2011ko apirilaren 26koa

Mamia:

Lezon, 2011eko apirilaren 26an, asteartea, 9:30 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua, Pili Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano bertan direlarik.

Ez da bileran izan Iñigo Esnaola Arbiza. Pili Legorburu Etxegaraik EPAko lokalaren alokairuaren inguruko gaia aztertzen hasi aurretik alde egin du.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011eko apirilaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Haurtzaindegiko eta Herri Eskolako garbiketa zerbitzua hedatzea onartzeko proposamena (2010H0170004).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko otsailaren 15ean, udal eraikinak garbitzeko zerbitzu kontratua EULEN, S.A. enpresari esleitzea erabaki zuen.

Izenpetutako kontratuan ez da jasotzen Herri Eskolako bulego berriak garbitzeko zerbitzua, ezta haurtzaindegiko sukaldeko zerbitzua ere.

Eulen enpresak zerbitzu horiek betetzeko aurrekontua aurkeztu du.

Udal teknikariaren txostena aztertu ondoren, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: EULENek aurkeztutako aurrekontuak onartzea, era berean, garbiketa zerbitzua hedatuta, haurtzaindegiari eta Herri Eskolari dagozkien garbiketa zerbitzuak esleitzea, honako zenbateko hauetan:

  • § Haurtzaindegia: 719,61€ gehi BEZ.

(Partida binkulatua 3 "Garbiketa")

  • § Herri Eskola: 392,51€ gehi BEZ.

(Partida binkulatua 3 "Garbiketa")

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- S-1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokien 15. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokien 15. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 15. ziurtapena onartzea, 101.745,33 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 163).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- S.G.4 eremuan irakaskuntza ekipamendurako azpiegituren hartuneak egiteko obra exekutatzeko kontratuaren esleipenaren espedienteari hasiera emateko proposamena (2011H0100002).

2008ko azaroaren 6an osoko bilkuran onartutako hitzarmena betez, Lezoko udalak S.G. 4 eremuko irakaskuntza ekipamendurako beharrezko diren azpiegitura lanak sustatzen ditu.

Pasaia-Lezo Lizeoaren irakaskuntza ekipamendu berriaren proiektuaren egile diren arkitektoek, Ignacio Iturbe Mach eta Maria Aranzazu Aramburu Bravok, eranskin bat egin diote egin beharreko lanak jasotzen dituena. Udal arkitektoak oniritzia eman dio bere txosten teknikoan azpiegitura lanak eta patiora sarrera egiteko S.G. 4 eremuko irakaskuntza ekipamenduaren exekuzio proiektuari egindako Anexo I eranskinari.

Era berean, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria idatzi da.

Lezoko Udalak hiru enpresa -Acuña S.A., Arin Etxegintza S.L. eta Erreti Eraikuntzak S.L.- gonbidatuko ditu aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ignacio Iturbe Mach eta Maria Aranzazu Aramburu Bravok arkitektoek azpiegitura lanak eta patiora sarrera egiteko S.G. 4 eremuko irakaskuntza ekipamenduaren exekuzio proiektuari egindako Anexo I eranskina onartzea.

BI: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.

HIRU: -Acuña S.A., Arin Etxegintza S.L. eta Erreti Eraikuntzak S.L.- enpresak aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera gonbidatzea.

LAU: Enpresa hauei 10 lan eguneko epea ematea, jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, eskaintzak aurkezteko.

5.- S.G.4 eremuan irakaskuntza ekipamenduaren ingurunea egokitzeko obra exekutatzeko kontratuaren esleipenaren espedienteari hasiera emateko proposamena (2011H0100003).

2008ko azaroaren 6an osoko bilkuran onartutako hitzarmena betez, Lezoko udalak S.G. 4 eremuko irakaskuntza ekipamenduaren ingurunea egokitzeko lanak sustatzen ditu.

Pasaia-Lezo Lizeoaren irakaskuntza ekipamendu berriaren proiektuaren egile diren arkitektoek, Ignacio Iturbe Mach eta Maria Aranzazu Aramburu Bravok, eranskin bat egin diote egin beharreko lanak jasotzen dituena. Udal arkitektoak oniritzia eman dio bere txosten teknikoan ingurunea egokitzeko S.G. 4 eremuko irakaskuntza ekipamenduaren exekuzio proiektuari egindako Anexo II eranskinari.

Era berean, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria idatzi da.

Lezoko Udalak hiru enpresa -Acuña S.A., Arin Etxegintza S.L. eta Erreti Eraikuntzak S.L.- gonbidatuko ditu aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera.

Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ignacio Iturbe Mach eta Maria Aranzazu Aramburu Bravok arkitektoek ingurunea egokitzeko S.G. 4 eremuko irakaskuntza ekipamenduaren exekuzio proiektuaren Anexo II eranskina onartzea.

BI: Publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidezko obra kontratuaren baldintza administratibo partikularren agiria onartzea.

HIRU: -Acuña S.A., Arin Etxegintza S.L. eta Erreti Eraikuntzak S.L.- enpresak aipatutako lanen kontratazioan parte hartzera gonbidatzea.

LAU: Enpresa hauei 10 lan eguneko epea ematea, jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, eskaintzak aurkezteko.

KIROLAK

6.- Eskola kirolak sortutako gastuei aurre egiteko Hezikuntza Guraso Elkarteari dirulaguntza emateko proposamena (2011KI010001).

Hezikuntza Guraso Elkarteak, eta bere izenean Ana Zabalak, Eskola Kiroleko Programa burutzeko aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, era berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkartea (Ana Zabala)ri 54.000 €tako (AD-185) diru-laguntza ematea 2010/2011 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

7.- Donostialdeko ikus entzunezkoak S.A. (Hamaika TB)ri dirulaguntza emateko proposamena (2010KU360004).

Egindako eskaera eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu dira. Idazkariak ohartarazi du gastu ekonomikoa onartzeko txosten ekonomikoa falta dela. Hiru urterako hitzarmena izanik, aurtengo eta datozen urteetako udal aurrekontuetan gastu partida behar du gastuak. Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Donostialdeko Ikus Entzunekoak S.A. Hamaikaren izenean, Naroa Iturri Lizarribarrek lankidetza hitzarmena sinatzeko eskaera ontzat jotzea.

BI: Donostialdeko Ikus Entzunekoak S.A. Hamaikari 6.000,00 €tako (178 partida, AD-196) dirulaguntza ematea 2011ean eta gastua onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Badihardugu Euskara Elkarteari dirulaguntza emateko proposamena (2011KU360004).

Egindako eskaera eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu dira. Idazkariak ohartarazi du gastu ekonomikoa onartzeko txosten ekonomikoa falta dela. Hiru urterako hitzarmena izanik, aurtengo eta datozen urteetako udal aurrekontuetan gastu partida behar du gastuak. Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Badihardugu Euskara Elkartearen lankidetza hitzarmena sinatzeko eskaera ontzat jotzea.

BI: Badihardugu Euskara Elkarteari 3.000 €tako (294 partida, AD-195) dirulaguntza ematea 2011ean eta gastua onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Gaxuxa elkarteari dirulaguntzaren bigarren zatia aurreratzeko proposamena (2010GZ050016).

Gaxuxa Lezoko emakume Taldeak aurkeztutako eskaerak aztertuta, eta gizarte zerbitzuetako teknikariak aurkeztutako txostena aztertuta, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Gaxuxa Emakume Taldeari eskaera onartzea, hau da, 2010/2011 kurtsorako onartutako udalaren dirulaguntzaren 2. zatia aurreratzea onartzea (AD-685): 4.000 €.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

10.- Premiamenduzko prozeduraren tramitazioan aholkularitza juridikoaren eta teknikoaren eta baita kudeaketa administratiboaren arloetan zerbitzua emateko esleipenaren proposamena (2011KO130001).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko otsailaren 15ean ospaturiko bilkuran, administrazio-baldintza zehatzen agiria eta preskripzio tekniko partikularren baldintza agiria onartu zituen, udal ordainarazpenen kobrantzarekin lotutako zerga-bilketaren aholkularitza eta kudeaketa zerbitzua emateko.

Era berean, ATR enpresari prozeduran parte hartzeko gonbidapena luzatzea onartu zuen.

Aipatutako enpresak bere eskaintza aurkeztu du.

Beraz, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Asistencia Técnica Recaudatoria, S.L. enpresari esleitzea urtebeterako eta lau urtez luzagarria, horretarako onartu diren baldintzetan (AD-25).

BI: Kontratua sinatu aurretik, behin betiko bermea aurkeztu beharko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Fakturen 11. erlazioa onartzea.

Onartu egin da fakturen erlazioa.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

12.- EPArentzat lokala alokatzeko kontratua onartzeko proposamena (2011ID180001).

EPArentzat lokal egokirik ez du udalak. Horregatik azken urteetan Zubitxo 15eko 4. lokala alokairuan izan du udalak helburu horretarako. Azken erabakia Tokiko Gobernu Batzar honek 2010eko martxoaren 23an hartu zuen.

Alokairu kontratua bukatu berria denez eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Zubitxo 15, 4. lokala alokairuan hartzea urte beterako, 2011/04/15etik 2012/04/14ra bitarte. Prezioa: hilean 751,90 € + BEZ. Guztira 6.800 € (AD-236, 2011eko abendua bitarte).

BI: Alokairua arautuko duen kontratua onartzea.

HIRU: Alkatea ahaltzea behar diren dokumentuak sinatzeko.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2011eko apirilaren 12az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.542tik 885.549ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna