1997.eko Apirilaren 24ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren hogeita laugarrena. Goizeko 10:00ean hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena kanpoan delako ez da etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko apirilaren 9an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu da 1997ko apirilaren 9an egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez da deusen berririk eman.

    HIRIGINTZA:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia J.Mª Gaztelumendi Indabere-ri Ferrenea etxeko teilatua konpondu dezaten.

    J. Mª Gaztelumendi Indaberek egindako eskabidea (lizentzia ematea Ferreneako teilatua konpontzeko) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia J. Mª Gaztelumendi Indabereri Ferreneako teilatua konpontzeko; baina, behean heldu diren segurtasun-neurriak betetzekotan. Hona segurtasun-neurriak:

    Oinezkoen eta automobilen zirkulazioa bermatzeko hartu behar diren neurriak hartzea, sareak jarriz fatxada tapatzeko eta tuboetan behera jaitsiz zaborra kontainerrera.

    Egin behar dituzten obrek eraikinaren egiturari ukituz gero, proiektu tekniko ikus-onetsitakoa ekarri behar dute obratan hasi baino lehen.

    BI: Lizentzia jasotzeko 22.155 PTA ordaindu behar du.

    4.- Ematea lizentzia Telefónicari hodiak sartzeko GI 2638 bidearen ondoan (3,300 kilometroan) egiten ari diren gasolindegian telefonoa jartzeko.

    Telefónicak egindako eskabidea (lizentzia ematea GI-2638 bidean, 3,300 kilometroan, egiten ari diren gasolindegi berrian telefonoa jartzeko behar diren hodiak sartzeko) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Telefónicari Itturrin poligonoan (GI 2638 bidearen ertzean, 3,300 kilometroan) egiten ari diren gasolindegi berrian telefonoa jartzeko behar diren hodiak sartzeko; baina, lehen bezala uztekotan bidea obrak egin eta gero ere.

    5.- Ematea lizentzia Jose Larrañaga, S.A.ri burni-txirbila birziklatzen aritzeko moduan jartzeko Ipintza poligonoko Ipintza kaleko 29.eko pabilioia.

    Jose Larrañaga, S.A.k eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (Ipintza poligonoan -Ipintza kaleko 29.ean, C-4 pabilioian- burni txirbila birziklatzen aritzeko lizentzia izan dezan) eta teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Jose Larrañaga, S.A.ri Ipintza poligonoko pabilioi bat (Ipintza kaleko 29.ean, C-4 pabilioian) burni txirbila birziklatzen aritzeko moduan jartzeko. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarri dizkioten zuzenketa-neurriak betetzekotan, ordea. (Zuzenketa-neurrien fotokopiak lizentziarekin batera doaz).

    Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiri tekniko ikus-onetsitakoa ekarri. Bete dituela jarri behar du ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak.

    Obra baimena hau 1996ko irailaren 19an emandakoaren osagarria da.

    6.- Ematea lizentzia Talleres Beraun, S.A.ri aroztegi metalikoa jartzeko moduan jartzeko Sagasti poligonoko Aritzbakar kaleko 61.eko pabilioia.

    Talleres Beraun, S.A.k eraginda tramitatzen ari garen espedientea (lizentzia izan dezaten pabilioi bat -Sagasti poligonoa; Aritzbakar, 61- aroztegi metaliko izateko moduan jartzeko) eta teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Talleres Beraun, S.A.ri pabilioi bat (Sagasti poligonoa; Aritzbakar, 61) aroztegi metaliko izateko moduan jartzeko. Baina, dena delarik ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarri dizkioten zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Zuzenketa-neurrien fotokopiak lizentziarekin batera doaz).

    Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiri tekniko ikus-onetsitakoa ekarri. Bete dituela jarri behar du ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, berriz, 75.636 PTA ordaindu behar du.

    7.- Ematea lizentzia Jose Manuel Goienetxea Sistiagari, Carpintería Sanjuandarra, C.B.ren izenean, aroztegia jartzeko moduan jartzeko Jaizkibel hiribideko 1. sotoko 7. lokala.

    Jose Manuel Goienetxea Sistiagak Carpintería Sanjuandarra, C.B.ren izenean eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (aroztegi jartzeko Jaizkibel hiribideko 7.eko lokal bat) eta teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Jose Manuel Goienetxea Sistiagari (Carpintería Sanjuandarra, C.B.ren izenean) aroztegi jarri dezaten Jaizkibel hiribideko 7.eko lokal bat. Baina, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarri dizkioten zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Zuzenketa-neurrien fotokopiak lizentziarekin batera doaz).

    Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiri tekniko ikus-onetsitakoa ekarri. Bete dituela jarri behar du ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, berriz, 158.870 PTA ordaindu behar du (122.970 eraikuntza-zergarena eta 35.900 IGOKA espedientea tramitatzearena).

    8.- Ematea lizentzia Interal, S.A.ri Urune kaleko 35.eko pabilioia egokitzeko eta bi silo egiteko (landare-koipea gordetzeko bat eta gatza gordetzeko bestea).

    Interal, S.A.k eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedienteak eta teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Interal, S.A.ri dietetika gaiak eta jatenak egiten aritzeko moduan jartzeko Urune kaleko 35.eko pabilioia.

    BI: Ematea lizentzia, halaber ?handitu egin baitu iharduera?, 25 m³ landare-koipe kabitzeko moduko depositua egiteko altzairu inoxidablez.

    HIRU: Ematea lizentzia, azkenik, 26 m³ gatz kabitzeko moduko siloa egiteko.

    Hiru lizentziak, edozein moduz ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan emanak dira. Zuzenketa-neurriak lizentziarekin batera doaz.

    Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiri tekniko ikus-onetsitakoa ekarri. Bete dituela jarri behar du ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak.

    Seigarren zuzenketa-neurria bete izana erakusteko agiriak ere ekarri egin behar ditu. Hauxe jartzen du seigarren zuzenketa-neurriak:

    ?Erabilitako olio eta filtroak aparte jaso behar dira, ixten diren ontzietan, eta eraman, berriz, hartarako baimena duenak eraman behar ditu; 1989ko otsailaren 28ko Aginduak, erabilitako olioen jestioari buruzkoak, eta 2167/1994 Dekretuak, ekainaren 21ekoak, EAEn erabilitako olioa zer-nola jestionatu arautzen duenak, jartzen duten eran.?

    LAU: Lizentzia jasotzeko, berriz, 30.000 pezeta ordaindu behar du (gatza gordetzekoaren espedientearena) .

    9.- Ematea lizentzia Producciones Laiz, S.A.ri propanoa gordetzeko depositua jartzeko Sagasti poligonoko 15-A lursailean.

    Producciones Laiz, S.A.k eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (Sagasti poligonoko 15-A lursailean propanoa gordetzeko depositua jartzeko lizentzia izan dezan) eta teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Producciones Laiz, S.A.ri 15-A lursailean 6.650 litro propano gordetzeko moduko depositua jartzeko. Baina, baldintza hauek betetzekotan:

    Pabilioia bizikletak eta lora-apaingarriak gordetzeko moduan jartzeko lizentzia eskatzekoan jarritako zuzenketa-neurriak (orduan eman baitzitzaizkion) betetzea.

    Horrezaz gainera, baimena eskatu behar dio Industria Ordezkaritza Gipuzkoakoari istalazioa egiteko, eta Udalari ekarri hark emandako baimena.

    Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak bidalitako idatziak ere idatzi honekin batera joango dira.

    Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiri tekniko ikus-onetsitakoa ekarri. Bete dituela jarri behar du ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak.

    Era berean, kontuan izanik 1995eko irailaren 13an pabilioia egokitzeko lizentzia eman zitzaiola, iharduera irekitzeko lizentzia lehenbailehen eskatu dezan eskatzen zaio.

    BI: Lizentzia jasotzeko, azkenik, 26.800 pezeta ordaindu behar du (20.600 eraikuntza-zergarena, 5.000 lizentzia urbanistikoarena eta 1.200 pezeta IGOKA espedientea tramitatzearena).

    Espediente batzuen gaineko informeak:

    10.- Aldeko informea egitea Lurdes Pérez Aranburuk ekarritako proiektu oinarrizko aldatuarentzat, bi familirentzako moduko etxea egiteko Gaintxurizketan.

    Gaintxurizketan bi familirentzako moduko etxea egiteko proiektu oinarrizkoa, Lurdes Pérez Aranburuk ekarria, eta Udaleko arkitektu asesoreak egindako informea aztertu ondoren, proiektua ondo heldu dela batio hark Arau Ordezkatzaileekin, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aldeko informea egitea Lurdes Pérez Aranburuk ekarritako proiektu oinarrizkoarentzat, bi familirentzako moduko etxea egiteko. Edozein moduz ere, exekuzio proiektu ikus-onetsia ekarri behar du, etxea errejistroko orube bakar batean (bereizterik ez dago orube hori) joango dela berariaz dioena.

    Esan dezagun, hala berean, 1996ko abuztuaren 30ean ere ekarri zuela proiektu oinarrizkoa Lurdes Pérezek, aldeko informea izan zuela hark ere eta 1996ko urriaren 23an bidali genuela Foru Aldundira hango bideak egin zitzan.

    1996ko azaroaren 25ean, ordea, tramiteak gelditzeko idatzia sartu genuen hor, Foru Aldundian, terrenoan tentsio handiko dorrea zegoela eta hala eskatu zigulako Lurdes Perezek.

    Hirigintza eta Arkitektura zuzendari nagusiak, 1997ko urtarrilaren 3an hartu zuen Erabakian, utzita jotzen du bi familirentzako moduko etxea egiteko eskabidea.

    1997ko urtarrilaren 31n, berriz, errekurtso arrunta jarri zion Jorge Sarasola Erreak (proiektua egin zuen arkitektuak) lehen esan dugun Erabakiari.

    Martxoaren 16an, Lezoko Udalak Foru Aldundiari jakinarazi zion nola, espedientea tramitatzeko eskatzeaz gainera, beste proiektu oinarrizko bat ere, berria, jaso zuen.

    BI: Foru Aldundiko Hirigintza Departamentura bidaltzea proiektua, ontzat har dezan proiektua.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    11.- Onartzea UTE Lezok ekarritako 12 eta 12-bis ziurtagiriak, kiroldegia egiteko obrenak.

    Puntu hau mahai gainean gelditu da harik eta ziurtagirian jasotzen diren materialen kalitate kontrola egin izanaren faktura aurkeztu arte.

    12.- Onartzea Jose Antonio Etxandi Jaunarenak ekarritako faktura, Aralar kalean eta Auñamendi kalean farola batzuk jartzearena.

    Mahai gainean gelditu da.

    13.- 235.749 PTA ematea Presentación Saldías Agestari Kale Nagusiko 10. etxeko fatxadan ziren hariak lurpetik pasatzeagatik Iberdrolak bidalitako faktura ordaintzen laguntzeko.

    Presentación Saldías Agestak egindako eskabidea (ordaintzea Iberdrolak Kale Nagusiko 10. etxean fatxadan jarrita ziren hariak lurpean pasatzeagatik bidalitako kontua) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Parte bat hartzea (235.749 PTA) Presentación Saldias-i Kale Nagusiko 8. eta 10. etxeen arteko espaloian ziren hariak lurpean sartzea kostatu zaiona ordaintzen laguntzeko.

    II. kapitulutik IV.era egingo den kreditu aldaketa baten bidez gauzatu ahal izango da dirulaguntza hau. Dena den, Gobernu Batzordearen iritziz, argi-indarraren hariak lurperatzea administrazioak bultzatu eta lagundu beharreko kontua da.

    Idazkariak adierazi du aurrekontuan ez dagoela, Kontuhartzailearen informearen arabera, gastu hau egiteko konsignaziorik.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    14.- Konpromisoa hartzea Udalak pertsona bat hirugarren adinekoentzako egoitzan egoteak dakarren gastua ordaintzen lagunduko duela.

    Mahai gainean gelditu da.

    LANGILEEKIKOAK:

    15.- Berritzea artxiberarekiko kontratua.

    Ontzat jotzen dugu 1995eko azaroaz geroztik artxiboan egiten ari den lana, eta baita artxibo ohiturak bulegoetara zabaltzeko egiten ari dena ere. Hala, maiatzaren 5ean bukatuko denez harekiko kontratua, Langileekiko gaietarako eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Luzatzea Oihane Oliveri Cuestarekiko kontratua beste 6 hilabete (1997ko maiatzaren 6tik 1997ko azaroaren 5era), artxiboko lanak eta artxibo ohiturak bulegoetara zabaltzeko lanak egin ditzan.

    EUSKARA ETA KULTURAKOAK:

    16.- Ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari 96/97 ikasturteko familia bidezko trasmisio kanpainagatik.

    Oroitzene AEK Euskaltegiak 1996/97 ikasturteko familia bidezko transmisio kanpainagatik aurkeztutako faktura ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Oroitzene AEK Euskaltegiak 1996/97 ikasturteko familia bidezko trasmisio kanpaina burutzeagatik aurkeztutako 1.561.719,- pezetako faktura (ADO 99-418/97).

    17.- Proposamena, 97ko Udaleku irekien gestioa enpresa bati emateko.

    1997ko Udaleku irekiak burutzeko Euskal Begirale Eskolak eta Urtxintxa atsedenaldiko eskolak egin dituzten proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Urtxintxak egindako proposamena onartzea eta atxikita doan zerbitzu prestazio kontratua burutzea erakunde horrekin 1997ko Udalekuak burutzeko. Kostua: 1.173.789,- pezeta (AD 233-97).

    Idazkariak ohartarazi du Estatuko Kontratu Legearen arabera honen antzeko lanak emateko lehiaketa publikoa egin behar dela, eta, beste dokumentu batzuen artean, nahiko garantia ematen duen erantzun zibileko poliza eskatu behar zaiela.

    18.- Onartzea 97ko Udaleku irekietako matrikularen kostua.

    97ko Udaleku irekietako matrikularen zenbatekoa igotzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aurtengo matrikula kostuak KPIaren arabera igotzea (iazkoa + %3,2). Matrikularen kostuaren zenbatekoa hurrengoa izango da: 3/6 urte bitarteko haurrak 3.775 pezeta eta 7/12 urte bitartekoak 5.925 pezeta.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dira:

    URJENTZIAZ:

    19.- Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.ri ematea Peliar baserrira doan bidearen sarreran (txatarreri atzean) brea botatze lanak.

    Txatarreri atzean dagoen zabaldia asfaltatu beharra dago, eta lan hori burutzeko Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k ekarritako aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k Peliar baserrira doan bidearen sarrerako zabaldia (txatarreriaren atzealdekoa) asfaltatzeko aurkeztutako aurrekontua: 1.889.256,- pezeta (ADO 99- 425/97).

    20.- Kultura Batzordeak proposatutako dirulaguntzak ematea.

    Kultura Batzordeak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak hurrengo dirulaguntzak ematea ERABAKI DU:

    BAT: Lezo-Pasaia Lizeoari urtero bezala 5.000.000 pezetako dirulaguntza ematea (AD 234/97). Ordainketa bi zatitan egingo da: 3.000.000,- pezeta maiatzaren 30erako eta beste 2.000.000.- pezeta irailaren 30erako.

    BI: Haurtxo Haur-Eskolari hitzarmenaren baitan dagokion zatitik, 5.000.000 pezetako dirulaguntza ematea (ADO 99-419/97). Gainontzekoa hitzarmenaren arabera emango da.

    Idazkariak dio hitzarmenaren arabera aurrena aurrekontua adostu behar dela.

    HIRU: Gazte Asanbladari herri olinpiadak hasiko direla eta, 300.000 pezetako dirulaguntza ematea (ADO 99-420/97).

    LAU: Oarso Kultur Fundazioari, Oarso Telebistako fakturaren lehen erdia (476.500 pezeta) dirulaguntza ematea (ADO 99-421/97).

    BOST:Euskal Herria eta Cuba-ren arteko harremanak direla eta, irailean ospatuko den kultur asterako egitarauari aurrea egiteko 100.000 pezetako dirulaguntza Askapenari ematea (ADO 99-422/97).

    SEI: Gipuzkoako Abesbatzen Elkarteari, bi hilabetetik behin ateratzen duen haur aldizkaria aurrea egiteko 100.000 pezetako dirulaguntza ematea (ADO 99-423/97).

    21.- Ixkulin elkarteak mus txapelketan emandako trofeoen ordainketa.

    Jone Salaberriak Ixkulin elkarteak aurkeztutako fakturaren berri eman du. Faktura Ixkulin elkarteak antolatutako mus txapelketan eman ziren sariena da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ixkulin elkarteak mus txapelketan eman zituen sarien faktura ez ordaintzea, txapelketa horretan emakumeei parte hartzen utzi ez zietelako.

    Galderak eta eskaerak.

    Hurrengo Gobernu Batzordea maiatzaren 7an egingo da.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:15etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna