Dirulaguntza hau ondoren gastu-egiaztagiriren bidez egiteko likidazioaren kontura eman da.

    GALDE ESKEAK.

    Hurrengo Gobernu Batzordea uztailaren 13an, osteguna, 12:30 orduetan egingo dela aipatu da.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 13:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.080.etik 225.090.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna