Haur jarduera

Haur jarduera

PLOEY

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Árni Ásgeirsson zuzendariaren animazio film jostagarri eta hunkigarri honek txori gazte baten istorio ederra kontatzen du.

Txikienentzako sortua izan bazen ere, familia giroan gozatzeko aproposa da txori maitagarri honen abentura.

Udazkenean, bere familiak emigratzen duen garaian, txoria oraindik ez da hegan egiteko gai. Hori dela eta, Artikoko negua pasatu beharko du, etsai basatiei aurre egin, baita bere buruari ere, hurrengo udaberrian familiarekin bat egiteko. Bidean, espezie askotako lagun berriak egingo ditu, eta haiek lagunduko diote helburua betetzen.

Baina... lortuko al du txoriak familia eta benetako maitasuna ezagutzea?

Haur jarduera

PIRATA ARRATOIA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Kontuz pirata arratoiarekin! Bide-lapurren artean gozozaleena... Bere zaldiaren gainean, bidean aurkitzen dituen bidaiari guztien janaria lapurtzen du, bera baino maltzurragoa den norbaitekin topo egiten duen arte.
Julia Donaldsonek sortutako primerako istorio dibertigarria.

Haur jarduera

Errege-desfilea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
Lopenetik abiatuta

Haur jarduera

San Silvestre haur krosa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
Gurutze Santuaren plaza

Haur jarduera

ORRATX! TXIKI (Orratx!)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gure harrobian dihardutenek, ikasturte bukaeran, urtean zehar prestatutako lanak taularatzen dituzte, eta aurten ere halaxe izango da.

Haur jarduera

ATEAREN BESTALDEAN (Hika Teatroa)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna.

Haur jarduera

ZEPO ZAPO (Markeliñe)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Zepo frontean dago, trenbidearen erdian zain. Bat-batean, bera bezalako beste bat agertzen da: uniforme eta portaera ezberdinak, baina beldur, ausardia eta aurreiritzi berak. Bi soldadu etsai aurrez aurre. Beharbada gerra arraroa izango da. Beharbada pertsonaiek ez dute zertan tirorik egin behar. Pertsonaiek jakingo dute hitzek, begiradek eta keinuek armek baino gehiago zauri dezaketela.

Haur jarduera

TXAPELDUNAK (Lanku)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Partida bat galdu duen haurra triste dago: pilotarekin haserre dago, baina pixkana adiskidetzen joango da. Berak beti irabazi egin nahi du, eta beste kirol guztiak kakaren pare jartzen ditu. Pixkanaka ikasiko du, ordea, beste jolas askok lekua dutela kalean, eskolako patioan… Eta lehia ez dela beti beharrezkoa.

Haur jarduera

KIMU (Marie de Jongh)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

O andreak multinazional batentzat lan egiten du bakardade erabatekoan, duela gutxi langile asko zegoen bulego batean. O andreari ideiak agortzen hasi zaizkio. Halako batean, natura haren lan-eremua eta gorputza bizi-berritzen hasi da guztiz eraldatu arte; naturak giza izaera berri bat sortzen duen punturaino, ideia berri bat.

Haur jarduera

AGUR, PETER PAN (Yarleku Teatro)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Txotxongilo-ikuskizuna. Mariak, irudimen handiko umeak, maite ditu bere aitonak kontatzen dizkion istorio eta abenturak, eta harekin arratsaldero Peter Pan jolasean pasatzen du. Baina bat-batean, gau batean, galdutako umeek Maria bere gelatik Inoiz Gehiagoko Lurraldera eramango dute. Ondoren, abenturak lehen pertsonan biziko dira.