2000.eko Martxoaren 30ekoa

    Lezon, 2000ko martxoaren 30ean, goizeko 9:40 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Izaskun Mariezkurrena Gastearena aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko martxoaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko martxoaren 16an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ZERBITZUAK

    2.- Itsas Mendi Elkarteak aurkeztutako aurrekontua onartzea, udalerriko berdeguneen mantenimendu zerbitzuari dagokiona.

    Puntu hau mahai gainean geratu da, harik eta txosten tekniko zehatz bat egin arte.

    GIZARTE ONGIZATEA

    3.- Etxez etxeko laguntza eskaera.

    Ikusi dut etxez-etxeko laguntza eskatzeko Felisa San Pedro Villarrek egin duen eskabidea. Era berean, martxoak 27an egindako Ongizate batzordeak, gizarte langileak eskaera horri buruz aurkeztutako txostena aztertu eta onartu zuen. Hortaz, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Felisa San Pedro Villar ondorengo baldintzetan:

    1. Zerbitzua kalean hainbat jestio eta enkargu egiteko izango da, eta astean 1:30 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 687,- pta. da.

    4.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ez ordaintzeko eskaerak.

    Ikusi dut trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko jaso diren eskabideak. Gobernu Batzordeak 2000ko martxoaren 2an onartu zituen

    irizpideak aplikatuz, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik Gobernu Batzordeak erabaki du:

    BAT: Proposamenaren I. eraskinean azaltzen diren eskaerak onartzea.

    BI: Proposamenaren II.go eraskinean azaltzen diren eskaerak ukatzea.

    HIRU: Proposamenaren III.go eraskinean azaltzen diren eskaerak erabaki gabe uztea bertan azaltzen diren arrazoiengatik.

    5.- Udal tasak ez ordaintzeko eskaerak.

    Udal tasetatik salbuetsiak izateko jaso diren eskaerei buruz gizarte laguntzaileak egindako txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak aurkeztutako proposamena ere kontutan harturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Ondoren azaltzen diren eskaerak onartzea 2000 urteko ordenantza fiskalan arabera.

    -Maria Erkizia Urzelaieta. %50 hobaria.

    -Begoña Galan Gonzalez. %75 hobaria.

    -Catalina Cordero Corral. %75 hobaria.

    BI: Ondoren azaltzen diren eskaerak ukatzea.

    -Josu Pikabea Lertxundi. Arrazoia: Bizi den etxean erroldatuak agertzen diren kide guztien dokumentazioa ez aurkezteagatik.

    6.- Oarsoaldea eta Gizarte Zerbitzuen arteko lankidetza. Udalaren aportazio ekonomikoa onartzea.

    Ikusi dut eskualdeko Gizarte Zerbitzuek eta Oarsoaldea S.A.ren artean landutako proiektua. Gizarte bazterketa egoeran daudenei zuzendutako intsertsio programa hain zuzen ere. Hala, gizarte ongizateko eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du:

    BAT: Aipatutako programa hori Oarsoaldea S.A.k burutu dezala onartzea gizarte zerbitzuekin batera.

    BI: Oarsoaldea S.A.ri 670.148,-ptako ordainketa egitea programa burutu dezan.(Ez da aurkeztu kontabilitate-dokumentaziorik).

    EUSKARA

    7.- Lezoko Herri Eskolari dirulaguntza, ?Igeriketa? ekintzaren egitasmorako.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura eskuordedunak aurkeztutako proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Lezo Herri Eskolari 336.000 pta dirulaguntza ematea, eskolako ?igeriketa? egitasmorako. Hasieran kopuru horren %60 emango zaio eta gainerako %40 dagokion likidazioa aurkeztutakoan. (AD-264).

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225044.etik 225.046.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna