2017KO UZTAILAK 3

Lezon, 2017ko uztailaren 3an, astelehena, goizeko 9:10etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea)

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko ekainaren 19an egindako bilkurako akta onartzea (2017ID2100012).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. AOU 06 OLATZAR eremua urbanizatzeko jarduketa programari haserako onarpena ukatzeko proposamena (2017H0430002).

HARRI IPARRA SLk AOU 06 OLATZAR eremua Urbanizatzeko Jarduketa Programa aurkeztu du Lezoko Udalak onar dezan.

Horri buruz egindako txosten juridikoa ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: HARRI IPARRA SLk aurkeztu duen AOU 06 OLATZAR eremuari dagokion Urbanizatzeko jarduketa-programari haserako onarpena ukatzea ondorengo arrazioingatik:

2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 158 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, Hiritartze Jarduketa programa Administrazioa e den pertsona edo entitate baten eskariz izapidetu ahal izateko programak jarduketa integratuari dagokion eremua urbanizatzeko kalkulatzen duen kostuaren % 1eko bermea jarri beharko daadministrazioaren kontratuei buruzko legerian onartutako edozein eratan.

Gure kasuan HARRI IPARRA SLk ez du aipatu bermea jarri.

3. Lorezaintza kontratuaren esleipen proposamena (2016ID170002).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko apirilaren 10ean udal eraikinen garbiketa kontratatzeko espedientea hasi eta gero lehiaketara aurkeztutakoak kontratazio mahaiak aztertu eta baloratu ondoren, eta haren proposamenez Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartutako bi eskaintza teknikoaren eta ekonomikoaren baloraketa kontuan izanik puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea:

Eskaintza teknikoa

Eskaintza ekonomikoa

Puntuak, guztira

GUREAK, S.L.U

37,87

60,00

97,87

GRUPO SIFU EUSKADI, SL

32,76

58,60

91,36

BI: Kontratuaren esleipena gauzatu baino lehen GUREK BERDEA, SLUk jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 10 laneguneko epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri Baldintza Agirietako 20.1 klausulan zehazten den moduan. Berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 20.236,90 euro.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duen dokumentazioa Baldintza Agirietako 20.2 klausulan zehazten den moduan.

c) Urteko 500.000 euroko estaldura duen erantzun zibileko aseguruaren polizaren kopia eta primaren ordainagiria Baldintza Agirietako 26. A-2 klausulan zehazten den moduan.

Eskatutako agiriak arestian aipatutako hamar (10) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

HIRU: Alkatea ahalmentzea, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

4. Gezala auditorioan aldagelak eraikitzeko obra kontratuaren esleipenaren proposamena (2017H0100001).

Tokiko Gobernu Batzordeak 2017ko ekainaren 5ean hartutako erabakian Gezala Auditorioko aldagelak eraikitzeko obra kontratuaren espedienteari hasiera eman zion, publizitaterik gabeko obra kontratu negoziatuaren prozedura erabiliz. Horretarako Gezala auditorioari aldagelak gehitzeko UBEE Arkitektoak enpresak burututako gauzatze proiektua onartu zuen eta baita kontratazio arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria. Era berean, proposamenak egiteko gonbidapena 4 enpresei helaraztea erabaki zen. Enpresa horiek Nigurko Eraikuntzak S.L., Otegi-Gaztañaga Eraikuntzak S.L, Murgil Eraikuntzak S.L. eta Construcciones Moyua, S.L. dira.

Gonbidapenak helarazi ziren, eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 16ean amaitu zelarik. Epe horretan, bi eskaintza besterik ez dira jaso:

2017ko ekainaren 16an, Otegi Gaztañaga Eraikuntzak S.L. enpresak bere eskaintza aurkeztu zuen, erregistro sarrera zenbakia 1501.

74.567,47 euro, gehi %21eko B.E.Z.ari dagozkion 15.659,17 euroak, guztira 90.226,64 euro.

2017ko ekainaren 16an, Murgil Eraikuntzak S.L. enpresak erregistro sarrera zenbakia 1506.

76.146,63 euro, gehi %21eko B.E.Z.ari dagozkion 15.990,79 euroak, guztira 92.137,42 euro.

Lehen balorazioa beraz, Baldintza Zehatzen Agiriak ezarritako baloraketa moduaren arabera, eskaintzak honela geratu ziren:

Gauzatze materiala

%21eko

B.E.Z.a

Guztira

Jaitsiera

%tan

Puntuak

Lizitazioa arrekontua

78.693,14

16.525,56

95.218,70

100

Otegi-Gaztañaga

74.567,47

15.659,17

90.226,64

5,24

97,93

Murgil

76.146,63

15.990,79

92.137,42

3,24

100

Administrazio-baldintza zehatzen agiriko 16. atalean ezartzen den prozedurari jarraiki ordea, negoziazio faseari ekin behar zitzaion ondoren, bi egun baliodunetan, eskaintzak hobetzeko aukerak emanez. Ondorioz, eskaintzak aurkeztu zituzten bi enpresei gonbidapen berri bat igorri zitzaien, hasierako eskaintza hobetzeko aukera zutela adieraziz, eta bigarren eskaintza hori aurkezteko epea ekainaren 28an amaitzen zen. Era berean, eskaintzarik aurkeztu ezean, hasierako eskaintza berresten zutela adierazi zitzaien.

Ekainaren 28ko epe muga horren baitan, Otegi-Gaztañagak ez du hobekuntzarik aurkeztu, eta Murgilek berriz, 2. eskaintza bat aurkeztu zuen, 2017ko ekainaren 28an, erregistro sarrera zenbakia 1611.

Hobekuntza honakoa da:

71.577,83 euro, gehi %21eko B.E.Z.ari dagozkion 15.031,34 euroak, guztira 86.609,17 euro.

Honenbestez, negoziazio fasearen ondoren eskaintza hobetu ondoren, balorazioa honela geratuko litzateke:

Gauzatze materiala

%21eko B.E.Z.a

Guztira

Jaitsiera %tan

puntuak

Lizitazioa arrekontua

78.693,14

16.525,56

95.218,70

Otegi-Gaztañaga

74.567,47

15.659,17

90.226,64

5,24

95,99

Murgil

71.577,83

15.031,34

86.609,17

9,04

100

Gauzak honela, esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartutako bi eskaintzen baloraketa kontuan izanik puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea:

Gauzatze materiala

%21eko B.E.Z.a

Guztira

Jaitsiera %tan

puntuak

Otegi-Gaztañaga

74.567,47

15.659,17

90.226,64

5,24

95,99

Murgil

71.577,83

15.031,34

86.609,17

9,04

100

BI: Kontratuaren esleipena gauzatu baino lehen MURGIL ERAIKUNTZA S.L. enpresak jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 10 laneguneko epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri Baldintza Agirietako 10 klausulan zehazten den moduan. Berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 3.578,89 euro.

b) kontratatzeko gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea Baldintza Agirietako 9 eta 11 klausuletan xedatutakoaren arabera:

1ª. Jarduteko gaitasuna egiaztatzeko agiriak

2ª. Ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak.

3ª. Erantzukizunezko adierazpena.

4ª.Kaudimena egiaztatzeko agiriak edo sailkapena.

c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duen dokumentazioa Baldintza Agirietako 16 klausulan zehazten den moduan.

e) Erantzun zibileko eta Eraikuntzaren orotarako arrisku aseguruaren polizaren kopia eta egunean dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia, Baldintza Agirietako 24 klausulan zehazten den moduan.

Eskatutako agiriak arestian aipatutako hamar (10) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

HIRU: Alkatea ahalmentzea, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

KULTURA

5. 2017/18 eta 2018/19 ikasturteetako ludoteka kudeaketa eta Gezalaren sarrera zerbitzuak Hezkide Eskolari esleitzeko proposamena (2017ID170001).

2017/18 eta 2018/19ko ikasturteko ludoteka kudeaketa eta Gezalaren sarrera zerbitzuakkontratatzeko espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Kontratazio mahaiaren proposamena onartuz 2017/18 eta 2018/19ko ikasturteko ludoteka kudeaketa eta Gezalaren sarrera zerbitzuak Hezkide Eskolari esleitzeko sailkapena onartzea, ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 17.500€ eta Gezalaren kultur emanaldiko 55€ (gehienez ere 1.100€).

BI: Esleipendunari erabaki honen jakinarazpena egin eta errekerimendua bidali, eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko hamar egunetako epean honako hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Administrazio-Baldintza agiriko 21.6. C eta D atalean aipatzen den dokumentazioa.

HIRU: Alkatea ahalmentzea, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

PERTSONALA

6. I.A.I.k eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2016PE100003).

Musika Irakaslea den I.A.I.k, 2017ko ekainaren 14an aurkeztutako eskabidean, 2017/2018, 2018/2019 eta 2019/2020 ikasturteetarako borondatezko lan eszedentzia eskatu du.

Gure lan hitzarmenaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak horretarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

I.A.I., 2016/2017 kurtsoan, lan eszedentzian dago eta udaleko lan hitzarmenak ahalbideratzen du beste 3 urtetan lan eszedentziaz disfrutatzea zerbitzuak horretarako biderik ematen badu.

Musika Eskolako Zuzendariak, eskariaren berri du eta bere oniritzia eman dio I.A.I.k egindako eskariari.

Horiek horrela eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea I.A.I.k 2017/2018, 2018/2019 eta 2019/2020. ikasturteetarako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI:Lan eszedentzia, 2017ko irailaren 1ean sartuko da indarrena, eta 2020ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Egun I.A.I.ren ordezkapena egiten ari den N.I.O. kontratatzea 2017ko irailaren 1etik aurrera ordezkapen berri hau egin dezan.

LAU: Langileak hamabost egun aurrez adierazi beharko dio Udalari zein egunetan hasiko den berriro bere ohiko lanean.

7. M.G.I.k eskatutako soldatarik gabeko baimena ontzat hartzeko proposamena (2013PE100003(5)).

Gizarte langilea den M.G.I.k, 2017ko ekainaren 20an aurkeztutako eskabidean, 2017. urteko abuztuaren 1etik 11ra bitarteko soldatarik gabeko baimena eskatu du seme-alaben zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Gizarte Zerbitzutako buruari emanik, eta kontuan izanik era honetako baimenak gutxienez etenik gabeko 7 egunekoak izan behar dutela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT Ontzat hartzea M.G.I.k bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako soldatarik gabeko baimena.

BI: Baimena 2017ko abuztuaren 1ean sartuko da indarrean, eta abuztuaren 13a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

GIZARTE ZERBITZUAK

8. Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren lizitazioaren espedientea hasteko proposamena (2017ID170004).

Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren lizitazioaren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko programa kudeatuko duen enpresa kontratatzeko asmoa onartzea.

BI: Programaren kontratazio espedientea hastea (jardunbide ireki bitartez ).

HIRU:Gizarte eta Hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko programaren kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea.

LAU: Gastua onartzea. Guztizko aurrekontu zebatetsia hau izango da : 100.000€, BEZ-ik gabe. (A-363/2017 – A-364/2017 – A-365/2017)

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 19az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

Tokiko Gobernu Batzarrak D 17/0632 dekretua berretsi du. Haren bidez Herri Eskolako estalkiaren obrak esleitu dira Tokiko Gobernu Batzar honek 2017ko maiatzaren 8an onartutako lehiaketa baldintzen arabera.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243532tik 1243538ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna