BETELANAK ETA KONTROLIK GABEKO ISURKETAK LEZON

Or, 2010-07-09 14:29

Erregulatu gabeko betelanak eta kontrolik gabeko hondakinen isurketek landa eremuan eragin handia dute, lurrak kutsatuz eta paisaiaren degradazioa sortuz. Hau dela eta, urte hasieratik Lezoko Udaletxeko ingurumen sailean lan ardatz garrantzitsuak dira.

Betelanei dagokionez, Lezoko udalerrian hiru dira bere momentuan tramitazio hasi zuten betelanak eta gaur egun oraindik bere egoera guztiz erregulatua ez dagoena. Betelanak lurra eta harrien isurketa kontrolatuak dira (normalean enpresa eraikitzaileak eskatuta obra handietan ateratzen diren lurrak botatzeko), lizentzia urbanistikoa eta ingurumenean eragina gutxitzeko neurrien aplikazioa behar dutenak. Ingurumen sailean egindako lehen lana tramitazio Betelanek ingurumenean eta paisaian eragin handia duteespedienteen errebisioa izan zen, betelan bakoitzaren egoera ezagutu eta konponbidea zein izan daiteken finkatu ahal izateko. Betelan bakoitzaren enpresa arduradunekin harremanak finkatzea izan da hurrengo pausoa, beraiei egoera azaldu eta elkarlan bat hasteko asmoarekin. Guzti honekin batera, zabortegiak eta betelanak erregulatzen dituen legearen aldaketa egin zen aurreko urtean, eta honek ekartzen duen egora berrira nola egokitzeko, ingurumen saila pasa den astean Miramon Parke Teknologikoan ospatutako jardunaldietan egon zen.

Kontrolik gabeko hondakinen isurketak bide bazterretan agertzen diraKontrolik gabeko hondakinen isurketari dagokionez, zenbait isurketa puntu lokalizatu dira, gehienak bide bazterretan. Obra txikietako eskonbro eta zaborrak izaten dira leku hauetan botatzen direnak, zabortegian ordaindu beharreko tasa aurrezteko asmoz. Leku hauek garbitzea eta isurketa ez errepikatzea da ingurumen sailaren helburua. Konponbidea eman zaion horietako bat da Darieta baserriaren ondoan dagoen futbol zelaiaren kasuan. Gaur egun erabilerarik ez daukan terrenoa izanda, hondakinak pilatzen hasi ziren, batez ere obra txikietatik ateratakoak. Behin isurketa hau lokalizatu ondoren, udaletxeko brigadaren bitartez hondakinak jaso eta ibilgailuak sartu ahal ez izateko harrobizko harriak jarri dira sarreretan. Gaur egun lekua garbi dago.

Lan guzti hauek aurrera eramateko Lezoko Udaletxeko ingurumen saila Behemendi Landagarapenerako Elkartearekin elkarlanean ari da.

Herritarrek horrelakorik ikusten badute, udaltzainekin edo ingurumen sailarekin harremanetan jartzeko eskatzen da Lezoko Udaletxetik.

Arloa edo saila