
Gune honetan datorren abenduaren 24ko ‘Hator hator kantatzera’ ekitaldiaren berri jaso ahal izango duzue.
Azpian agertzen diren loturak zapalduz bakoitzari buruzko informazioa zabalduko zaizu:
Kartela
Jardueraren azalpena
Ibilbidea
Ikus joan den urtean sortutako giroa (argazkia 1 eta argazkia 2) eta anima zaitez gurekin kaleetatik barrena kantari.
Azpian doakizkizue abestuko diren kanten letrak:
1- Kalejira Belene
1-1
Oilarrak kanta kantari kukurruku kurruku.
Kalejiran dabiltza kukurruku kurruku.
Eguarri gaua ospatzen kukurruku kukurruku.
Jesus jaio da belenen kukurruku kurruku.
1-2
Atzetik txitoak ere txio txio txioka.
Aurrekoei ezin segi txio txio txioka.
Eguarri gaua ospatzen txio txio txio txio.
Jesus jaio da belenen txio txio txioka.
2- Lo dago
2-1
Lo dago gure haurtxoa
sehaskan goxo beroan
Olentzerok ekarriko
dionaren esperoan.
Ta bitartean,
Gabon gauean
Olentzero dator
gurdi gainean (bis)
2-2
Ikazkinarekin amets
egiten du haurtxoak
berriak jostailu eta
karamelo goxoak.
Ta bitartean,
Gabon gauean
Olentzero dator
gurdi gainean (bis)
3- Mendi aldetik datoz
3-1
Mendi aldetik datoz
artzaiak artzaiak
bildots bana harturik
bizkar gainean.
Gabon gauean kanta,
kanta aleluia
kanta aleluia, aleluia
Gabon gauean kanta;
kanta aleluia gauean.
3-2
Haur txiki bat jaio da
belenen belenen
guztion jainkoa da
poztu gaitezen
Gabon gauean kanta...
3-3
Gaur dala jaio jaio
gaur da jaiotzea
zeruko izar ederra
dugu parean
Gabon gauean kanta...
4- Alaken
Alaken, alaken
Ala pikula tun paire
Errespun dela pikula tunpa
Artzai txikia mendian zen (bis)
Adiskideok!
Ikusi duzue zelai horietan artzaia?
Artzai txiki artzai haundi
Artzai mutur leuna (bis)
5- Olentzero
5-1
Olentzero joan zaigu mendira lanera
intentzioarekin ikatz egitera
aditu duenean jesus jaio dala
lasterka etorri da berri ematera.
Horra horra, gure Olentzero
pipa hortzean duela eserita dago
kapoiak ere baitu arrautzatxuekin
bihar meriendatzeko botil ardoakin,
botil ardoakin
5-2
Olentzero gurea ezin dugu ase
osorik jan dizkigu hamar txerri gazte
saiheski ta xolomo makina bat heste
jesus jaio da eta erruki zaitezte
horra horra....
6- Hator, hator
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan
ikusiko dek aita barrezka
amaren poz atseginez.
Eragiok mutil aurreko
danbolin horri,
gaztainak erre artian
gaztainak erre artian
txipli txapla pun
Gabon gaua pozik igaro dezagun
7- Olentzero buru haundia
Olentzero buru haundia
entendimentuz jantzia
bart arratsean edan omen du
hamar arruko zagia
ai, urde tripa haundia
tralaralala tralaralala
ai, urde tripaundia
tralaralala tralarala