1998.eko Ekainaren 25ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hogeita bostgarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Maixabel Unzain Zapiain, gaizerrendako 7. puntua tratatzerakoan etorri da, eta Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izandu etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko ekainaren 10an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute maiatzaren 27an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez dute ezerren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Lizentziak:

    3.- Plasticos Clossa S.L.ri lizentzia ematea, Itturrin kaleko 53an kokatutako lokala handitzeko (Iturrin 108 poligonoa).

    Plasticos Clossa S.L.k proposaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Itturrin kaleko (Iturrin 108 poligonoa) 53an kokatutako lokala handitzeko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Plasticos Clossa S.L.ri lizentzia ematea Itturrin kaleko 53an (Iturrin 108 poligonoa) kokatutako lokala handitzeko, baina betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak burutu ondoren, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du ezen, egindako obretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 134.929 pta ordaindu beharko du.

    4.- Migel Anjel Rabanedo Lopezi lizentzia ematea, Urune kaleko 40an kokatutako pabiloia egokitzeko (Sagasti, 103 poligonoa).

    Migel Anjel Rabanedo Lopezek proposaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Urune kaleko (Sagasti 103 poligonoko 24-25 partzelak) 40an kokatutako lokala egokitzeko obra lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Migel Anjel Rabanedo Lopezek Urune kaleko (Sagasti 103 poligonoko 24-25 partzelak) 40an kokatutako lokala egokitzeko eskatu duen obra lizentzia ematea baina betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak burutu ondoren, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du ezen, egindako obretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 30.088 pta ordaindu beharko du.

    5.- Jose Mª Rodriguez Pereirari lizentzia ematea, Cartera Exterior S.L.ren ordezkari gisa, 7 poligonoan pabiloi bat eraikitzeko, orain Mozur S.L.k daukanaren zabalkuntza modura.

    Cartera Exterior S.L.ren ordezkari gisa, Jose Mª Rodriguez Pereirak aurkeztu duen obragintza-proiektua aztertu ondoren, hartan lizentzia eskatzen baitu orain Mozur S.L.k daukanaren zabalkuntza gisa ondoan beste pabiloi bat eraikitzeko, 7 poligonoan, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Eskatutako lizentzia ematea orain Mozur S.L.k daukanaren zabalkuntza gisa ondoan beste pabiloi bat eraikitzeko, 7 poligonoan, betiere, baldintza gisa, tarteko solairurik ez eraikitzekotan.

    BI: Udalari dagokion irabazi ustiapenaren %10 kontzeptuagatik 355.463 pta ordaindu beharko du, urbanizazioaren kargetatik libre, apirilaren 20ko 11/1998 legearen arabera, hartan erabakitzen baita egintza urbanistikoarengatik sortutako plusbalioetan komunitateak duen partea.

    HIRU: Obran hasi baino lehen udal teknikariekin hitzegin beharko dte zuinketa egiteko.

    LAU: Pabiloiaren eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, dokumentazio hau aurkeztuz:

    - Obra berriaren eskritura.

    - Obra bukaeraren ziurtapen tekniko bisatua.

    - Kontribuziorako Haziendaren inprimakiak: U-4/1; U-4/2 eta U-5.

    - Fatxaden argazkiak.

    BOST:Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 325.202 pta da.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    6.- Cronobit S.L.k aurkeztutako aurrekontua onartzea, Udaletxeko dorreko erlojuaren mantenimenturako.

    Udaletxeko dorreko erlojuaren mantenimendurako Cronobit S.L.k aurkeztu duen aurrekontua azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udaletxeko dorreko erlojuaren mantenimendurako Cronobit S.L.k aurkeztu duen aurrekontua onartzea, 1998ko ekainaren 1etik 1999ko maiatzaren 31 arte doan denboraldirako, guztira 162.678,- pta. (ADO 99 788/98).

    7.- Construcciones Sobrinok aurkeztutako 1. ziurtapena onartzea, Lezoko kiroldegia eta pilotalekua bukatzeko obrei dagokiena.

    Ikusirik Construcciones Sobrinok aurkeztutako 1. ziurtapena, Lezoko kiroldegia eta pilotalekua bukatzeko obrei dagokiena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Construcciones Sobrinok aurkeztutako 1. ziurtapena, 8.155.921,- pezetakoa, Lezoko kiroldegia eta pilotalekua bukatzeko obrei dagokiena (O 99 830/98).

    8.- Construcciones Sobrinok aurkeztutako 3. ziurtapena onartzea, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrei dagokiena.

    Ikusirik Construcciones Sobrinok aurkeztutako 3. Ziurtapena, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Construcciones Sobrinok aurkeztutako 3. Ziurtapena, 15.984.641,- pezetakoa, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrena (ADO 99 819/98).

    9.- Construcciones Sobrinok aurkeztutako faktura onartzea, kiroldegiko eta pilotalekuko obrei ekiteko aldamioak kentzen, materialak erretiratzen eta tokia garbitzen egindako lanengatik.

    Ikusirik Contrucciones Sobrinok aurkeztutako faktura, kiroldegiko eta pilotalekuko obrei egiteko aldamioak kentzen, materialak erretiratzen eta tokia garbitzen egindako lanengatik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Contrucciones Sobrinok aurkeztutako faktura, 716.880,- pezetakoa, kiroldegiko eta pilotalekuko obrei egiteko aldamioak kentzen, materialak erretiratzen eta tokia garbitzen egindako lanengatik (O 99 821/98).

    GIZARTE ONGIZATEA:

    10.- ?Lorazaintza ikastaroa? deritzan proiektua onartzea, denbora luzez lanik gabe daudenentzat egindakoa.

    Aztertu ondoren Foru dekretoa 40 apirilaren 7an bidalitako idatzia, Udalekin batera Lana sustatzeko programari buruzkoa. Eta Ongizateko departamentuak aurrera atera nahi dituen proiektuak kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea ?Lorazaintza ikastaroa? izeneko proiektua, denbora luzea lanik gabe daudenei zuzendua, eta begirale bat kontratatuz, 12 nibelarekin, laneguna %50 eta 10 hilabeteko denboraldirako. Proiektua, edozein moduz ere, erakunde publikoetatik dirulaguntzarik izaten bada gauzatuko da.

    BI: ?Familiaren orientaziorako programa? deritzana burutzea onartzea, eta horretarako langileak kontratatzeko dagokion subentzioa eskatzea famili-hezitzailea kontratatzeko, 12 nibelarekin, laneguna %50 eta kontratuaren iraupena 8 hilabete. Proiektua, edozein moduz ere, erakunde publikoetatik dirulaguntzarik izaten bada gauzatuko da.

    HIRU: ?Lezoko berdeguneen jardineztatze eta mantenimendua? deritzan proiektua burutzea onartzea eta horretarako langileen kontrataziorako dagokion subentzioa eskatzea:

    - 1. mailako ofizial bat, nibela 10, laneguna %50, iraupena 9 hilabete.

    - 2 peoi lorazain, nibela 8, laneguna %50, iraupena 9 hilabete.

    Proiektua, edozein moduz ere, erakunde publikoetatik dirulaguntzarik izaten bada gauzatuko da.

    LAU: Proiektu horiek aurrera ateratzeko behar diren langileak hartzen diruz laguntzeko eskatzea Foru Diputazioari.

    11.- Famili-eskuhartze programaren kostoaren kargua hartzea.

    Gizartekintzak eta Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako Hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak famili eskuhartze programaren kostoaren %25 ordaintzen du eta %75 Gizartekintzak.

    Frutos-Fernandez familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Famili terapia saioen kostoa, guztira, 611.100,- pta da.

    Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udalak aurreratzea famili terapiaren kosto osoa, guztira, 611.100,- pta.

    BI: Udalak beregain hartzea terapia saioen kostuaren %25, hau da, 152.775,- pta., eta beste %75, hau da, 458.325,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari.

    HIRU: Kopuru hori partida honi atxikitzea: 1-00-00-227-313 00-99-00 ?famili eskuhartzea?.

    EUSKARA ETA KULTURA:

    12.- Orratx aldizkariaren 11. Zenbakia argitaratzeak eragindako defizita estaltzeko dirulaguntza ematea.

    Orratx aldizkariaren 11. alearen defizita estaltzeko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 153.800,- pezetako dirulaguntza ematea Orratx aldizkariari, 11. alea inprimatzeagatik sortutako defizita berdintzeko (AD 336/98).

    13.- Lezoko mapa kartografiko-topografiko bat egiteko eta argitaratzeko 184.152,- pta jartzeko proposamena.

    Eskala txikiko oinarrizko kartografia baten beharrean aurkitzen da gure Udala, informazio orokor turistiko eta kulturaleko elementu erabilgarri gisa batetik eta, bestetik gure eskumeneko esparruan egin bide diren proiektu, azterketa eta ikerketa guzien elaboraziorako eta moldaketarako nahitaezko elementu gisa. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak molde horretako lanetarako ematen dituen laguntzez baliatuz bideratu nahi genuke Udalerriaren mapa kartografiko-toponimiko baten prestakuntza eta edizioa. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Lezoko udalerriko mapa kartografiko-toponimikoa egiteko eta argitara emateko egin diogun eskariari oniritzia ematen badio, 184.152,- pezeta zuzentzea aurtengo aurrekontutik lan hauek burutu ahal izateko.

    14.- Helduak euskalduntzeko matrikulak bultzatzeko xedez, ?Ahoz aho, belaunez belaun? erakusketa egitea onartzea.

    Familiak euskalduntzeko transmisio programaren barruan, Hizkuntza Politikarako Sailordetza antolatzen ari den sentiberatze kanpainaren berri izanez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Familiak euskalduntzeko transmisio programaren barruan, Hizkuntza Politikarako Sailordetza antolatzen ari den sentiberatze kanpainari ekitea eta lankidetza hitzarmena sinatzea ?Ahoz aho, belaunez belaun? erakusketa Lezora ekartzeko. Helburua: euskalduntzeko matrikulazio kanpaina indartzea; garapen esparrua: Oarsoaldea.

    Erakusketa egunak Lezon: urriaren 5etik 11ra.

    Erakusketaren Kostua: 100.000,- pezeta.

    LANGILEAK:

    15.- Idazkaritza, kontuhartzailetza, gizarte ongizate eta zerbitzu departamenduetako langileek aurkeztutako opor-egutegia onartzea.

    Ikusirik, idazkaritza, kontuhartzailetza, gizarte ongizatea eta zerbitzu departamenduetako langileek aurkeztutako opor-egutegia, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea idazkaritza, kontuhartzailetza, gizarte ongizatea eta zerbitzu departamenduetako langileek aurkeztutako opor-egutegia, 1998koa.

    16.- Hautaketa-probak egin dituen Epaimahai Kalifikatzaileak aurkeztutako (Udaleku irekietarako) begiraleen zerrenda onartzea.

    Hautaketa-probak egin dituen Epaimahai Kalifikatzaileak aurkeztutako (uztaileko udaleku irekietarako) begiraleen zerrenda ikusirik, Gobernu Batzordeak onartu egin ditu.

    ALKATETZA:

    17.- Alkatetzaren 81. eta 84. dekretuak berrestea (langileak kontratatzeko).

    Ikusirik, alkateak emandako 81. eta 84. dekretuak, Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu.

    81. dekretuaren bidez, eta kaleetako garbiketa datozen bi hilabeteetarako planifikatzeko, lau kalegarbitzaile kontratatzea erabakitzen da (J. Luis Diez Altamira, Joseba Pikabea, Antonio Carranza eta J.Antonio Fdez Davila).

    84. dekretuaren bidez, Francisco Floresen zerbitzuak kontratatzea erabaki da, Manuel Mesaren ordezkapena egiteko.

    Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hauek aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    18.- Dirulaguntza ematea Errefuxiatu eta Presoen Sostengu Komiteari.

    Ikusirik Errefuxiatu eta Presoen Sostengu Komiteak diruz laguntzeko egindako eskaria, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 50.000,- pezetako dirulaguntza ematea Errefuxiatu eta Presoen Sostengu Komiteari.

    Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    19.- Galde eskaerak.

    Alkateak adierazi die zinegotziei hilabeteko epea daukatela datorren urteko aurrekontuak prestatzeko.

    Gobernu Batzordeak hurrengo bilera uztailaren 8an egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna