2008.eko Apirilaren 8ekoa

Lezon, 2008ko apirilaren 8an, asteartean, goizeko 8:00etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko martxoaren 11ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta zuzenketarik gabe onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Aurreko Tokiko Gobernu Batzordea geroztik hartutako erabakien berri eman da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Construcciones Moyua, S.L.ri iharduera lizentzia emateko proposamena, Euskal Herria plazako lurrazpiko parkingeko 100 garaje plazetarako (2008H0040002).

Lezoko Udalak 2006ko irailaren 18an buruturiko osoko bilkuran Asmatu, S.L. ingeniaritzak idatziriko Euskal Herria plazako lurpeko aparkalekuen proiektua onartu zuen.

314/2006 Errege Dekretua 2006ko martxoaren 17an onartu eta 28an argitaratu zen. Haatik, arau honen lehen eta bigarren xedapen iragankorraren arabera ez zen derrigorrezkoa bere aplikazioa Euskal Herria plazako lurpeko garajeentzat, suteen aurkako neurriei dagokionean. Bigarren xedapen iragankorraren arabera, arau hau indarrean sartu eta ondorengo 6 hilabeteetan, aurreko araudia aplika daiteke, kasu honetan 2177/1996 Errege Dekretuz onarturiko NBE CPI-96 eraikinen babeserako suteen aurka bete beharreko neurriak.

Horrela, 97 aparkaleku beharrean 100 aurreikusteko urtarrilaren 18an proiektu honi gehitu dioten eranskinean ere jatorrizko proiektuak jarraitu duen araudia kontuan izatea da logikoena.

Beraz txosten teknikoaren iritzian ez dago zertan 314/2006 Errege Dekretuaren xedapenik kontuan izan behar Euskal Herria plazako lurpeko garajeen proiektua eta bere eranskinarentzat.

Hori dela eta, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

 

BAT: Construcciones Moyua, S.L. enpresari jarduera lizentzia ematea, Euskal Herria plazan 100 lurpeko aparkaleku eraikitzeko.

BI: Behin obrak finantzatuta, jarduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko du, eta horretarako, honako agiriak aurkeztu beharko ditu:

- Obra bukaerako ziurtagiri bisatua, eta, besteak beste, banaketen eta instalazioen behin betiko plano bisatuak eta memoria.

- Kalitatearen kontrolari buruz indarrean dagoen legean ezarritakoa betez, egindako proba guztien aipamena eta ziurtagiria, kalitatearen kontrol liburua eta kalitatearen kontrol ziurtagiria.

- Jarduera proiektuari dagokionez arauak betetzen dituela egiaztatzen duen txosten tekniko bisatua.

- Obran parte hartu duten enpresen, gremioen eta antzekoen zerrenda, enpresa-datuak eta erantzukizun zibileko aseguruak barne.

- Igogailuaren instalazioari dagokionez Industria Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentu guztien egiaztagiriak, eta hala badagokio, aipatutako Ordezkaritzaren txostena.

- Igogailuaren mantentze lanen kontratua.

- Aireztapenari eta keak ateratzeko bideari buruz Industria Ordezkaritzak emandako aldeko ziurtagiriak.

- Argiztapenaren instalazio elektrikoaren aldeko ziurtagiria, lotura buletina.

- Instalazio elektrikoaren aldeko ziurtagiria -OCA-

- Suteen kontrako sistemaren, suteak atzemateko gailuen, CO2 atzemateko gailuen, su itzalgailuen, seinaleztapenaren, larrialdi argien, alarmen eta antzekoen aldeko ziurtagiria, eta mantentze lanen kontratua.

- Ponpak martxan jarri dituela egiaztatzen duen agiria.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Residencial Ibai-Gain S.A.k aurkeztutako Altzate eremuari dagokion urbanizatzeko jarduketa-programa behin betikoz onartzeko proposamena (2008H0430001).

Lezoko Udalak 2008ko urtarrilaren 15ko Tokiko Gobernu Batzordean Residencial Ibaigain, S.A.k aurkezturiko Altzate eremuari dagokion urbanizatzeko jarduketa-programari haserako onarpena eman zion, ondorengo baldintzekin:

1.- Eremuan dauden eraikinak edo etxebizitzak okupatzen dituztenei, dagozkien eskubideen arabera, eman beharreko irtenbidea zehaztu beharko da.

2.- Residencial Ibai-Gain, S.A., programak jarduketa integratuari Lezoko udalerriari dagokion eremua urbanizatzeko kalkulatzen duen kostuaren % 1eko bermea jarri beharko du administrazioaren kontratuei buruzko legerian onartutako edozein eratan.

Akordio honen iragarkia 2008ko otsailaren 4an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta jendaurrean egon den epean ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Haatik ezarritako baldintzei erantzunez Residencial Ibaigain, S.A.k idatzi bat aurkeztu du. Horrela %1ko bermea jarria dagoela adierazten dute eta eremuan dauden etxebizitzak okupatzen dituztenei eman beharreko konponbidearen inguruan zera adierazten dute, okupatzaile hauek ez dutela inongo legezko titulurik eraikin horiek okupatzeko eta beraz ez dutela beste bizileku bat eskuratzeko inongo eskubiderik 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen bigarren xedapen gehigarrian adierazten den moduan. Okupatzaile hauek titulurik ez dutela justifikatzen duten agiririk ez da aurkezten naiz eta hori horrela dela frogatuko luketen iturriak zehazten dituzten.

Bestalde espediente honen izapidetzean ez du inork aipatu eraikinak okupatzeko legezko titulurik erakutsi edo aldarrikatu.

Horrela 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen bigarren xedapen gehigarrian argi adierazten da bizileku berri bat eskuratzeko eskubidea legezko okupatzaileei dagokiela.

Beraz 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 152 eta hurrengo artikuluetan eta bigarren xedapen gehigarrian xedatzen dena kontuan izanik

Hori dela eta, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Residencial Ibai-Gain S.A.k aurkeztu duen Altzate eremuari dagokion Urbanizatzeko jarduketa-programari behin betiko onarpena ematea.

BI: Erabaki hau Errenteriako Udalari, Jarduketak eragindako ondasunen eta eskubideen titularrei eta espediente honetan interesdun moduan jardun duen orori jakinaraztea

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Urdaburu kalearen hiritartze-lanetarako 1. ziurtagiria onartzea (2006H0120004).

U.T.E. Lezok 1. obra ziurtapena aurkeztu du, Urdaburu kaleko urbanizazio-lanei dagokienez.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako lehen ziurtapena onartzea, guztira 86.760,69 € delarik, Urdaburu kaleko urbanizazioan egindako lanei dagokiena (O 99 159-2008).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Transportes Tic, S.A.k aurkeztu duen birjarpen helegitea ez onartzeko proposamena, Borda eta Olamarta baserrien inguruko herri-bide exekuzio proiektu bateratuaren ingurukoa (2006H0110003).

Carlos Gonzalez Aldaik, Transportes Tic, S.A.ren izenean birjarpen helegitea tarteratu du Lezoko udalak 2007ko urriaren 16an Tokiko Gobernu Batzordean hartutako erabakiaren aurka. Erabaki honen bidez, 2007ko ekainaren 13ko Tokiko Gobernu Batzordean hartutako beste erabaki baten aurka ezarritako birjarpen helegitea onartzen zen, hain zuzen ere Borda eta Olamarta baserrien inguruko herri-bide proiektu bate exekuzioari buruzkoa.

Beraz birjarpen helegite bat onartzen duen akordio baten aurka beste birjarpen helegite bat tarteratzen du Transportes Tic, S.A. merkatal entitateak, nahiz eta 2007ko urriaren 16ko akordioaren jakinarazpenean argi eta garbi adierazten zen, akordio horren aurka, soil soilik administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez zezakeela EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Donostiako Epaitegian bi hilabeteko epean, jakinarazpen hura jaso eta biharamunetik hasita.

Beraz 30/1992 Legearen 117 artikuluaren 1 eta 3 atalak xedatzen dutena kontuan izanik, Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, era berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Transportes Tic, S.A.k aurkeztu duen birjarpen helegitea ez onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Concepción Segura Saldisek eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko informea emateko proposamena, galdara-lana den jarduerarako, Urune kaleko 4. pabilioian burutzeko (2008H0050001).

Concepción Segura Saldisek eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta horri buruz egin den txosten teknikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Espediente horren aldeko informea ematea, galdara-lana den jarduerarako, Urune kaleko 4. pabilioian burutzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

8.- Oiassom Margoak, S.L. enpresari, pintura-biltegia jartzeko obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 1 zenbakiko A lokalean (2007H0050007).

Oiassom Margoak, S.L., enpresak eskaturik, Jaizkibel hiribideko 1 zenbakiko pabilioian pintura biltegi bat jartzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentziaren espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Oiassom Margoak, S.L., enpresari, Jaizkibel Hiribideko 1 zenbakiko pabilioian Pintura biltegi bat jartzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Era berean, gainera, suteen aurkako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duena, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren txostena ere aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 455,20 € ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Guillermo de Lazon kaleko 8 behean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia Miren Garmendia Urzelaietari emateko proposamena (2008H0300002).

Miren Garmendia Urzelaietak, Guillermo de Lazon kaleko 8ko beheko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta halaber hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Miren Garmendia Urzelaietak, Guillermo de Lazon kaleko 8ko beheko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion uztailaren 12ko Alkatetzaren 06/536 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko uztailaren 12an hitzarmena izenpetu zuen Miren Garmendia Urzelaietarekin, Guillermo de Lazon kaleko 8ko beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urtarrilaren 8an egindako bilkuran eman zion Miren Garmendia Urzelaietari Guillermo de Lazón kaleko 8ko beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Miren Garmendia Urzelaietari Guillermo de Lazón kaleko 8ko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Miren Garmendia Urzelaietari, Guillermo de Lazon kaleko 8ko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 80,87 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Guillermo de Lazon kaleko 10 behean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia Miren Garmendia Urzelaietari ukatzeko proposamena (2008H0300002).

Miren Garmendia Urzelaietak, Guillermo de Lazón kaleko 10eko beheko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta halaber hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, honela dio:

"10 zenbakian egokitutako etxebizitzak ez ditu betetzen aireztapen-baldintzak, eta ez soilik kanpai erauzgailuari dagokionez baizik bainugelari dagokionez ere, sareta baten bidez fatxadara botatzen baitu airea. Ez dirudi auzoarentzat eragozpen gerta daitekeenik elkarren alboko etxebizitzen artean sortzen direnez eta bainugelak leiho bidez zuzenean aireztatuko balitz eragingo lukeenaz aparte, baino hertsiki ez ditu aireztapen baldintzak betetzen, babes ofizialeko etxebizitzen arautegian ezarriak, eta ezin da esan eragozpen gehiago sortuko ez duenik ere..."

Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Miren Garmendia Urzelaietari, Guillermo de Lazón kaleko 10eko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ukatzea, ebazpen honen azalpen partean adierazitako arrazoiengatik.

BI: Miren Garmendia Urzelaietari, Guillermo de Lazón kaleko 10eko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ukatzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- D08/00304 dekretua berrestea, Ana Busto Vegari Donibane kaleko 18an hortz-klinika jartzeko irekiera-lizentzia emateari buruzkoa (2007H0040006).

Batzordekideek dekretua berrestu dute, haren bidez Ana Bustori Donibane kaleko 18, behean hortz-klinika irekitzeko baimena eman zitzaion.

KONTUHARTZAILETZA

 

12.- 9. zenbakia duen fakturen zerrenda onartzeko proposamena.

 

Onartu egin da.

GIZARTE ZERBITZUAK

13.- Familia-eskuhartzea luzatzeko proposamena (2008GZ310004).

Ikusirik Berasategi Gallego familiak egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Berasategi Gallego familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 11 hilabetez, 2008ko abendurarte.

BI: Orain gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea.

HIRU: Udalak beregain hartuko du eskuhartze saioen kostua, guztira 5725,5 € (AD-126).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14.- Etxez- etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2008GZ010004).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko María García Seoanek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: María García Seoaneri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean 2 orduz etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 20,40 € da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna