2010.eko Urtarrilaren 12ekoa

Lezon, 2010eko urtarrilaren 12an, asteartea, 8:45 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Urko Lopetegi Campano eta María Pilar Legorburu Etxegarai zinegotziak.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko abenduaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

2.- Saizar baserri berria lehenengoz okupatzeko lizentzia ukatzeko proposamena (2009HO300006).

Mª Carmen Isasa Sorzabalek Saizar baserri berria lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu du.

Arkitekto aholkulariaren txostena aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Saizar baserri berria lehenengoz okupatzeko lizentzia ukatzea, honako arrazoi hauengatik:

Bi etxebizitzetako bat obra lizentzia jaso zuen proiektuaren arabera egin da. Garajean su-itzalgailua jartzea bakarrik falta da lehenengoz okupatzeko lizentzia lortzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzeko. Aldiz, beste etxebizitzak egitura bakarrik dauka eraikita. Banaketa amaitu gabe dago, eta barne akaberak ere egin gabe daude.

Bi familiako etxebizitza denez, 15.000 m2 baino zertxobait gutxiagoko partzela bati loturikoa, ezin da aparteko bi etxebizitzatan bereizi. Hortaz, ezin izango da soilik amaituta dagoen etxebizitza lehenengoz okupatzeko lizentzia eman.

Lehenengoz okupatzeko lizentzia bigarren etxebizitza amaitzean edo, hala badagokio, bigarren etxebizitzaren banaketa aldatzen duen proiektua aurkeztu eta obrak amaitzean eman ahal izango da.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Saldise plazako zaharberritzeko eta estaltzeko obren 8. ziurtagiria eta likidazioa onartzeko proposamena (20090110001).

Toki Inbertsioetarako Estatu funtseko dirulaguntzen bidez, Construcciones Otegi Gaztañaga SLk 2009ko apirilaren 21eako Tokiko Gobernu Batzarrean esleitutako Saldise plaza birgaitu eta estaltzeko lanak bukatu ditu. Gaur obraren azken ziurtagiria, 8.ko ziurtagiria eta likidazioa onartzea proposatzen da.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aipatu lanak direla eta Construcciones Otegi Gaztañaga SLk aurkeztu dituen 8 zk.ko ziurtagiria onartzea, 108.520,32 €?koa (ADO 99 - 1618).

BI: Obraren likidazioa onartzea. 679.958,35 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Guillermo de Lazon kalearen berhiritartze lanen faktura, 5. ziurtagiria eta obra-amaiera onartzeko proposamena (2009H0110002).

Toki Inbertsioetarako Estatu funtseko dirulaguntzen bidez, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 19an eginiko bilkuran, UTE Lezori (Excavaciones y Transportes Orsa SL eta Contrucciones Alzola SA enpresek osatutakoa) esleitu zien behin betiko Guillermo Lazon kalea berriz urbanizatzeko obren kontratua, behin-behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

Lanak bukatu dituzte eta UTE Lezok 5 zk.ko obra ziurtagiria eta dagokion faktura (09/005 zk.koa), 60.844,01 eurokoa, eta obra amaierako ziurtagiria eta dagokion faktura (09/006 zk.koa), 12.886,42 eurokoa aurkeztu dituzte.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Guillermo Lazon kalea berriz urbanizatzeko lanak direla eta UTE LEZOk aurkeztutako 5 zk.ko obra ziurtagiria eta dagokion faktura (09/005 zk.koa), 60.844,01 eurokoa, onartzea (ADO-99-1619).

BI: Guillermo Lazon kalea berriz urbanizatzeko lanak direla eta UTE LEZOk aurkeztutako obra amaierako ziurtagiria eta dagokion faktura (09/006 zk.koa), 12.886,42 eurokoa, onartzea (ADO-99-16120).

HIRU: Obraren likidazioa onartzea: 346.367,79 €.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzen bigarren ordainketa onartzeko proposamena (2009GZ040001 etik 2009GZ040004ra).

 

Ikusirik preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta zuriketari buruz gizarte langileak egindako txostenak, kontrakoa 2009GZ040001 espedientean, eta besteetan aldekoak, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 2009GZ040001etik 2009GZ040004 bitarteko espedienteetan ageri diren eskatzaileei, egindako gastu zuriketa ontzat ematea.

BI: 2009GZ040001 espedientean ageri den eskatzaileari dirulaguntzaren (1.600€) bigarren ordainketa egitea, %20a (320€), hain zuzen ere AD-A-140/D-544.

HIRU: 2009GZ040002 espedientean ageri den eskatzaileari, zuriketa egina duenez, dirulaguntzaren (14.462,88€) bigarren ordainketa egitea, %20a (2.892,57€) hain zuzen ere, AD-A-140/D-545.

LAU: 2009GZ040003 espedientean ageri den eskatzaileari, zuriketa egina duenez, dirulaguntzaren (5.405,6€) bigarren ordainketa egitea, %20a (1.081,12€), hain zuzen, AD-A-140/D-546.

BOST: 2009GZ040004 espedientean ageri den eskatzaileari, zuriketa egina duenez, bigarren ordainketa, dirulaguntzaren (2.847,8€) %20a ordainduko zaio (569,56€) AD-A-140 / D-543.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

6.- Fakturen 48. erlazioa onartzea.

Fakturen 48. erlazioa onartu egin da.

PERTSONALEKO KONTUAK

7.- Alkatearen D09/00904. eta D09/00909 dekretuak berrestea (2009PE060004).

Alkatearen D09/00904. eta D09/00909 dekretuak berretsi egin dira.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

8.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2009ko abenduaren 15az geroztik hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna