2010.eko Ekainaren 1ekoa

Lezon, 2010eko ekainaren 1ean, asteartea, 8:45 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Urko Lopetegi Campano eta Pili Legorburu Etxegarai.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko maiatzaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Eguneko zentroa eta apartamentu babestuak eraikitzeko obraren ziurtapenak onartzeko proposamena (2008H0110003).

Eguzki Eraikuntzak S.L.k, eguneko zentroa eta apartamentu babestuen obrei dagozkien ziurtapenak aurkeztu ditu.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Apartamentu babestuei dagokion 3 zenbakia duen obra ziurtapena eta 47.889,50 €ko guztirakoa duen 2010/14 zenbakia duen faktura onartzea. (ADO-99-421).

BI: Apartamentu babestuei dagokion 4 zenbakia duen obra ziurtapena eta 42.250,01 €ko guztirakoa duen 2010/34 zenbakia duen faktura onartzea. (ADO-99-422).

HIRU: 5 zenbakia duen obra ziurtapena onartzea ondorengo zenbatekoengatik: apartamentu babestuengatik 83.910,41 €koa (AD-99-423) eta eguneko zentroagatik 25.052,64 €koa (AD-99-424).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Guillermo de Lazon kaleko, 2an igogailua jartzeko obra lizentzia ukatzeko proposamena (2010H0030005).

Igogailua jartzeko beste aukerak aztertu ahal izateko gaia mahai gainean utzi da.

4.- Harri Haundi baserria birgaitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2009H0030014).

 

Maria Rosario Lizaso Arrastuak Lezoko Gaintxurizketa Goikoa bailaran kokatutako Harri Haundi baserria birgaitzeko lizentzia eskaera aurkeztu zuen 2009ko abenduaren 15ean, Alejandro Saínz de la Encina arkitektoak idatzitako eta dagokion profesionalen elkargoak ikus?onetsitako nahitaezko proiektu teknikoa erantsita.

Geroago, 2010eko urtarrilaren 18an, Lezoko Udalak birgaitu beharreko baserria bi etxebizitzek osatzen dutela frogatzen duen informazio osagarria eskatu zion eskatzaileari, eskatutako etxebizitzak gaitu ahal izateko.

Honela dio arkitekto aholkulariak igorritako txostenak::

"2010eko otsailaren 8an, Maria Rosario Lizaso Arrastuak eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztu zuen; "Arriaundi" baserriaren eskrituren fotokopia. Bertan argi eta garbi adierazten da bi etxebizitzek osatzen dutela baserria.

Gauzatze proiektuak egungo eraikina birgaitzea (berreraikitzea) proposatzen du, bertan bi etxebizitza egiteko, hiru solairutan: beheko solairua, goiko solairua eta teilatupea. Horretarako gauzatze materialaren aurrekontua 362.500 €-koa da. Era berean, Segurtasun eta Osasun Azterketa, Kalitatearen Kontrol Plana eta Hondakinen Kudeaketa Plana erantsi dira.

Hirigintza araudi autonomikoari dagokionez:

*2/2006 Legea, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa: 30. artikulua. Aplika dakizkiokeen atalak betetzen ditu: 1), 3) eta 5).

*105/2008 Dekretua, premiazko neurriei buruzkoa: 9. artikulua. Bertako bi ataletan ezarritakoa betetzen du.

Udal araudiari dagokionez: lurzoru urbanizaezineko erabilerei eta eraikuntzei buruzkoa.

*54. artikulua. Egungo bolumena, altuerak, eraikuntza profila, estalkien maldak eta fatxadako eta teilatuko materialak mantenduko dira.

*55. artikulua. Hondakin urak arazteko sistema bat ezarriko da.

*61. artikulua. Etxebizitza erabilera (kasu honetan, bi unitate) artikulu honetan baimendutako erabileretako bat da.

*62. artikulua. Ez zaio aplikatu behar, eraikina leku berean kokatuko delako.

Sektoreko araudia betetzeari dagokionez:

*EKT: Aurkeztutako proiektuak gutxieneko betekizunak betetzen ditu sute egoerako segurtasunari dagokionez. Gainontzeko Oinarrizko Dokumentu aplikagarrien betetze frogak ere aurkeztu dira.

Hala ere, DB-HE 4 Oinarrizko Dokumentuaren arabera (etxeko ur beroaren gutxieneko eguzki ekarpena), "Arriaundi" baserria katalogatu gabeko eraikina da eta, ondorioz, aipatutako atalean ezarritakoa bete beharko da.

  • Irisgarritasuna: Eraikinari dagokiona frogatu da "..."

Bestalde, Harri Haundi baserriko obra lizentzia eskaera hau 2010eko apirilaren 21eko GAOn (72 zk.), argitaratu zen. Hogei eguneko epean jendaurrean egon zen eta aldi horretan ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Hori ikusita, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

 

BAT: Maria Rosario Lizaso Arrastuari egungo eraikina (Harri Haundi baserria) birgaitzeko (berreraikitzeko) obra lizentzia ematea, bertan bi etxebizitza egiteko, hiru solairutan banatuta: beheko solairua, goiko solairua eta teilatupea. Nolanahi ere, baldintza hau bete beharko du: obrak hasi aurretik EKTko HE Oinarrizko Dokumentuaren 4. atalaren (etxeko ur beroaren gutxieneko eguzki ekarpena) betetze frogagiria aurkeztea, berreraikuntzaren aurrekontu orokorrean dagokion aurrekontu partida sartuta.

BI: Eraikuntza amaitu ondoren, dagokion lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko du, ondorengo dokumentuekin batera:

  • Obra berriaren eskriturak.
  • Obra amaierako ziurtagiri tekniko ikus-onetsia.
  • Foru Aldundiko Ondasunen Departamentuak izapidetutako eta ikus-onetsitako U?4 imprimakia.
  • Eraikin berriaren argazkiak.

HIRU: 18.125 € ordaindu behar izango ditu, lizentzia emateko eskubideengatik.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Udaletxe eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obra kontratazioren behin behineko esleipenaren proposamena (2010H0100003).

Lezoko Udalak 2010eko apirilaren 20ko Tokiko Gobernu batzarraren akordioaren bitartez Udaletxeko eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko memoria onartzea, obren kontrataziorako espedientea prozedura negoziatuan eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea erabaki zuen.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Construcciones y Reformas Peio, S.L.

2.- Ignacio Salaberria Lopetegi.

3.- Construcciones Nigurko, S.L.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal hirigintza teknikariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Construcciones Nigurko, S.L.k aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Udaletxeko eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obrak Construcciones Nigurko, S.L.ri behin behinekoz esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 183.828,21 €, BEZ barne (A 183).
  • Exekuzio epea. 3 hilabete.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 7.923,63 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

6.- Eskola garraio zerbitzua kontratatzeko espedientearen hasiera erabakitzeko proposamena (2010H0170003).

Lezoko Udalak datorren ikasturtea hasi baino lehen eskola garraio zerbitzua kontratatu beharra dauka indarrean dagoen kontratua bukatzen delako.

Hirigintza, obra eta zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatutako Tokiko Gobernu Batzarrak hondoko akordio hauek hartu ditu:

BAT: Eskola garraioa zerbitzuaren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

BI: Zerbitzu kontratu hau arautuko duten baldintza pleguak eta teknikoak onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea, 10.613,33 €/hilean, BEZ barne, (AD-52).

 

KIROLAK

 

7.- 2009-2010 ikasturteko eskola kiroleko programa burutzeko Hezikuntzari dirulaguntza emateko proposamena (2010KI010001).

 

Hezikuntza Guraso Elkarteak, eta bere izenean Iñaki Zipitriak, Eskola Kiroleko Programa burutzeko aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, Kultura, Kirola eta Gazteriko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkarteari (Iñaki Zipitria) 45.000 €tako (AD-300) diru-laguntza ematea 2009/2010 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

BI: Dirulaguntza arautzen duen lankidetza hitzarmena onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

 

 

EUSKARA-KULTURA

 

8.- Pasaia-Lezo Lizeoari dirulaguntza emateko eta harekin hitzarmena sinatzeko proposamena (2010KU050005).

 

Kilometroak 2010 dela eta, Pasaia Lezo Lizeoak 3883 zenbaki duen sarrera erregistroarekin diruz laguntzeko luzatutako eskaria alde batetik. Urteko hitzarmena egiteko udal aurrekontuan Pasaia Lezo Lizeoari espresuki finkatutako dirulaguntza izenduna izaerako diru partida bestetik,

Honengatik guztiagatik, Lezoko udalaren Kultura eta Gazteria sailaren zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Pasaia-Lezo Lizeoari 44.000 €tako (AD-301 eta AD-302) dirulaguntza ematea eta lankidetza hitzarmena onartzea.

Horietatik, 12.000€ 294 partidatik [AD-301] eta beste 32.000€ 274 partidatik [AD-302]. Bertan itsasten dira bi kontzeptuak eta bi dirulaguntzak: ohiko lankidetza hitzarmena eta Kilometroak 2010.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

9.- Ludoteka eta udaleku irekien kudeaketaren behin behineko esleipena (2010KU170001).

Kontratazio hau arautzen duen baldintza agiriaren 9., atalak xedatzen duena kontuan izanik, pleguak ezartzen duen puntuaketa irizpidearen arabera, kontratazio mahaiak egindako proposamena eta txosten teknikoa ikusirik

Kultura, Gazteria eta Kiroletako zinegotzi delegatuaren proposamenez, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hauek hartu ditu.:

BAT: Lezoko udalekuak "Udan Jostatzera 2010 eta 2011" eta Lezoko Ludoteka Jokaitza, S.L. enpresari behin behinekoz esleitzea 41.000 €tan, BEZ barne (A-148 eta D-328) udalekuak, eta 15.000 €tan (A-149 eta D-329), BEZ barne, ludoteka.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.050 € (udalekuak) eta 750 € (ludoteka).

b) Baldintza agiriko 10. ataleko dokumentazioa aurkeztu beharko du.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

10.- Gaxuxa elkarteari dirulaguntzaren bigarren zatia aurreratzeko proposamena (2009GZ050017).

 

Gaxuxa Lezoko emakume taldeak aurkeztutako eskaerak aztertuta, eta gizarte zerbitzuetako teknikariak aurkeztutako txostena aztertuta, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari eskaera onartzea, hau da, 2009/2010 kurtsorako onartutako Udalaren dirulaguntzaren 2. zatia aurreratzea onartzea (AD-547/09).

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

 

11.- Fakturen 18. erlazioa onartzea.

 

18. faktura erlazioa onartu da.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

12.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko maiatzaren 18az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

13.- Alkatearen D10/00417 dekretuaren berrespena (2010KO130001).

Dekretua berrestu da. Haren bidez 2009ko ekitaldiko likidazioaren auditoria egiteko esleipena onartu da.

URJENTZIAZ

Aurrez bileran diren Tokiko Gobernu batzarkideen adostasunarekin hiru gaien urjentzia onartu da eta tratatu dira bilera honetan.

14.- Errentamendu bidez kale garbigailuaren eskuraketaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2010H0170001).

Lezoko Udalak 2010ko apirilaren 20ko Tokiko Gobernu batzordean errentamendu bidez kale garbigailuaren eskuraketa Caixa Renting-i behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan

  • Prezioa: BEZ barne 167.757 €, ondorengo kontzeptuetan banatua:

Errentamendua

Mantenua

BEZ

130.578€

14.040€

23.139€

Hilabeteko kuota guztira: 2.795,95€, ondorengo kontzeptuetan banatua:

Errentamendua

Mantenua

BEZ

2.176,30€

234€

285,65€

  • Errentamendu epea: 60 hilabete.

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak

Tokiko Gobernu Batzorde honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 7.230,9€.

Caixa Renting-ek adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona akordio proposamena:

BAT: Caixa Renting-i behin betikoz esleitzea Errentamendu bidez Kale Garbigailuaren eskuraketa, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

15.- Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obra kontratazioaren behin behineko esleipena onartzeko proposamena (2010H0100002)

Lezoko Udalak 2010eko apirilaren 20ko Tokiko Gobernu batzarraren akordioaren bitartez Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko proiektua onartzea, obren kontrataziorako espedientea prozedura negoziatuan eta arautuko duten baldintza pleguak onartzea erabaki zuen.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Mugika Etxegintza (José Luis Múgica y Otros, C.B.).

2.- Arriña Eraikuntzak, S.L.

3.- Construcciones José Urraca, S.A.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal Hirigintza Teknikariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Mugika Etxegintzak aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obrak Mugika Etxegintzari (José Luis Múgica y Otros, C.B.) behin behinekoz esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 149.997,37 €, BEZ barne (A 184).
  • Exekuzio epea: 3 hilabete.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 6.465,4 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

16.- Gizarte-larrialdietarako laguntza emateko proposamena (2010GZ020001).

Azterturik gizarte beharrizan larrialdietarako dirulaguntza eskaerak, eta baita abenduak 23ko gizarteratze eta diru sarrerak bermatzeko 18/2008 legea ere. Era berean, udal aurrekontuetan aurreikusitako partida 280 (A 177) ikusirik eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2010ko urtarrilaren 26an erabakitako banaketa irizpideak azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Proposamenean zehazten diren 46 pertsonei aipatzen den diru kopuruko Gizarte Larrialditako Laguntza onartzea. Guztira 55.834,95 € izango dira.

BI: Gizarte larrialdietarako laguntzen onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • - Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
  • - Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz (hiru hilero).
  • - Laguntza jasotzeko unean eskatu ziren baldintzak zerbaitetan aldatu badira udalari jakinaraztea.
  • - Onuradunak ohiko etxebizitza aldatuz gero, jakinaraztea.
  • - Ez dagozkien prestazioak edo kopuruak itzultzea.
  • - Oinarrizko gizarte zerbitzuetara bertaratzea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen diotenean edota gizarteratze hitzarmenak sinatuta dituztenean.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.875tik 828.883ra eta 828.900etik 828.901era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna