Kontzertua

Kontzertua

Kontzertu akofonikoa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Pau Elias (Katalunia).

Aquafoniako entzunaldia musika ikuskizun parte-hartzailea da eta urarekin birziklatutako botilak ditu ardatz. Interpretatzen den errepertorioa musika klasikotik hasi eta erritmo modernoetaraino doa, herrialde ezberdinetako musika tradizionaletatik igaroz. Kontzertuaren instrumentu nagusia botila finduak dira, baina azpimarratzekoa da ur-perkusioko beste instrumentu batzuen erabilera, hala nola uduarena. Urak eta musikak bat egiten dute agertokian, eta argiak eta koloreak ez dira faltako. Ikuskizun paregabea da, ikusleen zentzumenak estimulatuko dituena eta, uneren batean, parte hartzea ere eskatuko duena.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte.

Kontzertua

Abesbatza kontzertua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Besterik
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gurutze Santuaren Basilika

Landarbaso Abesbatza (Errenteria)

Landarbaso Abesbatza 1991. urtean sortu zen eta egun, bataz-besteko 31 urteko adina duten 43 abeslarik osatzen dute. Iñaki Tolaretxipi da taldearen sorreratik zuzendaria, punta-puntan dagoen egungo gipuzkoar zuzendari onenetarikoa.

Abesbatzak oso programa zabala lantzen du, garai eta estilo desberdinetako bai obra profano eta baita eliz obrak ere abestuz. Landarbaso Abesbatzak sorkuntza lana eta euskal folklorearen harmonizazio lana egiten du, proposamen musikal berritzaileak eskainiz.

Landarbasok azken urte hauetan nazio mailako zein nazioarteko ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du, eta 4 sari nazional eta nazioarteko beste 19 lortu ditu. Horien artean nabarmentzekoa da 8. Bali International Choir Festivalen lortutako GRAND PRIX saria. Abesbatza 2023an Asiako Sari Nagusiaren finalean parte hartzeko zain dago. 2022ko Proventzako Nazioarteko Lehiaketan lehen saria koru mistoen sailean eta jaialdiko Grand Prixa eskuratzen ditu.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte.

 

Kontzertua

Banda kontzertua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gurutze Santuaren plaza

"Danbolin" M.E. (Orio) eta "Tomas Garbizu“ M.E.(Lezo)

Danbolin Musika Eskola 1986. urtean sortu zen eta betidanik izan ditu taldeak helburu. Talde horien artean dago musika eskolako banda, herrian gero eta indar handiagoa hartzen ari dena. Banda honek Orioko kultur ekintza ugarietan parte hartzen du: San Nikolas eta San Pedroetako festen hasiera, Orioko banden topaketa, Musikaldi, Danbolinfest. Herritik kanpora zenbait elkartruke ere egin dituzte: Santanderreko bandarekin edo Candaseko bandarekin, adibidez. Bestalde, Oskorri taldearekin eta Donostiako Francisco Eskudero Kontserbatorioko bandarekin batera kontzertuan parte hartu dute.Gaur egun, 30 ikaslez osatutako banda gazte bat eta beste 20 ikaslez osatutako banda txiki bat ditugu.Zuzendaria ; Olaia Askasibar.

LEZOKO MUSIKA BANDA

Lezoko Musika Eskolako Banda 1991-1992 ikasturtearen hasieran sortu zen. Talde honetan, bertako ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek parte hartzen dute. Denera, gaur egun 35 partaidek osatzen dute. Musika Bandaren helburu nagusia, ikasleak musika tresnen praktikan eta talde lanean trebatzea da. Hasieratik zuzendaria Estanis Karrera izan da, 2022-23 ikasturte honetan, Joxean Anduaga irakasleak ordezkatu duelarik.

EURIA EGITEN BADU, KALEAN PROGRAMATUTAKO JARDUERAK AUDITORIOAN EGINGO DIRA

Kontzertua

Gospel kontzertua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Besterik
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gurutze Santuaren plaza

Partaidea: Ebanjelari Iztieta Abesbatza (Errenteria)

"Ebanjelari Iztieta Abesbatza" abesbatzaren historia duela urte batzuk hasi zen. Bertan, Iruñako auzo bateko parrokia ebanjelista bateko abesbatza txiki bat kontzertu txikiak egiten hasi zen herrietako plaza eta parrokietan, ia esperientziarik gabe, baina haietan parte hartzen zuten guztiak esperientzia espiritual góspel batera eramanez.

Pixkanaka musika mailan heziz doa, esperientzia bera eramatera iritsiz, baina maila profesionaleko musika sendotasunarekin batera, kontzertuak emanez Espainiako iparraldeko hiri garrantzitsu askotako auditorium nagusietan ere, hala nola Baluarten edo Nafarroako arenan.
Denborarekin, gorespen eskola ezberdinak piztu dira enbrioi honen adibideari jarraituz, eta "Ebanjelari Iztieta Abesbatza" da horietako bat. Abesbatzak 5 urte baino gehiago daramatza kontzertuak egiten, parte-hartzaileak benetako gospel esperientziara eramateko asmoz.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte

EURIA EGITEN BADU, KALEAN PROGRAMATUTAKO JARDUERAK AUDITORIOAN EGINGO DIRA.

Kontzertua

Abesbatza kontzertua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Besterik
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gurutze Santuaren Basilika

Giltzarri Abesbatza (Lesaka) & Sutargi Abesbatza (Lezo)

Giltzarri Abesbatza 1996 urtean sortu zen Abesbatzen musika bultzatzeko asmoz. Isabel Lacar izan dugu hasieratik zuzendari. 27 urte hauetan, mota guztietako errepertorioak landu ditugu, XVI. Mendeko musikatik hasi eta gaur egungo konposatzaile berrien musika ere kantatuz Josu Elberdin, David Azurza, Eva Ugalde, Xabier Sarasola, René Zugarramurdi edo Javier Bustoren lanak abestuz, bai “a capella” nola pianoz lagunduta edo sinfoniko-koralak diren ikuskizunetan ere parte hartu duelarik, Giltzarri Abesbatzak urtero Bortzirietako haurren “kantu Taillerra” antolatzen du eta bertze Abesbatzekin ere Topaketa bat egiten dugu, aurtengoa 6gna izango delarik. Giltzarrik , bai Nafarroan, bai Euskal Erkidegoan, nola Kataluña, Gaztela -León, Austria edo Frantzian eskeini dittu bere kontzertuak. Gaur egun, Giltzarri 40 bat lagunek osatzen dute, Bidasoa inguru guztietatik etorriak, Baztanetik Hendaiaraino, astero elkartzen direnak landu eta berritzeko bere errepertorioak.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte

Kontzertua

Piano jaialdia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Euskal Herriko Musika Eskoletako piano ikasleen arteko topaketa da.

Ikasleek pianoa gozatzeko eta partekatzeko helburua, esperientziak, partiturak eta instrumentu horrekin lotutako edozein gai trukatzeaz gain.

Antolatzailea Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea da eta Astigarraga, Azkoitia, Legazpi, Gasteiz, Zarautz eta Lezo izango dira musika festa honen egoitzak. Guztira 200 musikari inguru izango dira eta 50 inguru Lezon.

Lezon otsailaren 24an izango da eta 3 txandatan egingo da:

16:00etan, 11 urtera arteko ikasleentzat.

17:00etan, 12 eta 14 urte bitarteko ikasleentzat.

18:00etan, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte.

Kontzertua

Kontzertua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

** EDUKIERA AGORTU ARTE **

Partaidea:  "Tomas Garbizu" Musika Eskola

Ikasleek musika adierazteko gaitasuna garatzeko nukleotzat hartuko dute instrumentua. Muga bakarra ikasleen interesa, dedikazioa eta gaitasuna da, eta sakondu egin daiteke irakaskuntza instrumentalean, taldean bezala. Helburua, ikasleek instrumentua ahalik eta modu naturalenean jotze da, beren buruarekiko eta besteekiko adierazpide gisa erabiliz. Horregatik, uste dugu entzunaldiak aukera berezia direla eguneroko lanari balioa emateko.

Kontzertua

Musika modernoa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

** EDUKIERA AGORTU ARTE **

Partaidea: Francisco Escudero Donostiako Kontserbatorioa

Musika modernoari dagokionean, kontzertuetan parte hartzen duten instrumentuak honako hauek izaten dira: Gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa,bateria, ahotsa eta teklatuak.

Taldeak sortzeko, instrumentu desberdinak nahasten dira eta obrak ondorioz, taldeari egokitutakoak aukeratzen dira.

Kontzertuan, taldeko musika entzungai izango da beti ere, bakarlari une atseginekin tartekatuz. Mugimendu askoko piezak eta lasaiagoak direnen konbinaketa bilatuko da uneoro kontzertuaren dinamika ongi zainduz.

Kontzertua

Kontzertua

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

** EDUKIERA AGORTU ARTE **

Partaidea:  "Tomas Garbizu" Musika Eskola

Ikasleek musika adierazteko gaitasuna garatzeko nukleotzat hartuko dute instrumentua. Muga bakarra ikasleen interesa, dedikazioa eta gaitasuna da, eta sakondu egin daiteke irakaskuntza instrumentalean, taldean bezala. Helburua, ikasleek instrumentua ahalik eta modu naturalenean jotze da, beren buruarekiko eta besteekiko adierazpide gisa erabiliz. Horregatik, uste dugu entzunaldiak aukera berezia direla eguneroko lanari balioa emateko.

Kontzertua

Kontzertua: "New Orleansetik Euskal Herrira"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

** EDUKIERA AGORTU ARTE **

Partaideak: Hiru Taldea

Musikariak: Javi Perezek (tronpeta, fiscorno) eta Iban Gurrutxagak (gitarra elektrikoa), Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako ikastegia, ikasten zuten garaitik ezagutzen dute elkar. Susana Cencillo (akordeoia), Jesus Guridi kontserbatorio profesionalean akordeoi eta musika ganbararen irakaslea da.

“New Orleansetik Euskal Herrira”

Proiekzio baten bidez, hitza eta, garaian garaiko musika esanguratsuenaz zuzenean lagunduta joango da. Kontzertu didaktikoa. Bertan, musika modernoaren hasieratik abiatuko dira, New Orleans-etik, hain zuzen ere. Ondoren,  Chicago-n eta New York-en jarriko dute begia, Jazz orkestra handietan. Blues elektrikoaren jaiotza ahalbidetzen du; hurrengo hamarkadan Rock and Roll-a eta 1960an Pop Britainiarra. Eta Euskal Herrian zer? Momentu honetan sortzen da Ez dok hamahiru kultur mugimendua, bertan Benito Lertxundi, Xabier Lete,Lurdes Iriondo eta Mikel Laboa musikariek garrantzi handia izango dutelarik. Bukatzeko, 80. Hamarkadatik Euskal Pop-Rock-ari eta 90.hamakadan Ska-Punk-ari egingo diogu aipamen, gure garaiko musikara Iritsiz.