2009.eko Apirilaren 21ekoa

Lezon, 2009ko aprilaren 21ean, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko apirilaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- 1. Sektoreko A.3 eta A.5 lursailen oinarrizko proiektuaren kontrako txostena emateko proposamena (2008H0030016).

 

Jose Ramon Mitxelena Mitxelenak Lezoko Arau Subsidiarioen 1. Sektoreko A.3, A.4 eta A.5 lursailetan bi familiako 3 etxebizitza eraikitzeko lizentzia eskatu zuen 2008ko ekainaren 3an. Eskaerarekin batera, Koldo Arruti de Blas arkitektoak idatzitako eta profesionalen elkargoak ikus-onetsitako oinarrizko proiektua aurkeztu zuen.

Proiektua aztertu ondoren, hura argitzeko memoria falta zela ikusi zen, izan ere, arkitektura planoak baino ez ziren aurkeztu. Hori dela eta, agiri osagarriak eskatu zitzaizkion eta 2008ko uztailaren 4an aurkeztu zituen.

Agiri guztiak aztertu ondoren eta aplikagarri zaion araudiarekin bat etorriz, arkitekto aholkulariak txostena egin du.

Beraz, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia onartu du:

BAT: Lezoko Arau Subsidiarioen 1. Sektoreko A.3, A.4 eta A.5 lursailetan bi familiako 3 etxebizitza eraikitzeko Jose Ramon Mitxelena Mitxelenak aurkeztutako oinarrizko proiektuaren kontrako txostena egitea, arrazoi hauengatik:

1. Sektorea garatzeko hirigintzako agiriak, Plan Partziala, Birpartzelazio Proiektua, Urbanizazio Proiektua eta "A" lursailen Xehetasun Azterketa behin betiko onartu dira jada. Gerora, 2008ko uztailaren 30ean, Udalak Plan Partzialaren Xedapen Aldaketa onartu zuen behin betiko, eta horixe da egun indarrean dagoen erreferentzia agiria.

Aurkeztutako oinarrizko proiektua 1. Sektoreari dagokio, hain zuzen ere, Sektorearen iparraldean dauden A.3, A.4 eta A.5 lursail mugakideei.

Lursail bakoitzean proposatzen diren eraikinak berdinak dira; kokapena soilik aldatzen da. Etxebizitza familiabakar tradizionalak dira, garajea sotoan, eguneko zona, (sukaldea, komuna eta egongela-jangela) beheko solairuan eta hiru logela eta bi komun teilatupeko solairuan dituztenak. Teilatua bi isurkikoa da eta metro bateko hegala du.

Plan Partzialaren Aldaketan ezarritako zehaztapenei dagokienez, hona hemen betetzen ez diren baldintzak:

1.- Lursailera sartzeko eskailerek lurzoru publikoa okupatzen dute, eta ondorioz, hegoaldeko murruaren lerrokadura jarraitua aldatzen dute.

2.- Eraikinen hegoaldeko fatxadaren eta lurzoru publikoaren mugaren (espaloia) arteko distantzia 4 metrokoa da, eta onartutako garapen agiriaren arabera, 5 metrokoa izan behar du.

3.- Sestra gainean solairuek gehienez ere okupa dezaketena gainditzen da.

4.- Sestra gainean eraikitzeko gehienez ere baimentzen den eraikigarritasuna gainditzen da.

5.- Balkoiek izkinetatik 1,5 metrora egon behar dute.

Horiek horrela eta agiriak Plan Partzialaren Aldaketan finkatutako parametro guztiak betetzen ez dituela kontuan hartuta, indarrean dagoen planeamenduan xedatutakora egokitu beharko du. Horrez gain, iparraldeko mugako lurrak eusteko sistema zein izango den adierazi beharko du. Sistema hori Exekuzio Proiektuan zehaztu beharko du.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Lezoko Auñamendiko Eguneko Zentroa eta Apartamentu Babestuen Obra Zuzendaritza Teknikoa kontratatzeko espedientearen onarpena, Baldintza Administratiboen Agiriaren onarpena eta kontratuaren esleipena onartzeko proposamena (2009H0160003).

 

Udal aurrekontuetan diru kontsignazioa izan bitartean gaia mahai gainean utzi da.

4.- Lezoko Arau Subsidiarioetako SG-4´ Sistema Orokorrean Lurpeko Garajeak eta Urbanizazio Proiektuaren idazketa kontratatzeko espedientearen onartzeko, Baldintza Administratiboen Agiria onartzeko eta kontratuaren esleipena onartzeko proposamena (2009H0160002).

 

Udal aurrekontuetan diru kontsignazioa izan bitartean gaia mahai gainean utzi da.

 

5.- Guillermo de Lazon kaleko berurbanizazio obren behin behineko esleipena onartzeko proposamena (2009H0110002).

 

Lezoko Udalak 2009ko otsailaren 24ean buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean Guillermo Lazon kalea berurbanizatzeko proiektua onartzea, obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez, kontratua arautuko duten baldintza pleguak eta gastua onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2009ko martxoaren 6an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Bi eskaintza aurkeztu ziren epe barruan, hain zuzen ere ondorengo enpresa hauenak:

  • - Construcciones Dumboa, S.A.
  • - Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.. eta Construcciones Alzola, S.A.

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik

Halaber, baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik hona onartutako akordio:

BAT: " Guillermo Lazon kalea Berurbanizatzeko " obra kontratua behin behinekoz Excavaciones y transportes Orsa, S.L. eta Construcciones Alzola, S.A. esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 268.733,63 €, BEZ: 42.997,38€

Epea: 2 ½ , hilabete

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 10 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 13.436,68 euro.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 10 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Aipatu 10 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

IDAZKARITZA

 

6.- Herritarrek Euskal administrazio publikoekin dituzten harremanetan txartel elektronikoak erabiltzea sustatzeko hitzarmenari atxikitzeko proposamena onartzea (2009ID360001).

2007ko azaroaren 27an Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eta Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta "Ziurtapen eta zerbitzu enpresa-empresa de certificación y servicios, izenpe, S.A." sozietatearen arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen, herritarrek euskal administrazio publikoekin dituzten harremanetan txartel elektronikoak erabiltzea sustatzeko hitzarmena sinatu zen.

Hitzarmenaren edukia ezagutuz, eta haren 6. adierazpenean eta 7. eta 9. klausuletan dioena kontuan izanik, Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabakia du:

BAT: 2007ko azaroaren 27ko hitzarmenari atxikitzeko eskaera egitea, hitzarmen hori Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak eta "Ziurtapen eta zerbitzu enpresa-empresa de certificación y servicios, Izenpe, S.A." sozietateak sinatu zuten ziurtapen-sistema elektroniko komuna garatzeko.

BI: Lezoko Udalak , berak ordezkatzen duenak, berariaz egin nahi duela bat aipatutako hitzarmenean jasotako klausula guzti-guztiekin, bere gain hartuko dituela bertatik eratorritako betebehar guztiak eta klausula guztien mendeko izango dela.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- EPArentzat lokala alokatzeko proposamena (2009ID180001).

Udal aurrekontuetan diru kontsignazioa izan bitartean gaia mahai gainean utzi da.

URGENTZIAZ

 

Batzarkide guztien adostasunarekin, gaiari urgentzia onartu zaio. Ondorioz, gaia aztertu eta bozkatzea onartu da.

8.- Saldise plaza zaharberritzeko eta estaltzeko obraren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2009H0110001).

Lezoko Udalak 2009ko martxoaren 24ko Tokiko Gobernu batzordean Saldise Plaza Zaharberritzeko obrak Construcciones Otegui Gaztañaga, S.L.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • - Prezioa: 527.380,59 €, BEZ: 84.380,89€
  • - Epea: 4 hilabete, baldintzarik gabe
  • - Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak

Tokiko Gobernu Batzorde honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 26.369,02 euro.

Construcciones Otegui Gaztañaga, S.L.k adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona onartutako akordio:

BAT: Construcciones Otegui Gaztañaga, S.L.ri behin betikoz esleitzea Saldise plaza zaharberritzeko eta estaltzeko obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

9.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, apirilaren 7az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 760.761tik 760.765ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna