1996.eko Irailaren 19ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko irailaren hemeretzigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, eta Jesus Mª Martiarena Jaka, zinegotziak, bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko uztailaren 23ko akta.

    Aho batez onartu da 1996ko uztailaren 23ko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Ez da ezeren berririk eman.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Telefónica, S.A.ri Eugenio de Ochoa kaleko telefono-haria aldatzeko eta hodiak sartzeko Elias Salaberria kaleko 14. sotoaren parean.

    Telefónicak egindako eskabideak (lizentzia ematea Eugenio de Ochoa kaleko telefono-haria aldatzeko, eta zanga ireki eta telefonoa eramateko Elias Salaberria hiribidean), Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Telefonicari Eugenio de Ochoa kaleko telefono-haria aldatzeko eta zanga irekitzeko, eta Elias Salaberria hiribidean zanga ireki eta telefonoa eramateko. Dena dela, lehen zegoen eran gelditu behar du tokiak obrak bukatutakoan.

    4.- Ematea lizentzia Isabel Mª Piñeiro Blancori Ttantta erloju- eta bitxi-denda eraberritu eta handitzeko. Helbidea: Agustina Lizarazu, 1.

    Isabel Mª Piñeiro Blancok egindako eskabidea (lizentzia ematea Ttantta erloju- eta bitxi-denda eraberritu eta handitzeko) eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Isabel Mª Piñeiro Blancori Ttantta erloju- eta bitxi-denda eraberritu eta handitzeko. Helbidea: Agustina Lizarazu, 1; behea.

    BI: Obrak bukatu eta gero, dena dela, obraren kitapena ekarri eta iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du.

    HIRU:Eraikuntza-zerga 36.500,- pezeta da.

    5.- Ematea lizentzia Karmele Azpeitiari (Otaka, S.L.ren izenean) Polentzarrene kaleko 2. sotoko lokal bat arraindegi jartzeko.

    Karmele Azpeitiak Otaka, S.L.ren izenean eragin eta tramitatutako espedientea (Polentzarrene kaleko 2. sotoko lokala arraindegi jartzearen gainekoa) eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Karmele Azpeitiari (Otaka, S.L.ren izenean) Polentzarrene kaleko 2. sotoko lokala arraindegi jartzeko. Dena dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Osasun eta Ingurugiro) jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurrien fotokopiak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du; eta idatzi honekin batera bidalitako bi idatziak (behar bezala beteta) eta iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana erakusteko agiria ekarri.

    HIRU:Eraikuntza-zerga 78.433,- pezeta da.

    6.- Ematea lizentzia Joseba Larrañaga Aranbururi (Jose Larrañaga, S.A.ren izenean) Ipintza poligonoko pabilioi bat (C-4) itxi eta egokitzeko.

    Joseba Larrañaga Aranburuk (Jose Larrañaga, S.A.ren izenean) lizentzia eskatu zuen 1996ko uztailaren 10ean Ipintza poligonoko C-4 pabilioia itxi eta egokitzeko, teknikariak egin eta haren elkargoak ikus-onetsitako proiektua ekarriz hala berean.

    Proiektua eta Udaleko arkitektu aholku-emailearen informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Joseba Larrañaga Aranbururi (Jose Larrañaga, S.A.ren izenean) Ipintza poligonoko C-4 pabilioia itxi eta egokitzeko. Obrak egiten hasi aurretik, ordea, zer iharduera jarri behar duen adierazi behar du, eta IGOKA Araudiak (1961, azaroak 30) jartzen duena bete, bestela ez baitu lokala irekitzeko lizentziarik izango.

    BI: Eraikuntza zerga 394.109,- pezeta ordaindu behar du.

    7.- Ematea lizentzia Blanca Delia Quintana Díaz de Arangizi (Guillermo de Lazon kaleko 20. sotoko etxeen jabeen izenean) obrak egiteko fatxadan.

    Blanca Delia Quintana Díaz de Arangizezk (Guillermo de Lazon kaleko 20. sotoko etxeen jabeen izenean) eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen Guillermo de Lazon kaleko 20. sotoko fatxadan obrak egiteko eta aldamioak jartzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Blanca Delia Quintana Díaz de Arangizi (Guillermo de Lazon kaleko 20. sotoko bizilagunen izenean) fatxadako obrak egiteko; baina, orain jarrita dauden bezalako burniak jartzekotan leihoetan, aluminiozkoak jarri beharrean, proposatu zenuten eran.

    Dena dela, seguritate neurriak hartu behar dituzue oinezkoak eta trafikoa babesteko.

    BI: Ematea, hala berean, aldamioak jartzeko lizentzia.

    HIRU:Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 42.992,- pezeta ordaindu behar da.

    8.- Ematea lizentzia Joaquin Huertari (Itturrin, S.A.ren izenean) Polentzarrene kaleko 3. sotoko lokal bat okindegi, denda eta kafe-dastategi jartzeko.

    Joaquín Huertak Itturrin, S.A.ren izenean eragindako espedientea (Polentzarrene kaleko 3. sotoko lokala ogia egiteko, saltzeko eta kafea hartzeko moduan jartzeko lizentziari buruzkoa) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Joaquín Huertari (Itturrin, S.A.ren izenean) Polentzarrene kaleko 3. sotoko lokala ogia egiteko, saltzeko eta kafea hartzeko moduan jartzeko. Dena dela ere, Gipuzkoa Foru Aldundiko Osasuna eta Ingurugiroa Departamentuek jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurrien fotokopiak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du; eta ziurtagiria ekarri jarritako zuzenketa-neurri guztiak bete dituztela adierazteko.

    HIRU:Era berean, iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana erakusteko agiria ere ekarri egin behar du.

    LAU:Lizentzia jasotzeko 113.984,- pezeta ordaindu behar du: 97.184,- pezeta eraikuntza-zergarena eta 16.800,- pezeta IGOKA espedientea tramitatzearena.

    9.- Ematea lizentzia Angel Múgica Puellesi (Arretxene, S.A.ren izenean) propanoa gordetzeko bi depositu jartzeko II. sektorean.

    Angel Mugica Puellesek Arretxene, S.A.ren izenean eragindako espedientea (II. sektorean propanoa gordetzeko bi depositu jartzeko lizentziari buruzkoa) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Angel Mugica Puellesi (Arretxene, S.A.ren izenean) II. sektorean propanoa gordetzeko bi depositu jartzeko. Dena dela ere, Gipuzkoa Foru Aldundiko Osasuna eta Ingurugiroa Departamentuek jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurrien fotokopiak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, ziurtagiria ekarri behar du (ikus-onetsitakoa) jarritako zuzenketa-neurri guztiak bete dituztela adierazteko.

    HIRU:Lizentzia jasotzeko, bestetik, 138.100,- pezeta ordaindu behar du: 128.700,- pezeta eraikuntza-zergarena eta 9.400,- pezeta IGOKA espedientea tramitatzearena.

    LAU:Era berean, erabaki honen kopia bana bidali behar zaie erreklamazioren bat sartu zuten bizilagun guztiei.

    10.- Tecsa, Empresa Constructora, S.A.k eta Jaureguizahar, S.A.k Exekuzio Proiektua ekarri izana adieraztea. Exekuzio Proiektua 30. poligonoan 88 etxebizitza babes ofizialekoak, trasteroak, garajeak eta merkataritzarako lokalak egiteko da.

    Gobernu Batzordeak, 1996ko apirilaren 24an egin zuen bilkuran, ematea erabaki zuen lizentzia Gabriel Salaverry Barañanori (Tecsa Empresa Constructora, S.A.ren eta Jaureguizahar, S.A.ren izenean) 88 etxebizitza babes ofizialekoak, trasteroak, garajeak eta merkataritzarako lokalak egiteko. Baina, osoko bilkurak 1995eko azaroaren 8an onartutako hirigintza-itunak zekartzan baldintzak betetzekotan. Era berean, obrak hasi baino lehen exekuzio proiektu ikus-onetsitakoa ekarri behar zuela jakinarazi zitzaion.

    Hala, 1996ko uzatailaren 3an, exekuzio proiektua ekarri zuen. Egilea: Juan Diaz Guardamino (arkitektua).

    Horiek horrela, eta Tecsa, Empresa Constructora, S.A.k eta Jaureguizahar, S.A.k ekarritako Exekuzio Proiektua (88 etxebizitza babes ofizialekoak, trasteroak, garajeak eta merkataritzarako lokalak egitekoa) ikusirik, eta Udaleko teknikariak egindako informearen arabera, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea ekarritako Exekuzio Proiektua, dena delarik ere, kendu egin behar dute, bai memoriatik eta bai planoetatik, herri jabariko lokalaren aipamena. Hala, bada, aldatuta aurkeztu behar dira dokumentuan memoria eta planoak, dela eraskin gisa, dela beste era batera, espedientean ere aldatzeko.

    BI: Obrak egiten hasi baino lehen, berriz, zuinketa planoa ekarri behar dute, orain dauden etxeak eta GI-2638 bidea ere jasota. Kordel botatzea, bestetik, erabaki honen berri jaso eta hamar egun baino lehen egin behar da.

    HIRU:Obrak bukatutakoan, azkenik, bizi izaten sartzeko moduan dagoen lizentzia eskatu behar da. Harik eta urbanizaioa bukatu arte, dena dela, ez lizentzia hori izango.

    Irekitzeko lizentziak eskatzea:

    11.- Jose Antonio Rodríguez Areak egina, Mármoles Alzaren izenean, Sagasti poligonoko Urune kaleko 14. lokala irekitzeko.

    Jose Antonio Rodríguez Áreak Mármoles Alzaren izenean eragin eta tamitatutako espedientea (iharduera irekitzeko lizentzia izateari buruzkoa) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea marmol-tailerra (Urune, 14; Sagasti poligonoa) irekitzeko lizentziarik Jose Antonio Rodríguez Áreari (Mármoles Alzaren izenean), Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako 13. zuzenketa-neurria bete ez dutelako. Hauxe dio zuzenketa-neurriak:

    "13.- Iharduera irekitzeko lizentzia eman baino lehen Udalak, baimena izan behar du enpresak urak eta hondakinak, erreketako urak kutsatzeko modukoak, botatzeko, errekari dagokion Erakundeak emana".

    12.- Calderería Mecánica Sei, S.C.L.k egina, Iturrin poligonoko Abendeño kaleko 16. pabilioia irekitzeko.

    Calderería Mecánica Sei, S.C.L.k eragin eta tramitatutako iharduera-espedientea (iharduera irekitzeko lizentzia izateari buruzkoa) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea kaldereria mekanikoa (Abendaño, 16; Iturrin poligonoa) irekitzeko lizentziarik Sei, S.C.L.ri, istalazioak ez direlako Eusko Jaurlaritzako Ingurugiroa Sailean tramitatutako espedientekoak berak.

    Iharduera legeetan jartzeko, beraz, beste I.G.O.K.A espediente bat tramitatu beharko dute.

    Iharduera gogaikarrien gaineko espedienteak:

    13.- Informea, Xabier Goenaga Garikanok Lezo U.T.E.aren izenean eragindako iharduera-espedientearen gainekoa, garajeak egiteko kiroldegiaren azpian (I. Sistema Orokorra).

    Xabier Goenaga Garikanok Lezo UTEaren izenean eragindako iharduera-espedientea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Xabier Goenaga Garikanok Lezo UTEaren izenean eragindako iharduera-espedientearentzat, lizentzia izateko kiroldegiaren azpian garajeak jartzeko (1. Sistema Orokorra).

    BI: Espedientea, orobat, Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurugiroa Departamentura bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    14.- Adjudikatzea San Juan Bataiatzailearen elizako iparraldeko aieka urbanizatzeko obrak.

    Eginda dago San Juan Bataiatzailearen elizako iparraldeko aieka urbanizatzeko obrak emateko lehiaketa. Hala, teknikariaren informea (Construcciones Biargi, S.L.k, Construcciones A. Sobrino, S.A.k eta Construcciones Laugas, S.A.L.k egindako eskaintzen azterketa heldu da) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Construcciones Biargi, S.L.ri ematea San Juan Bataiatzailearen elizako iparraldeko aieka urbanizatzeko obrak. Prezioa: 11.828.811,- pezeta (B.E.Z. ere barne).

    BI: Behin betiko fiantza jarri eta beste hamar egun dauzkala jakinaraztea obrak hartu dituenari kontratua izenpetzeko.

    HIRU:Ramon Ayarza (proiektua egin zuen arkitektua) eta Luis Ariz (aparejadorea) izendatzea lanen zuzendari.

    LAU:Foru Aldundiari, elizari eta gainerako interesatuei jakinaraztea erabakia.

    15.- Onartzea 4. eta 5. egiaztagiriak, Lezo U.T.E.k ekarriak, kiroldegia egiteko obrenak.

    "Lezo UTE"k ekarritako laugarren eta bosgarren obra ziurtagiriak (kiroldegia egiteko lanenak) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea "Lezo UTE"k ekarritako laugarren (4.162.404,- pezeta -O 99/856-96-) eta bosgarren (9.866.699 pezeta -O 99/1003-96-) obra-ziurtagiriak, kiroldegia egiteko lanenak.

    BI: Obra egin eta garajeak emateko Baldintza-Orrietako 17. baldintzak jartzen duenez, lanak hartuta dituenak (UTE Lezok) ordaindu behar ditu Kalitate Kontrolari buruzko Proiektua eta Higiene eta Segurtasun Planari buruzko Proiektua. Bi proiektu horiek, ordea, Lezoko Unibertsitateko Udalak ordaindu zituen, ahalik eta azkarren eskuratzeko bidea izan zedin.

    Proiektuak egitea 457.966 pezeta kostatu zen (260.669 pezeta bata eta 197.297 pezeta bestea). Horren ordaina orain onartutako ziurtagirietatik kitatuko du Udalak.

    16.- Onartzea Isidoro Aguilar-ek ekarritako faktura, Herri Eskolan egindako lanena.

    Pinturas Isidoro Aguilarrek ekarritako kontua (Herri Eskolan egindako lanena) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Pinturas Isidoro Aguilarrek ekarritako kontua, 1.996.244,- pta. (O 99/1004-96), Herri Eskolan egindako lanena: etxebizitza jangela jartzea.

    Osakidetzak sukaldeko eta bainuko altzariak aldarazi egin dituelako aldatu da aurrez eskainitako aurrekontua ere.

    Alkateak dio gastu hau egiteko konsignaziorik ez dagoenez kreditu aldaketa bat egingo dela.

    17.- Onartzea Cronobit, S.L.k ekarritako aurrekontua, Udaletxeko dorreko erlojuari kontu egitearena.

    Cronobit, S.L.k ekarritako aurrekontua (Udaletxeko dorreko erlojuari kontu egitearen gainekoa) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Luzatzea, 1996ko ekainaren 1etik 1997ko maiatzaren 31ra, Cronobit, S.L.rekiko kontratua, 154.702,- pezetatan (AD 330-96).

    Dena delarik ere, erlojua behar bezala jarri bitartean ez da kontratua ordainduko.

    18.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea hilerrian nitxoak egiteko ekarri dituzten aurrekontuak.

    Lezoko Udalak aurrekontu batzuk eskatu ditu nitxoak eraikitzeko hilerrian.

    Nitxoak eraikitzeko bi aurrekontu hauek aurkeztu dira:

    1) Pinturas Isidoro Aguilarrena: 1.190.000,- pezeta, B.E.Z. sartu gabe.

    2) Garsa Construcciones, C.B.rena: 1.290.509,- pezeta, B.E.Z. sartu gabe.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Pinturas Isidoro Aguilarri ematea hilerrian nitxoak egiteko lana, berak aurkeztu baitu aurrekonturik merkeena. Aurrekontua: 1.190.000,- pezeta, B.E.Z. sartu gabe.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    Une honetan Jesus Mª Martiarena Jakak bilera utzi egin du.

    19.- Etxez etxeko laguntza eskatzea.

    Lucia Gezala Sagarzazuk eskabidea egin dut etxez-etxeko laguntza eskatzeko. Eskabideaz Gizarte Laguntzaileak egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Etxez-etxeko laguntza ematea Lucia Gezala Sagarzazuri. Laguntzaren baldintzak hurrengoak dira:

    . Iraupena: goizez egunero ordu bat, hilean 22 ordu gutxi gora behera.

    . Zeregina: arropa kendu, garbitasun pertsonala ohean bertan, jantzi, ohea aldatu eta bere gelaren txukunketa.

    . Aportazio ekonomikoa: hilean 2.227.- pezeta.

    20.- Onartzea Teknilang Handling-ekin zerbitzu emateko kontratua egitea, "Automatismo neumatikoetako teknikari" ikastaroa emateko.

    Teknilan Handling entrepresarekin zerbitzu emateko kontratua egitea onartzeko proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Teknilang Handling-ekin zerbitzu emateko kontratua egitea, "Automatismo neumatikoetako teknikari" ikastaroa emateko.

    Ikastaroa Gaintxurizketako 10. pabiloian emango da, 96-09-10etik 96-11-01era, eta INEMek lagundutakoa izango da.

    BI: Aginpidea ematea alkateari kontratua eta behar diren dokumentuak sinatzeko.

    Idazkariak ohartarazi du ez dagoela kontuhartzailearen informerik.

    21.- Izenpetzea itunea Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza sailaren eta Lezoko Udalaren artean lorazaintzako eta baratzako lanak sakon ikasteko ikastaroa emateko.

    Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia eta Lan Sailak Itune baten zirriborroa bidali du Lanbide Heziketa Okupazionaleko programa bat egiteko Lezoko Lanbide Hastapeneko Zentruan. Ikastaroa lorazaintza eta baratzako lanen ikasketak sakontzeko da 1996-97 ikasturtean. Dirulaguntza 2.400.000 pezeta izango da (bi milioi eta laurehun mila pezeta). Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Izenpetzea Ituna Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Lezoko Udalaren artean, lanbide hastapeneko programa bat egiteko Lezoko Lanbide Hastapeneko Zentruan, lorategi eta baratzako lanen ikasketak sakontzeko. Ituna espedientean dago.

    BI: Alkatea ahaltzea ituna eta beharrezkoak diren dokumentuak sinatzeko.

    Maixabel Unzainek esan du oraingoz jende gutxik eman duela izena ikastaro hau egiteko, eta gutxienez eskatzen diren 15 matrikula egiten ez badira, agian kurtsoa ez dela emango.

    22.- Lankidetza-itunea izenpetzea Norabide-rekin.

    Norabidek lankidetza-ituna izenpetzeko proposamena egin dio Lezoko Udalari, arautu gabeko hezkuntzari buruzko informazioa eskuratzeko bidea izateari buruzkoa. Informazioa eskuratzeko ez dago dirurik ordaindu beharrik; ordaina elkarri ikastaroei buruzko informazioa trukatzea da. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea lankidetza-ituna izenpetzea Norabideren (Karitas) eta Lezoko Udalaren artean, Arautu gabeko hezkuntzari buruzko informazioa eskuratzeko bidea izateko. Ituna proposamenarekin batera doa.

    23.- Aseguru-poliza egitea plastikoari buruzko ikastaroa egin behar duten ikasleen istripuak tapatzeko.

    Lezoko Udalak, INEMen dirulaguntzarekin, plastikoari buruzko ikastaro berri bat jarriko du martxan irailean.

    Ikastaroan 15 ikaslek hartuko dute parte, eta arriskuak tapatzeko aseguru poliza egin behar zaie.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:"ASKI" aseguru etxearekin egitea aseguru poliza.

    BI: Asegurua egitearen gastua 82.575 pezeta da, eta "1-04-02-224-322 01-01-00 plastiko tailerraren asegurua" partidatik ordainduko da.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    24.- Diruz laguntzea Lezoko Emakume Taldea.

    Lezoko Emakume Taldearen, Askagintzaren eta Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuaren artean landu duten 96-97 ekitaldirako "Helduentzako Aktibitateen" proiektua eta programazioa aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:1.800.000 pezeta ematea Emakume Taldeari aipatu aktibitateak antolatzeko. Dirulaguntza hiru hiruhilekotan emango da, era honetan zatituta:

    1.go hiruhilekoa: 600.000 pta.

    2. hiruhilekoa: 600.000 pta.

    3. hiruhilekoa: 600.000 pta.

    BI: Dirulaguntzak hiruhilabetero ordainduko zaizkio Emakume Taldeari, aurrez ordaindu ere. Hiruhilekoak amaitu ondoren, justifikatu egin beharko dituzte gastuak.

    Ekitaldiaren amaieran, baldin eta egindako gastuen justifikazioak Udalak emandako dirulaguntza baino txikiagoak balira, Emakume Taldeak itzuli egin beharko du aldea.

    HIRU:Dirulaguntza "1-04-02-481-313 06-03-00" partidaren kargu izango da.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    25.- Diruz laguntzea San Cristobal de las Casas (Mexiko) herriko diozesia.

    Rodolfo Izal Elorzak (apaizak) eskatutako dirulaguntza (San Cristobal de las Casas (Chiapas. Mexiko) herriko elizbarrutiak ekonomi aldetik dituen beharrak arintzen laguntzeko) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea 50.000 pezeta ematea San Cristobal de las Casasko herriari, Rodolfo Izal Elorzak eskatu bezala. Dirua aipatu helbururako erabiltzeko eta justifikatzeko hitza Samuel Ruiz Garziak eman du, elizbarrutiko gotzainak. Dirulaguntza 1-04-02-481-313-09-01-00 gastu partidatik emango da, aurtengotik.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    26.- Diruz laguntzea Aiton Borda hirugarren adinekoentzako aktibitateak egin ditzan.

    Foru Aldundiak bidalitako 12231-072-96 ordain-agindua (250.040 pezetako dirulaguntza, hirugarren adinekoentzako ekintza batzuk egiteko) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Aiton-Bordako kontuan sartzea dirua (250.040 pezeta), hirugarren adinekoentzako ekintza batzuk egin ditzaten.

    KULTURA ETA EUSKARA:

    27.- Ordaintzea Orratx aldizkariak ekarritako faktura (266.164 pta.), lehenbiziko alea inprimatzea, koordinatzea eta maketazioa egitea kostatu dena.

    Orratx aldizkariko arduradunak lehenengo aleari dagokion faktura aurkeztu eta ordaintzeko eskea egin dute; horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ordaintzea Orratx aldizkariak ekarritako faktura (266.164 pta.), lehenbiziko alea inprimatzea, koordinatzea eta maketazioa egitea kostatu dena.

    Ordainketa Kutxako 00.1053293.5 kontuan egin behar da, "Oarso Kultur Fundazioa"ren kontuan.

    Jone Salaberriak esan du hurrengo aldizkariaren kostua jaistea espero dela, publizitatea ezarriz. Era berean, Udaleko berriak ere emango dira.

    Ordainketa Lezo aldizkaria ordaintzeko dagoen partidatik egingo da.

    Idazkariak erabakia legearen kontrakoa dela adierazi du, Kontuhartzailetzako txostena falta baita.

    28.- Diruz laguntzea (4.820.000 pezeta emanda) Santakrutzetako festak antolatzen parte hartu duten taldeak eta elkarteak.

    Santakrutzetako festak antolatzen parte hartu duten taldeak eta elkarteak diruz laguntzeko egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Jaien antolamenduan parte hartu duten elkarteei honelako dirulaguntzak onartzea:

    ALLERRU - Plater tiraketa.................110.000,- pta.

    ZABARRE - Zabarreren etorrera

    Koadrilen festa

    Artaburuen banaketa

    Traktorearen alokamendua .......63.000,- pta.

    ALTAMIRA AUZO

    ELKARTEA - Txokolatada......................40.000,- pta.

    ALLERRU - Sokamuturra

    Danborrada ..................... 255.000,- pta.

    GAZTE-HERRI -Futbito txapelketa

    Alkoholik gabeko diskoteka ...... 216.500,- pta.

    TIÑELU - Truk txapelketa

    Toka txapelketa

    Sagardo festa

    Bertsolariak .................... 320.000,- pta.

    OROITZENE - Haurren eta gurasoen festa ...... 175.000,- pta.

    TXIRRINDULARI

    ELKARTEA - Haurren lasterketa .............. 70.000,- pta.

    IXKULIN - Herri Kirolak

    Ganadu feria

    Idi-dema

    Jubilatuen baz.(1.017.500)....1.450.000,- pta.

    UDAR - Irrati saioa ................. 175.500,- pta.

    AITON BORDA - .............................. 140.000,- pta.

    MURIXKA DANTZA

    TALDEA - Ikurriñaren igoera

    Dantza txapelketa

    Iñude eta artzainen desfilea .. 730.000,- pta.

    TXERRIMUÑO - Rock kontzertua ...............600.000,- pta.

    HAURTXO - Txarangaren 6 saio ............475.000,- pta.

    ALKATETZA:

    29.- Dekretuak berrestea:

    Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu alkatearen dekretu hauek:

    - 121. dekretua: bi langile hartzea garbiketa zerbitzurako.

    - 134.a: langileak hartzea garbiketa zerbitzurako.

    - 137.a: langile bat hartzea brigadan lan egiteko.

    - 140.a: Autocares Belintxoni ematea 1996-97 ikasturteko eskola garraioa.

    - 143.a: langile bat hartzea garbiketa zerbitzurako.

    - 144.a: langile bat hartzea brigadan lan egiteko.

    - 147.a: hiru langile hartzea peoi aritzeko Santakrutzetan.

    - 149.a: Joseba Eizagirre izendatzea Udaleko ordezkari tekniko, San Markos mankomunitaterako.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:50ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna