1997.eko Azaroaren 6ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren seigarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jakak eta Maixabel Unzain Zapiainek ezin izan dute bilerara etorri.

    Idazkaritza Karlos Etxezurieta Sarasolak egin du.

    1.- 1997ko irailaren 24an eta urriaren 29an ospaturiko ohiko batzarraldiko aktak egokitzat emanez gero onartzea.

    Aho batez onartu dira 1997ko irailaren 24an eta urriaren 29an ospaturiko ohiko batzarraldiko aktak.

    2.- Alkateak eta zinegotzi delegatuek beren eskumenen egikaritzan buruturiko ihardueren kontu ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Obra-lizentziak:

    3.- Eugenio Otxoa kaleko 3, 1. D-n kokaturiko bere etxebizitza berritzeko Patxi Riezu Bravori lizentzia ematea.

    Eugenio Otxoa kaleko 3an 1. D.n kokaturiko bere etxebizitza berritzeko obra lizentzia eskatuz, Patxi Riezu Bravok aurkeztu duen eskabidea azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Patxi Riezu Bravori obra-lizentzia ematea, Eujenio Otxoa kaleko 3-1.-D.n kokaturiko bere etxebizitza berritzeko.

    BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 76.350 pta. da.

    Lehen okupaziorako lizentziak:

    4.- Jesus Davoz Gorrotxategiri lehen okupaziorako lizentzia ematea, bere jabegoko lurretan eraikitako familia bakarrarentzako etxebizitzarako (Haizetsu deritzana).

    Jesus Davoz Gorrotxategik, bere jabegoko lurretan eraikitako familia bakarrarentzako etxebizitzaren lehen okupaziorako lizentzia-eskaera aurkeztu du, aurkeztutako obragintza-proiektuaren arabera eta horretarako eskatzen den dokumentazioa ekarriz.

    Arkitekto aholkulariaren aldeko txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jesus Davoz Gorrotxategiri, bere jabegoko lurretan eraikitako famili bakarrarentzako etxebizitzaren (Haizetsu deritzanaren) lehen okupaziorako lizentzia ematea.

    BI: Lizentzia hori emateagatik ordaindu beharrekoa guztira 32.350 pta. da.

    Espedienteei buruzko txostenak:

    5.- Arretxene kaleko 5eko lokalean kokaturiko farmazia Zubitxo kaleko 33ko lokalera lekuz aldatzeko, Inmaculada Laboa Urtxipiak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruzko txostena.

    Arretxene kaleko 5. lokalean kokaturiko farmazia Zubitxo kaleko 33 zenbakidun lokalera tokiz aldatzeko, Inmaculada Laboa Urtxipiak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta horri buruz eman den txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Arretxene kaleko 5. lokalean kokaturiko farmazia Zubitxo kaleko 33 zenbakidun lokalera tokiz aldatzeko, Inmaculada Laboa Urtxipiak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzan.

    6.- 30. poligonoko A blokeko etxeetako (Lopene plaza 1 eta 2) garaje iharduerarako, UTE Tecsa-Jauregizahar S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruzko txostena.

    30. poligonoko A blokeko etxeen (1 eta 2 zenbakiak) garaje iharduerarako U.T.E Teosa-Jaureguizahar S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera expedientea azterturik eta horri dagokionean eman den txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 30. poligonoko A blokeko etxeen (1eta 2 zenbakiak) garaje iharduerarako U.T.E Teosa-Jaureguizahar S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera expedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailera bidaltzea, legozkiokeen zuzenketa-neurriak jar ditzan.

    7.- 30. poligonoko B blokeko etxeetako (Lopene plaza 3, 4 eta 5) garaje iharduerarako, UTE Tecsa-Jauregizahar S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruzko txostena tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruzko txostena.

    30. poligonoko B blokeko etxeen (3, 4 eta 5 zenbakiak) garaje iharduerarako U.T.E Teosa-Jaureguizahar S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera expedientea azterturik eta horri dagokionean eman den txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 30. poligonoko B blokeko etxeen (3, 4 eta 5 zenbakiak) garaje iharduerarako U.T.E Tecsa-Jaureguizahar S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailera bidaltzea, legozkiokeen zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    8.- Lopene plazan 1 eta 2 atarietako 30 etxebizitzak gas propanoz hornitzeko, lurperaturiko depositu bat jartzeko, Jose Mª Ibañez Muñozek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruzko txostena.

    30. poligonoan eraikitzen ari diren 1 eta 2 zenbakidun portaletako 30 etxebizitzei gas-hornidura emateko, Lopene plazan (30. poligonoa) propano gasarentzat 10.000 litroko depositu bat lurperaturik instalatzeko, Jose Mª Ibañez Muñozek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 30. poligonoan eraikitzen ari diren 1 eta 2 zenbakidun portaletako 30 etxebizitzei gas-hornidura emateko, Lopene plazan (30. poligonoa) propano gasarentzat 10.000 litroko depositu bat lurperaturik instalatzeko, Jose Mª Ibañez Muñozek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailera bidaltzea, legozkiokeen zuzenketa-neurriak jar ditzan.

    9.- Lopene plazan 3, 4 eta 5 atarietako 56 etxebizitzak gas propanoz hornitzeko, lurperaturiko depositu bat jartzeko, Jose Mª Ibañez Muñozek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruzko txostena.

    30. poligonoan eraikitzen ari diren 3, 4 eta 5 zenbakidun portaletako 56 etxebizitzei gas-hornidura emateko, Lopene plazan (30. poligonoa) propano gasarentzat 10.000 litroko depositu bat lurperaturik instalatzeko, Jose Mª Ibañez Muñozek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 30. poligonoan eraikitzen ari diren 3, 4 eta 5 zenbakidun portaletako 56 etxebizitzei gas-hornidura emateko, Lopene plazan (30. poligonoa) propano gasarentzat 10.000 litroko depositu bat lurperaturik instalatzeko, Jose Mª Ibañez Muñozek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Sailera bidaltzea, legozkiokeen zuzenketa-neurriak jar ditzan.

    Fakturak eta presupostuak:

    10.- Haurtxo hautzaindegian egindako lanei dagokienez, Garsa Construcciones C.B.k aurkeztutako faktura onartzea.

    Gai hau mahai gainean utzi dute.

    Jone Salaberria Lizarazuk esan du obrak ez daudela behar bezala bukatuta eta udal aparejadorearekin egon behar duela gai honi buruz hitzegiteko.

    11.- Onartzea 1997/98 ikasturtean eskola-umeak garraiatzeagatik Belintxon, S.L.k aurkeztuko dituen fakturak %2,6 haunditzea.

    Mahai gainean utzi dute. Galdetu dute zer arrazoi dagoen fakturazioa % 2,6 handitzeko.

    12.- Sistema Orokor 1eko (2. fasea) urbanizazio obrei dagokien 1.go ziurtapena onartzea.

    Mahai gainean utzi dute. Gai honi buruz arkitektoak txostena egin dezan eskatu dute.

    13.- Polikiroldegiko obrei dagokien 17. ziurtapena onartzea.

    Kiroldegiko obrak egiteagatik UTE Lezok ekarritako 17. obra-ziurtagiria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea kiroldegiko obrak egiteagatik UTE Lezok ekarritako 17. obra-ziurtagiria, 5.228.378,- pezetakoa (0 99 1090-97).

    14.- Onartzea, Murixka Dantza Eskolak erabiliko duen lokala egokitzeko aurkeztu den aurrekontua.

    Alkateak esan du momentu honetan Murixka Dantza Eskolakoek lokalik gabe daudela, geroago, kiroldegia bukatzean, entseiuak han egingo dituztela, baina bitartean lokal egoki bat behar dutela.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea ?Isofloc aislamiento térmico? enpresak, Murixka Dantza Eskolak Arretxene kalean erabiliko duen lokala egokitzeko, aurkeztu duen 1.290.755,- pezetako aurrekontua (AD 660/97).

    Lokal horretan zoru flotantea jarriko da, baina gero kiroldegia bukatutakoan zoru hori bertara eramango da.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    15.- Gizarte larrialdiko laguntza bat ematea.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskariari buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 71.576,- pezetako gizarte beharrizan larrietako dirulaguntza ematea 306 a expedienteari (AD 572/16).

    16.- CIP-eko ikastaro bat emateko alondegiko lokala lagatzea.

    Mahai gainean utzi dute.

    17.- Laguntza sikologikotarako, hala eskaturiko pertsona bati, Gobernu Batzordeak uztailaren 16an emandako subentzioa deuseztatzea.

    Udalaren Gobernu Batzordeak 1997ko uztailaren 16an egindako batzarraldian, Carmen Vidal Pazosek jasotzen zuen laguntza psikologikoa ordaintzeko dirulaguntza ematea erabaki zen, guztira 72.600,- pta.

    Ikusirik laguntza psikologiko hori gehiago jaso behar ez duela eta kostoa guztira 21.900,- pta. izan denez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 434/97 Adri dagozkion 50.700,- pta anulatzea.

    KULTURA ETA EUSKARA:

    18.- Oiartzungo Kirol Instalakuntzak SAren (OKISA) eta Lezoko Udalaren artean akordio bat sinatzea, Allerru Eskubaloi Taldeak Oiartzungo Elorsoro kiroldegia erabili ahal izan dezan, bere partiduak jokatzeko.

    Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak erabakitakoaren arabera, Allerru Eskubaloi Taldeak ezin zuen jokatu 97/98 denboralditik aurrera, senior mailako partidurik estali gabeko zelaian.

    Horiek horrela, Udalak Oarsoaldeari bidali zion Allerruk egindako eskabidea eta egindako jestioen ondoren Oiartzungo Elorsoro Kiroldegiko arduradunak prest agertu dira instalazioak Allerru Eskubaloi Taldearen esku jartzeko, dena den aurretik akordioa sinatu beharra dago.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Oiartzungo Kirol Instalakuntzak SAren (OKISA) eta Lezoko Udalaren artean akordio bat sinatzea, Allerru Eskubaloi Taldeak Oiartzungo Elorsoro kiroldegia erabili ahal izan dezan, bere partiduak jokatzeko.

    Partiduak jokatzeagatik ordaindu beharrekoa, Kulturako partidatik egingo da.

    19.- Intsumitu Taldeari eta Kilometroak 97ri subentzioa ematea.

    Lezoko Intsumitu Taldeari eta Kilometroak 97ri diruz laguntzeko egin diren eskariak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea 25.000,- pezetako dirulaguntza Lezoko Intsumitu Taldeari.

    Idazkariak, kontuhartzailetzako txostena falta dela adierazi du.

    BI: Ematea 1.000.000,- pezetako dirulaguntza Kilometroak 97ri (AD 602/97).

    Jone Salaberria Lizarazuk jakin nahi du, Kilometroak 97 zela eta, zenbat gastatu duen Lezoko Udalak, eta horren berri ematea eskatu dio kontuhartzaileari.

    PERTSONALA:

    20.- Udaltzainen lan-poltsa: B-2 karneta lortzeko epea luzatzeko eskatuz Miren Karmele Lizarragak aurkezturiko eskabideari buruz erabakia.

    Udaltzainen lan-poltsako partaide den Miren Karmele Lizarragak B-2 karneta lortzeko epea luzatzeko eskatuz aurkeztutako eskabidea azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Sei hilabeteko epea ematea Miren Karmele Lizarraga Garmendiari B-2 gidatzeko karneta eskuratu eta Udaletxean aurkeztu dezan.

    21.- Artxiboko langilearen kontratua luzatzeko proposamena.

    Udal artxiboan 1995eko azaroa ezkero egiten ari den lana egokia dela iritzita, eta artxibozainak eta idazkariak egindako txostenak ikusirik, haietan adierazten baita ezen, udal dokumentuen parte handia jadanik katalogatu delarik ere, ondorengo lan hauek egitea falta dela:

    - Euskara, gizarte ongizate eta kontuhartzailetza sailetako dokumentuak katalogatze eginkizuna.

    - 97. urteari dagokion dokumentazioa artxibo orokorrera transferitzea.

    - Artxibatze-ohiturak bulegoetara hedatzea.

    - Artxibo orokorreko lokala egokitzea.

    Hori guztia dela eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Oihane Oliveri Cuestaren kontratua sei hilabetez luzatzea. Dena den, kontratua jornada erdikoa izango da (97/11/06tik 98/05/05era arte) artxibatze lanak egiteko eta artxibatze ohiturak bulegoetara hedatzeko.

    ALKATETZAREN DEKRETUAK:

    22.- Alkatetzaren dekretu hauek berrestea: 152 eta 158 (kualifikatu gabeko 9 peoi kontratatzea, Kilometroak 97 ospatzen dela eta, garbiketa lanak egin ditzaten), 154 (ordezkotza bat betetzeko kalegarbitzaile bat kontratatzea), 164 (Ijurko aldeko kaleak asfaltatzeko aurkeztutako aurrekontua onartzeko emandakoa) eta 169. (bi kontratazio egiteko emandakoa).

    Aho batez berretsi dira hurrengo dekretu hauek:

    - 152. dekretua, Kilometroak 97 zela eta, kualifikatu gabeko sei peioi hiru egunez kontratatzeko emana.

    - 158. dekretua, Kilometroak 97 zela eta, kualifikatu gabeko hiru peioi bi egunez kontratatzeko emana.

    - 154. dekretua, hilerrian lanean ari zenean mina hartu zuen langilearen ordezkapena egiteko emana.

    - 164. dekretua, Ijurko aldea asfaltatzeko ekarritako aurrekontua onartzeko emana.

    - 169. dekretua, kalegarbitzaile bat eta brigadan lanean aritzeko peoi bat kontratatzeko emana.

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    23.- Mª Luisa Herrador Gonzalezek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedienteari informea ematea.

    Abendaño kaleko 3ko (108 poligonoa) pabiloia hirinaren eratorkinen elaborazio, bilketa eta banaketa iharduerarako eta elikagairen bilketarako egokitzeko, Mª Luisa Herrador Gonzalezek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Abendaño kaleko 3ko (108 poligonoa) pabiloia hirinaren eratorkinen elaborazio, bilketa eta banaketa iharduerarako eta elikagairen bilketarako egokitzeko, Mª Luisa Herrador Gonzalezek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera igortzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzan.

    24.- Jose Antonio Oiartzabal Lekuonari obra lizentzia ematea, Auñamendi kaleko 17an kokaturiko Oiartzabal-Txiki etxearen teilatua berritzeko.

    Jose Antonio Oiartzabal Lekuonak obra lizentzia eskatu du, Auñamendi kaleko 17an kokaturiko Oiartzabal-Txiki etxearen teilatua berritzeko, hura 0,40 m. gorago altxatuz. Udal aparejadorearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jose Antonio Oiartzabal Lekuonari obra lizentzia ematea, Auñamendi kaleko 17an kokaturiko Oiartzabal-Txiki etxearen teilatua berritzeko, hura 0,40 m. gorago altxatuz, ondorengo baldintza hauek bete beharko dituelarik:

    Obrak, aurkezturiko proiektuari egokituko zaizkio.

    Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako beharrezkoak diren prekauzio neurriak hartu beharko dira, etxearen fatxada osoan sareak ipiniz.

    Zatarriak zuzenean erretiratuko dira teilatutik kontainerrera.

    Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 43.811 peta. da.

    25.- Obra lizentzia ematea Jose Antonio Ansorena Morenori Elias Salaberriko 12.ko etxearen fatxada berritu eta pintatzeko.

    Elias Salaberria hiribideko 12ko etxearen fatxada berritu eta pintatzeko obra lizentzia eskatuz, Jose Antonio Ansorena Morenok aurkeztu duen eskaera azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aipaturiko obra lizentzia eskatzaileari ematea, Elias Salaberriako 12.eko etxearen fatxada berritu eta pintatzeko, eta halaber aldamioak jartzeko, ondorengo baldintza hauen arabera:

    Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren prekauzio-neurriak hartu beharko ditu, fatxada osoan sareak ipiniz.

    Kontainerrera hodi bat jarriz erretiratu eta hustu beharko ditu zatarriak.

    Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    Aldamioak jartzea indarrean dagoen arautegiaren arabera egin beharko du.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga guztira 54.180,- pta. da (obragintzaren gaineko zerga 44.280,- pta. da eta aldamioak jartzearena 9.900,- pta.).

    26.- Etxez-etxeko laguntza ematea Jesus Mª Montes Ugartemendiari.

    Etxez-etxeko laguntza eskatuz Jesus Mª Montes Ugartemendiak 1997ko azaroaren 3an aurkeztu zuen eskabidea ikusirik eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko laguntza ematea Jesus Mª Montes Ugartemendiari, hurrengo kondizioetan:

    - Zerbitzua astean 2h 30 orduz emango da (egunean ordu erdia).

    - Zerbitzua Pepi Lasarte eta Izaskun Kintasen artean egingo dute.

    - Egingo diren lanak: egunero ohea egitea, gela txukundu eta komuna pasatu; astean zehar etxeko gela desberdinak garbitu eta hautsa kenduko da. Hasiera batean egunero ordu erdia joango da, eta eskatzailearen osasunak hobera egiten duen neurrian baloratuko da zerbitzuaren beharra.

    - Eskatzaileak egin beharreko aportazioa zehaztu gabe dago, eskatzaileak ez baitaki zer dirusarrera izango dituen. Langabezi sorospena jaso du orain arte, eta horren arabera eta baldin eta dirusarrera hori jasoko balu, hilean 1.227,-pta ordaindu beharko luke.

    27.- Etxez-etxeko laguntza ematea Ladislao Treku Askasibarrei.

    Etxez-etxeko laguntza eskatuz Ladislao Treku Askasibarrek 1997ko urriaren 31ean aurkeztu zuen eskabidea ikusirik eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko laguntza ematea Ladislao Treku Askasibarrei hurrengo baldintzetan:

    - Zerbitzua astean 5 orduz emango da (egunero ordu bat).

    - Zerbitzua Pepi Lasartek egingo du.

    - Egingo diren lanak: egunero ohea egitea, gela txukundu eta komuna pasatu; astean zehar etxeko gela desberdinak garbitu eta hautsa kenduko da. Astean behin eskatzailearen atentzio pertsonalerako izango da ordu bat.

    BI: Eskatzaileak egin beharreko aportazioa:12.269,-pta hilean.

    28.- Etxez etxeko langilea den Pepi Lasarteri eguneko lanaldia ordu batez gehitzea.

    Etxez-etxeko laguntza eskaera berriak ikusirik eta gaur egun etxez etxeko langileen ordutegia azterturik zerbitzu berri hauek eskeini ahal izateko, Goberbu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez etxeko langile den Pepi Lasarteri eguneko lanaldia ordu batez gehitzea azaroaren 10etik aurrera. Lanaldi berria sei ordukoa izango litzateke.

    BI: Onartzea lanaldi hori txikitzeko aukera ere, baldin eta zerbitzuak ematerik ez bada, egunean bost orduko gutxieneko lanaldiari eutsiz beti lanaldi ohiko gisa.

    29.- Dirulaguntza ematea 96/97 ikasturteko transmisio taldeko ikasleei.

    96/97 ikasturteko transmisio taldeko ikasleei dirulaguntza emateko egin den proposamena ikusirik, eta horri buruz egindako txostena azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Hitzartua dagoen lez, asistentziaren %80 ziurtatu duen orori, matrikularen erdia ordaintzea, hau da, proposameneko zerrendan agertzen den bakoitzeko 9.800,- pezetako dirulaguntza ematea, guztira 205.800,- pezeta (ADO 99 1282/97).

    30.- Udan barnetegian partehartzeagatik ikasleek eskaturiko dirugaguntza ematea.

    1995eko martxoaren 6an Lezoko Euskara Batzordean eztabaidatu ondoren, apirilaren 26an Udal honek ontzat eman zuen diruz laguntzea, udan, barnetegietan euskara ikasten zuten herritarrentzat.

    Ebazpen horri jarraiki, 1997ko udaran, Gipuzkoako AEKk antolatutako familia-barnetegian parte hartu dutenei diruz laguntzea proposatzen da.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Uda barnetegian parte hartzeagatik eta asistentziaren %80 ziurtatzen duen ororentzat, diru laguntza ematea. Hau da, Nekane Barandiaran Garciari eta Arantza Rubia Majarres-i 8.500,- pezetako dirulaguntza ematea eta Raquel Del Rincón Ferreirari 10.500,- pezetako dirulaguntza.

    31.- Diruz laguntzea bi udal langilek egindako ikastaroengatik.

    Euskara Batzordeko lehendakariak bi udal langilek egindako euskara ikastaroak diruz laguntzeko egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 1992ko abenduaren 16ko udal plenoaren batzarran hartutako akordioaren d-8 puntuari jarraiki, Juan Manuel Alonsoren matrikula osoa ordaintzea (16.000,- pezeta ADO 99 1279/97), eta, Juan Carlos Sirvent Izagirreren matrikularen herena ordaintzea (43.733,- pezeta (ADO 99 1280/97).

    GALDERA ESKAERAK

    Jone Salaberria Lizarazuk esan du Horratx aldizkariko faktura jaso duela, baina 200.000,- pezetatik beherakoa denez, zuzenean ordaintzeko ordena eman duela.

    Hurrengo Gobernu Batzordea azaroaren 19an egingo da.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:55ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna