Lanbideren laguntzak ekintzaileentzat

Az, 2019-02-20 14:32

Oarsoaldeko ekintzaileentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez kudeatuko diren bi diru-laguntza hauek, enpresen ideia berriak bultzatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko balioko dute.

Seigarren deialdi honetan, 30 urtetik beherako gazteei eta emakumeei arreta berezia eskaini zaie, diru-laguntzaren zenbatekoa hauentzat handiagoa da.

Seigarren urtea da LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako diru-laguntzen deialdia abian jartzen duena.

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da.
Helburuak betetzeko, deialdi hau jarri da martxan. Batetik, garatzen ari diren ideiak definitzera edo egokitzera eta, bestetik, dagoeneko zehaztuta dauden ideia bideragarriak martxan jartzera bideratuko dira laguntzak. Bi kasuetan, OARSOALDEA Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako diru-laguntzak osatuko dute laguntza.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:
- Enpresa-ideia garatzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.000 euro eta emakumezkoentzat 1.150 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.150 euro eta emakumezkoentzat 1.300 euro.
- Enpresa-proiektuak martxan jartzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.500 euro eta emakumezkoentzat 1.725 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.725 euro eta emakumezkoentzat 1.950 euro.

Eskaera aurkeztu nahi dutenek, Habian! Inkubagailuan, Torrekua eraikuntzan, Errenterian, Oarsoaldeak dituen bulegoetan martxoaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaera-orria eta gainerako dokumentazioa. Bulegoa goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da zabalik.

Baldintzei, eskaerari edo prozedurari buruzko informazio gehiago www.oarsoaldea.eus web gunean aurkitu daiteke edo enpresa txikiei laguntza eskaintzen dien agentziako sailarekin harremanetan jarriz 943 494 129 telefono zenbakian edo aapalategi@oarsoaldea.eus mail helbideetan.

Laguntzari buruzko informazioa:

Enpresa ideia garatzeko:
http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apei-2018/1/

Enpresa proiektuak martxan jartzeko:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apea_2018/

Arloa edo saila