2011.eko Otsailaren 1ekoa

Lezon, 2011eko otsailaren 1ean, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Mª Pilar Legorburu Etxegarai bertan direlarik.

Ez da bileran izan Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2011eko urtarrilaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- 1 Sektoreko 2. faseko urbanizazio obrei dagokien 11. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 11. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 11. ziurtapena onartzea, 56.603,97 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 1010).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Jaizkibel hiribideko 31an egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena (2009H0300002).

 

Elur Mitxelena Zuloagak, Jaizkibel hiribideko 31, behean, lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Elur Mitxelena Zuloagari, Jaizkibel Hiribideko 31, beheko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2007ko maiatzaren 3ko Alkatetzaren 07/381 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko maiatzaren 3an hitzarmena izenpetu zuen Elur Mitxelena Zuloagarekin, Jaizkibel Hiribideko 31, beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko urriaren 2n, Elur Mitxelena Zuloagari, Jaizkibel Hiribideko 31ean, behean solairuan, dagoen lokalean, etxebizitza egiteko obra lizentzia eman zitzaion.

Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan edukirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Elur Mitxelena Zuloagari, Jaizkibel Hiribideko 31eko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Elur Mitxelena Zuloagari, Jaizkibel Hiribideko 31eko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Eraikuntzaren gaineko zergaren likidazioa 478,64 € da eta lehen erabilerako lizentzia 120,93 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

PERTSONALEKO GAIAK

4.- Lan murrizketa luzatzeko egindako eskaera onartzeko proposamena (2011PE1000002).

 

Elixabet Odriozola Urdanpilletak, 2011ko urtarrilaren 24an aurkeztutako idatzian, egun duen lan murrizketa, 2011ko urtarrilaren 9an hasi eta 2011ko irailaren 8ra bitarte luzatzea eskatu du.

Lan murrizketa, bere semearen zaintzarako eskatu du, eta jornadaren %60koa izango litzateke. Dena den, astean zehar lana egin beharreko orduak batu eta bi egunetan jornada osoz lana egitea eskatzen du, astelehen eta astearteetan.

Eskaria azterturik eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ontzat hartzea Elixabet Odriozola Urdanpilletak bere semearen zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo zehaztasunekin:

  • - Astean bi egunetan lana egingo du, astelehen eta astearteetan, ohikoa den egun osoko jornada eginez (egunean 7 ordu).
  • - Udaltzaingoan emango ditu bere zerbitzuak, egun duen lana eta soldata mailarekin.
  • - Lan-murrizketa, %60koa izango da, 2011ko urtarrilaren 9an hasi eta 2011ko irailaren 8a bitarte iraungo du.

BI: Lan murrizketa irauten duen bitartean, Informazio Bulegoan Elixabet Odriozolaren ordezkapena bete egingo da.

HIRU: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Preso dauden pertsonen familiei eta auziperatuei dirulaguntza emateko proposamena (2010GZ040001).

 

Ikusita preso dauden pertsonen senitartekoei eta auziperatuak daudenei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako zuriketari buruz gizarte langileak egindako txostenak, aldi berean, dirulaguntza honetarako aurrekontuetan dagoen partida, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea zuriketan aurkezturiko datak, dirulaguntzaren zenbatekoaren azken kalkulua egiteko.

BI: Onartzea, zuriketan oinarrituz, 2010GZ040001 kasuan, dagokion diferentzia ordaintzea: 597,2€ (A-82 D-479-4).

HIRU: Onartzea, txosten teknikoaren arabera, 2010GZ040002 espedientearen titularraren kasuan, 2010eko abenduaren 22an Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiari akats zuzenketa egitea, 771,64 € (AD 777-3) ordaindu ordez 368,59 € ordaintzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Familia esku-hartze programan parte hartzeko proposamena (2011GZ310001).

 

Ikusirik interesatuak egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea interesatuak parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan, 2 hilabetez, luzatzeko aukerarekin.

BI: Gloria Miguel psikologak eramango du aurrera esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia saioen gastua, guztira 380 € (AD-881).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA

7.- Euskaraz Koop.Elkartearekin hitzarmena dela eta, 2010-2011 ekitaldiko lehen ordainketa onartzeko proposamena. (2010KU080007).

2010eko aurrekontuetan, Euskaraz Koop. Elkartearen jardueragatik, 2010-2011 ekitaldiaren lehenengo zatia diruz laguntzea jasota dago. Esleipenerako espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Euskaraz Koop. Elkartearen izenean, Edurne Lizarazu Legorburuk egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2009-03-10ean Tokiko Gobernu Batzarrean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2010-2011 ikasturteko aurrekontua 13.074,75 €koa da. Aipatu ikasturterako guztirakotik 2010ari dagokion dirulaguntzaren zatia 6.537,37 €koa da eta 289 (AD-879) partidaren kargura egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

 

 

 

KONTUHARTZAILETZA

8.- Eraikuntzen gaineko zerga kitapenaren aurkako errekurtsoa onartzeko proposamena (2011K0070001).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko azaroaren 16an erabaki zuen Añarbeko Urak Mankomunitateari obra lizentzia ematea, Altamira auzoan ur hornikuntza hobetzeko obrak egiteko, hainbat baldintzarekin.

Era berean, obra-tasarengatik 490,90 € ordaindu behar zituen eta eraikuntzen gaineko zergarengatik 2.671,86 €.

Añarbeko Urak, S.A.k berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu du aipatutako kitapenaren aurka eta kitapen horretatik salbuestea eskatu du eta obra lizentzia eskatu du.

Alkatetzak proposaturik, kontuan hartuta uztailaren 5eko Eraikuntza Instalazio eta Obren gaineko Zergaren 15/1989 Foru Arauaren 1. artikuluan xedatutakoa, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Añarbeko Urak S.A.k eraikuntzen gaineko zergaren likidazioaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa onartzea. Likidazio hori lotuta dago Altamira auzoan ur hornikuntza hobetzeko obrak egiteko Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko azaroaren 16an Añarbeko Urak Mankomunitateari emandako obra lizentziarekin.

BI: Aipatutako lizentziaren eraikuntzen gaineko zerga (2.671,86 €) eta obra-tasa (490,90 €) deuseztatzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

  • § Erabaki hau behin-betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakezu, edota egoki deritzozun beste edozein errekurtso Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian bi hileko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Nolanahi ere, Aldundiaren Epaitegi Ekonomiko Administratiboari erreklamazio ekonomiko-administratiboa egin ahal izango duzu hil bateko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.
9.- Fakturen 65. erlazioa onartzea.

Fakturen 65. erlazioa onartu da. Aurrez Idazkariak ohartu die zerrenda horretako bi fakturei kontuhartzaileak oharpena egin diela, aurrekontuetako gastu partidan ez dagoelako diru nahikorik kontsignaturik. Bi faktura horiek dira 1045-001-2010 eta 1045-002-2010 zenbakikoak dira.

 

 

 

 

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2011eko urtarrilaren 18az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Aurrez batzarkide guztien adostasunarekin urjentzia onartu da eta gai zerrendan ez dagoen ondorengo gaia eztabaidatu eta erabaki da.

11.- Langileen ordainsariez (2011PE100003).

Alkateak batzarkideei kontu eman die udal pertsonal teknikariak langileen ordainsariei buruz egindako oharpenarena. Hain zuzen pertsonal teknikariak ohartzen du hilero ordaintzen diren nominetan ez direla behar bezala aplikatzen ari legez ezarritako zenbait kontzeptu (oinarrizko soldata, antzinatasun kontzeptua, lanpostu mailako osagarria, 8/2010 Dekretua, ...) eta kontzeptu horiek ez direla egokitu indarrean den legediari, 2009ko lan hitzarmena sinatu geroztik.

2010eko lan hitzarmena eta aurtengo lan hitzarmena langileen ordezkariekin negoziatzen ari direla eta negoziaketa horiek burutu bitarte, behin behineko neurri bezala, gaur egun ordaintzen den eran ordaintzen jarraitzea onartzen du Tokiko Gobernu Batzarrak, lan hitzarmena onartu ondoren behar diren egokitzapenak egitearen konpromisoarekin.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.468tik 885.474ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna