2008.eko Martxoaren 11ekoa

Lezon, 2008ko martxoaren 11ean, asteartea, goizeko 8:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA, udaletxeko Gobernu Batzar gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko otsailaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko otsailaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Euskal Herria plazako hiritartze-obraren ziurtagiriak (1., 2. eta 3.) onartzeko proposamena (2006H0120001).

Construcciones Moyua S.L. enpresak 1, 2 eta 3 obra-ziurtapenak aurkeztu ditu, Euskal Herria plazako urbanizazio-lanei dagozkienak.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Construcciones Moyua, S.L. enpresak aurkeztutako 1, 2 eta 3 obra-ziurtapenak onartzea, Euskal Herria plazako urbanizazio-lanei dagozkienak, hemen zehatu bezala:

  • 1. ziurtapena 87.150,05 € (099 165-2008).
  • 2. ziurtapena: 47.558,07 € (099 166-2008).
  • 3. ziurtapena 112.013,73 € (099 160-2008).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- U.T.E. Lezok aurkeztutako Urdaburu kaleko urbanizazio-obraren 1. ziurtagiria onartzeko proposamena (2006H0120004).

Ez da onarpen proposamenik aurkeztu, zenbait kontu argitu behar direlako.

5.- U.T.E. Lezok aurkeztutako S-1 sektoreko urbanizazio-obraren ziurtagiriak (7. eta 8.) onartzeko proposamena (2006H0120004).

U.T.E. Lezok 7. eta 8. obra-ziurtapenak aurkeztu ditu, Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagozkienak.

Udal teknikariak egindako aldeko txostenak ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 7. ziurtapena onartzea, guztira 69.648,36 € delarik, eta aipaturiko 1 Sektoreko lehen fasearen urbanizazioan egindako lanei dagozkiena (O 99 67-2008).

BI: BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 8. ziurtapena onartzea, guztira 42.953,70 € delarik, eta aipaturiko 1 Sektoreko lehen fasearen urbanizazioan egindako lanei dagozkiena (O 99 151-2008).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Matías Grande Pisoni, Mármoles Imaz y Gallardo S.L.ren izenean, 107 poligonoko 2. partzelan, pabilioia eraikitzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2007H0030016).

Matías Grande Pisonek, Mármoles Imaz y Gallardo S.L.ren izenean 107 poligonoko 2 lursailean industri pabilioi bat eraikitzeko proiektua aurkeztu du, obra lizentzia eskatuz.

Lursail hau Mármoles Imaz y Gallardo S.L. merkatal entitateak erosi zuen Lezoko udalak lehiaketa bidez buruturiko besterentze baten ondorioz. Horrela lursail hau bereganatzeko Mármoles Imaz y Gallardo S.L. merkatal entitateak, egun Lezoko 9 poligonoan duen industri jarduera, eskuratu berri duen 107 poligonoko lursailera aldatzeko betebeharra hartu zuen bere gain. Beste modu batean esanda, 107 poligonoko lursaila eskuratu ahal izateko ezinbesteko baldintza zen, gaur egun 9 poligonoan garatzen duen jarduera aurrekoan ezartzea.

Beraz garatu behar den jarduera ezaguna eta derrigorrezkoa denez eraikitze proiektuarekin batera jarduera proiektua ere aurkeztu beharra dago.

Horrela 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legearen 213 artikuluak eta 3/1998 Ingurumena Babesteko Legearen 61 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik, udalak ezin du obra lizentziarik eman jarduera sailkatuentzat jarduera lizentzia eman ez badu.

Beraz Mármoles Imaz y Gallardo S.L.k jarduera lizentziarik ez duenez 107 poligonoko 2 lursailean aurrera eraman nahi duen jarduerarentzat, besteak beste jarduera proiekturik ez duelako aurkeztu.

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Adierazitako arrazoiak direla medio Mármoles Imaz y Gallardo S.L.ri 107 poligonoko 2 lursailean industri pabilioi bat eraikitzeko obra lizentzia ukatzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Volestar, S.L. enpresari Irurtzun kaleko, 49an kokaturiko lokala egokitzeko obrak egiteko eta jarduerarako eskatutako lizentzia emateko proposamena (2008H0040004).

Volestar, S.L. enpresak jarduera proiektua aurkeztu zuen obrak egiteko eta jarduerarako lizentzia eskatzen zuen Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko, 49, 1. oinean ibilgailuak eta karabanak gordetzeko, eta txosten teknikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Volestar, S.L. enpresari Irurtzun kaleko, 49an kokaturiko lokala egokitzeko obrak egiteko eta jarduerarako eskatutako lizentzia ematea.

BI: Obrak amaitutakoan irekidura lizentzia eskatu beharko du eta, harekin batera, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, proiektuan ageri diren baldintza teknikoak bete direla adieraziz

Halaber aurkeztu beharko du Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailetik jasotako ziurtagiria, suteen kontrako neurriak egokiak direla adieraziz.

BI: Eraikuntzen gaineko zergari dagokionez 5.865,32 € ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Mecanizados y Autolubricados, S.A. tramitatzen ari den espedientearen aldeko informea emateko proposamena, kojineteak eta pieza mekanizatuak fabrikatzea den jarduerarako, Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 eta Urune kaleko 6, 7 eta 8an kokaturiko pabilioietan burutzeko (2007H0050008).

Mecanizados y Autolubricados, S.A., enpresak eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta horri buruz egin diren txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi beran, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informea ematea, kojineteak eta pieza mekanizatuak fabrikatzea den jarduerarako, Sagasti kaleko 31, 33 eta 35 eta Urune kaleko 6, 7 eta 8an kokaturiko pabilioietan burutzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

Silbia Folgueirak bileratik alde egin du.

 

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Aiton Borda Elkarteari 2008. urterako dirulaguntza emateko proposamena (2008G050001).

Aiton Borda Lezoko Erretiratu Elkarteak, aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Aiton Borda elkarteari 17.249 €tako dirulaguntza ematea 2008 urterako (AD- 106).

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Aiton Borda elkarteari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Dirulaguntza ordainketa bi zatitan egingo da. Lehen zatia, %60a dirulaguntza onartutakoan eta bigarrena, %40a gastuen zuriketa eta memoria aurkeztu ondoren.

LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Etxez etxeko laguntza eskaerak onartzeko proposamenak (2008GZ010003).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Juana Getaria San Pedrok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Juana Getaria San Pedrori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean ordu betez etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa 17,04 € da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Familien parte hartzeko onartzeko proposamenak (2007GZ310002, 2007GZ310003, 2007GZ310004, 2008GZ310002 eta 2008GZ310003).

Ikusirik María Martínez Docampok egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea María Martínez Docamporen parte hartzea Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2008ko abendurarte.

BI: LAHAR elkargoa gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea.

HIRU: Udalak beregain hartuko du eskuhartze saioen kostua, guztira 5.865,6 € (AD-130).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Ikusirik Sonia Patricia Cardona Araquek egindako eskaera eta gizarte langileak egindako txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Sonia Patricia Cardona Araqueren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez.

BI: ORAIN gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea.

HIRU:Udalak beregain hartuko du saioen kostua, guztira 3.808,68 € (AD-127).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Ikusirik Izaskun Azcargorta Fortesek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena, era berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Izaskun Azcargorta Fortesen parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 11 hilabetez, 2008ko abendurarte.

BI: ORAIN gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea.

HIRU: Udalak beregain hartuko du eskuhartze saioen kostua, guztira 3.792,36 € (AD-128).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Ikusirik María Pilar Vila Sagarzazuk egindako eskaera eta gizarte langileak egindako txostena, era berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea María Pilar Vila Sagarzuren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan urte betez.

BI: Maite Etxeberria terapeuta eta Mª Jose Perez famili hezitzaileak eramango du aurrera eskuhartzea.

HIRU:Udalak beregain hartuko du saioen kostua, guztira 7.898,63 € (A-74).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Ikusirik Lasa-Anuariz familiak egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena, era berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Lasa-Anuariz familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan, 2008ko abenduarte.

BI: ORAIN gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea.

HIRU: Udalak beregain hartuko du eskuhartze saioen kostua, guztira 2.568,48 € (AD- 129).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

12.- "Udan jostatzera - 2008" udaleku irekiaren kontratuaren esleipenerako espedienteari hasiera onartzeko proposamena (2008KU170001).

"Udan jostatzera - 2008" esleipenerako espedientea azterturik, kontratuaren esleipenerako espedienteari hasiera emateko erabakiarekin ados egonik ere, lehiaketa arautzeko baldintza agiriak berraztertu eta beharbada aldaketak egin nahi dira. Gaia ez gehiegi atzeratzeko, aldaketak egin, pleguak onartu eta deialdia egiteko hartu beharreko akordioak hartzeko, Kultura eta Gazteria gaietarako zinegotzi delegatua ahaltzen da bilera honetan.

KONTUHARTZAILETZA

13.- 4 zenbakia duen fakturen zerrenda onartzeko proposamena.

4. zenbakia duen faktura zerrenda onartu da.

 

 

GALDE ESKEAK

 

Ez da izan galde eskaerarik.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna