Bestelakoak

Bestelakoak

"ELE! Lorca-Lauaxeta"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Español
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lauaxeta eta Lorca bi idazle, poeta ikoniko dira bere kulturetan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil ziren askatasunaren borrokan. Bata Andaluziako lurretan jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea.

Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela. Obra honek bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreetaz ariko da, bi poeta hoiek iraganetik orainera ekarriaz.

Euskal Herrian gatazka urtetan bizi izan dugun gizarte banaketa kulturala argia emango dion bi poeta handi hauen besarkada izango da

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Jon Maia
  • Koreografoa: Andoni Aresti
  • Ekoizpena: Karabansarai Produkzioak
  • Gidoia: Jon Maia
  • Zuzendaritza: Josu Cámara
  • Musika: Gorka Hermosa
  • Musika zuzendaritza: Jose Antonio Soria Pitti
  • Antzezleak: Jon Maia, Ana Salazar, Arkaitz Pascuas, Angela Carbajo de Lera, Gorka Hermosa, Jesus Prieto.
  • Jantzien diseinua eta errealizazioa: Leire Santillan
  • Flamenkizatu (musika zuzenean): Jesús Prieto "Pitti" (gitarra), Gorka Hermosa (akordeoia)
  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania (testua bi olerkarien jatorrizko lanean oinarritzen da)
  • Iraupena: 85 minutu
  • Publiko mota: Heldua
Bestelakoak

"Oin Handiren semea"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Adam mutiko jatorra misio epiko batean abiatu da misterio bat argitzen saiatzeko: aitaren desagertzea. Azkenean aita elezaharretako Oin Handi berbera dela jakingo du eta urteetan egon dela oihanean ezkutatuta bere burua eta bere familia babesteko.

Izan ere, genetika-laborategi batekoek, lotsarik gabe, esperimentuak egiteko erabili nahi zuten. Adam laster ohartuko da berak ere baduela DNA berezia. Imajina ezinezko super-ahalmenak tarteko, aitarekin elkartu beharko du familia babesteko.

 

Bestelakoak

"Soinujolearen semea"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta bere erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten.

Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera joan zaio, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapen honetan.

Bestelakoak

"Etxe Txikiena"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maleta bat, sagarrondo txiki bat eta ahalik eta lasterren itzultzeko gogoarekin, etxea utziko du Bettinak, gerrak eragindako bonben zaratatik eta beldurretik atseden hartzeko. “Etxe berrira” iristean, konturatu da ezer ez dela pentsatu zuen bezalakoa. Normak, egoera berean dagoen beste neska batek lagunduko dio historia gordin honetan, eta sortzen zaizkien eragozpenei elkarrekin aurre egitea ahalbidetuko dien adiskidetasuna sortuko dute.

Obra honetan haur iheslariek bizi duten behin-behinekotasuna aipatzen da: euren sorlekua utzi behar dute norakoa zein duten eta unerik txarrenean pertsonen harremanek zer garrantzi duten jakin gabe.

  • Egilea: Maialen Díaz
  • Dramagintza eta zuzendaritza: Rosa Díaz
  • Jatorrizko musika: Asier Fernández Álvaro
  • Antzezleak: Laura Villanueva, Eva Azpilikueta
  • Aholkatutako adian: + 6
  • Iraupena: 55 min.
Bestelakoak

"Drácula"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Español
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Drakula, Kanariar Uharteetako Abubukaka konpainia ospetsuak sortutako genero-berdintasunaren inguruko komedia transgresorea da. Abubukaka-ren Drakula guztiok ezagutzen dugun Drakula da. Eta irudimenak horrenbeste mito, kondaira, liburu, film eta komikietan eraikitako itzalez beteriko irudiak ditu.  Baina Abububak ez du soil soilik irudimenak eraikitako munstroa argiztatu nahi, baizik eta eraikin horren lurzoruan bat dantzatzeko asmoa du. Pauso bakoitzak bere bobedaren barruan oihartzuna izan dezan.

Abubukakaren ildo erromantikoak ez du goia jotzeko adina ematen, gutxienez edertasun atalari dagokionez. Egia da, baina beste aldean, moralaren zainetan, aldiz bai. Higuingarri, gorrotagarria eta kezkagarria den aldetik, zerbait baino gehiago urratuko du. Ongiaren eragile diren horientzat da muntai hau.

Baina ez izan beldur, dena barreak eta txantxen artean egongo da egina. Burua entretenitzeko txiste ugari daude.

Drakularen egokitzapen hau ez da “muerto” bat izango. Gehienez ere, oso bizirik dagoen hildakoa izango da.

ZERGATIK DRAKULA

Urtero ehun emakume baino gehiago hiltzen diren herrialde batean, non emakumeak ere milioika tratu txarrak jasaten duten eta patua bera duten haurrak ugari diren. Non soldatak, baldintza kulturalak, laboralak ezberdintasunean eraikitzen diren... gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasun politikoak urtero areagotzen diren, egoera aldatu ahal izateko gure bi zentimo gehitzeko modu hobeagoa ez zaigu bururatu.

Abubukakaren Drakula aitzakia da gizartean instalatutako jokaera ugari irudikatzeko eta, gutxienez, hausnarketa egiteko.

Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurrean lana ezinbestekoa da; uneko lan legea aldatzeko eta langileei ebatsi zaizkien eskubideak eskuratzeko ere lana ezinbestekoa da. Ekintza horiek eta gehiago ezinbestekoak dira, baina eta horiek ez daude Drakularen esku. Bai aldiz, gure ahalmenean ahalik eta jende gehien erakartzea hauen guztien alde.. Hau da bada, Drakularen azken helburua, bere "Zergatia" alegia.

Bestelakoak

"Maya erlea. Ezti jokoak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bueltan dugu Maya burrunbaria! Maya erle gogotsuak hanka sartu du Buzztropolisko enperatrizarekin eta bat egin beharko du intsektu errebeldeen talde batekin Ezti-jokoetan lehiatzeko eta beraien erregina eta erlauntzeko kideak salbatzeko.

Mayaren taldearen aurkari nagusiak, Buzztropolisko taldeak, Violeten gidaritzapean, ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, ahal duen guztia egingo baitu, baita tranpak ere, hari irabazteko. 

Has daitezela Ezti-jokoak!

 

Bestelakoak

"Margolaria"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

Kazetaria eta musikaria da Oier Aranzabal; hainbat argitalpenetan lan egin du, eta ZuZeu.eus aldizkari digitalaren zuzendaria da. Lou Topet musika-taldearen sortzailea da eta Paperezko Kontzertuak ekimenaren asmatzailea, hainbat bideoklip zuzendu ditu Elkar disketxearen enkarguz Mikel Urdangarin ("Itsasoan euria", "Zurea da") eta Rafa Rueda ("Little Cowboy", "Jon") musikarientzat, besteak beste. Paperezko Kontzertuak ekimenaren barruan, 55 musika-bideoren zuzendaritza, errealizazio eta edizio lana nabarmentzen da (2013-2017).

 

Bestelakoak

"Las maestras de la república" dokumentalaren emanaldia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Español
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Etxetxok eta Lezoko Zinema Txikiak antolatu duten emanaldia hilaren 20an da (osteguna), 19:00etan hasita. Sarrera, berriz, doan.

Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak, Lezoko Zinema Txikiaren elkarlanean, ikus-entzunezkoen saio berri bat antolatu du ostegunerako (hilak 20), 19:00etan, Gezala Auditoriumean. Las maestras de la república film-dokumentala ikusteko aukera prestatu du.

Pilar Perez Solanok zuzendutakoa da lana, eta besteak beste, 2014an Goya saria jaso zuen, dokumental luzeen atalean.

Film-dokumentala gazteleraz da, eta sarrera doan da, Gezalako eserlekuak bete arte. Hemen lanaren aukezpen trailerra.

Bestelakoak

Bertso Afaria: Agin Laburu + Jon Maia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Tiñleu elkartea

Agin Laburu eta Jon Maia.

Sarrerak, maiatzaren 23 bitarte, Tiñelu Elkartean salgai. Beganoak edo bestelakoak lehenagotik abisatu behar dute

Bestelakoak

"Albiste harrigarriak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Urtero bezala, Orratx-Txiki Antzerki Taldeak bere lana aurkezten digu. Oraingoan ALBISTE HARRIGARRIAK eskainiko du.

Antzezleak ondorengoak izango dira: Alain Altuna, Edurne Lopera, Iurgi Sarasola, Maddi Osa, Olatz Anzisar, Irati Arruabarrena, Ane Vicente, Kiara Pinheiro, Katia Irazu, Maialen Irazu, Ane Anuariz eta Mikel Sarasola.

Irakaslea: Alvaro Garayalde.