La Basu - Gerra
- Eguna eta ordua
-
- Language
-
Euskaraz
- Prezioa
-
8 €
- Lekua
-
Gezala Auditoriuma
Maskara:
Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.
Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------
Azken urteetako bilakaeraren lekuko, 2021 aldaketon fruituak jasotzeko unea da. Eneritz Furyak musikariak aurreko bere bi diskoen uzta jaso du jada, euskal musikako ahots berrien artean bere lekua topatuz, eta Frantzia, Belgika, Alemania, Suitza, Italia, edo gertuago ditugun Kataluinia nahiz Galiziako oholtzetan joz. Baita, jakina, euskal geografia osoan ere.
2021ean, pauso berri bat emanez, aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den disko batekin dator, Emadan aurrerapenean igarri daitekeen bezala. Asmo berriak lau haizetara zabaltzen dituen hasiera da; kantua bereganatzen duen grabe geruza batetik hazten diren gitarra eta ahotsa. Maila ezberdinetan testurak eransten dituzten teklak. Diskoko beste kantuetan hainbat modutan errepikatzen den eraikitzeko era da, hain zuzen ere. Estilo aldaketa honek elektronika industrialera edo R&B-ra gerturatzen gaitu, Eneritzen beste lanetan dagoeneko ageri ziren slowcore edo post folk aztarnak alde batera utzi gabe. Berarekin sorkuntza prozesuaz hitz egitean, FKA Twigs, James Blake edo Serpentwithfeet bezalako izen garaikideak aipatzen ditu, baita dagoeneko klasikoak diren Xabier Lete, PJ Harvey, CocoRosie, Tricky edo Low ere. Askotarikoak, eta agian, lehen begiratuan, kontrajarriak, estu lotuak, ordea, musikarekiko ikuspegi zabala duen artista honen buruan eta eskuetan.
Eneritz Furyakek letra abstraktuak darabiltza, beste behin, interpretazio edo azalpen ezberdinei aukera emanez. Baina bada gai guztien gainetik ur gainera agertzen den kontzeptu bat. Soilik bi bide eskaintzen dizkigun munduari buruzko idea: behartzen gaituena galderarik egin gabe ezarritako bidea jarraitzera edo bi bider sufritzera, bidea bera edo norbera zalantzan jarri eta ondorioz lekuz kanpo sentitzeagatik. Horregatik azaltzen dira sen ona edo zentzua baliatzeko deiak (Emadan), pentsamendu kritikoa babestekoak (Suhartzea) eta, ezinbestean, autoestimari uko ez egitekoak (Beltzaile). 2021 Eneritz Furyak musikariak gaur-gaurkoak diren eraginez jositako post folk dekalogoa aurkezten digun urtea da. Hamar kantu, %100 DIY (do it yourself) ikuspegitik aritzen den irundar gazte honen sormena erakusteko.
OHAR GARRANTZITSUA:
Instrumentua norbanakoaren adierazpen musikalerako gaitasuna garatuko duen tresna da.
Helburua ikasleak eskolako taldeetan integratzea da.
Programa didaktiko hau osatze aldera, ikasleek eszenatokia partekatuko duten entzunaldiak antolatuko dira, zuzeneko lanera ohitzeko eta ikasketen aurrerapenak azaltzeko.
Parte-hartzaileak: Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Instrumentu Ikasleak.
OHAR GARRANTZITSUA:
Parte-hartzaileak: Musika eta Mugimendua 1. eta 2. kurtsokoak.
Egunak: 2021eko abenduak 20 (astelehena)
Ordua: 17:30tan
Lekua: Gezala Auditorioa
Prestakuntza-eremu hau 4 eta 6 urte bitarteko ikasleei soilik zuzenduta dago, gaitasun-mailaren mugarik gabe, musikaren gozamenezko praktika sinesgarria ahalbidetzen duten adierazpen-, musika- eta mugimendu-gaitasunak aurkitu eta garatzeari tratamendu pedagogiko espezifikoa emateko.
Irakaslea: Estanis Karrera
< Tomas Garbizu> Lezoko Musika Eskolaren jarduera eta eskaintzaren helburua gure ikasleak musikaz gozatzeko heztea eta motibatzea da.
Ematen diren irakaskuntzek osagai « batez ere praktikoa » dute, ikasleengan talde instrumentalek eta/edo bokalek parte hartzeko interesa sustatzeko helburu nagusiarekin.
Horregatik, oraingo honetan, Estanis Karrera irakasleak zuzenduta, haize-instrumentu multzoa entzuteko aukera izango dugu, perkusio-ikasleek lagunduta.
GonaPK Lezon orain dela bi urte sorturiko rock taldea da. Baterian Gaizka Esain antxotarrak, Baxuan Asier Jaraiz lezoarrak, gitarran Telmo Fernandez lezoarrak eta beste gitarra eta ahotsean Julen Mogollon lezoarrak taldea osatzen dutelarik, haien abestiak aurrera ateratzen saiatzen ari dira. Haietan, letrek bizitzaren arlo ezberdinak jorratzen dituzte: existentzialismoa, politika... Hauek rock musika oso heterogeneo batekin nahasten dituztelarik: rapa, punka, punk-rocka... Beste hainbat generoren influentziarekin beti present. Pandemiaren aurretik lehen kontzertuak eman zituzten arren, geldialdi luze baten ostean eta aurpegi berriekin inoiz baino gogo gehiagoz berrartuko dituzte eszenatokiak.
ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera. ETS taldearen bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: Aukera berriak. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide askotarikobidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta oraingo abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino.
Ez da gonbidapen inpertsonala, gu indartsu baten bizipozarekin gertaerei musu eman eta jatortasunetik besarkatu aldameneko pozgarritasunak. Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik.
Interpreteak: E.T.S. (En Tol Sarmiento):
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Irudia 1.jpgIrudia 2.jpgIrudia 3.jpgIzaera modernoa duten musikak (Folk, Rock, Comboak,...) lantzeko sortutako espezialitatea garatu du musika eskolak. Bertan musika mota hau landu nahi duten ikasleei zuzendutako formazio osagarria eskaintzen da.
Egitarau didaktiko hau osatzeko, hainbat entzunaldi antolatuko dira. Helburua, taldeek egindako lanaren bilakaera erakustea eta zuzenekoetara ohitzea da.
Horrela, gaur aurkezten dizkizuegun talde hauek hainbat leku eta ekitalditan parte hartu dute: Mendekoste Jaiak, Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Kilometro Lezo 2020, beste musika eskola batzuekin egindako elkartrukeak, Lesoinu, …
Hauek dira taldeak eta kideak:
Irakaslea: Angel Ramos.
Duela urte bat, “Zugzwang” gure seigarren estudioko lana kaleratzen genuen, eskenatokietan aurkezteko gogo handiarekin... Bi kontzertu Euskal Herrian eta munduko itzuli baten ondotik, 2020ko udaberrian ixildu ginen, bortxaz...Geldialdiaren denboran, Willis Drummond formatuz aldatu da eta Vincent Bestaven "Botibol" gure untzira igo da, bere ahotsa, kitarra eta teklatuekin. Willis Drummonden kantuak beste ikuspuntu batekin landu ditugu 4ak batera eta orain zuen aurrean jotzeko momentua etorri da, azkenean!
2000. urtean jaio nintzen, denok bezala, bihotz taupaden bitartez musika barnean nuelarik. Barnean ez ezik, musika hau kanpoan ere entzun nahi nuen, eta musikaren hizkuntza ikastea erabaki nuen 7 urte nituelarik, baita euskal dantza eta antzerkia ere, arte eszenikoetan nire barneko mundua kanporatu nezakeelako.
Pasioarekin hazi nintzen. Abestien bertsioen bitartez, nire zati bat munduari erakutsi niezaiokeela ikusi nuen, eta 2019. urtean, bizi dugun garai elektronikoa kontuan hartuta, bertsio hauek sare sozialetan igotzeari ekin nion. Gauza batek bestera eraman ninduen, eta bakarkako kontzertuak eskaintzen ere hasi nintzen. Bidea jarraituz, udaberrian irtengo den zortzi abestiko disko bat grabatu nuen, indie, pop eta pop rock estiloen artean dantzatuz, eta aldi berean, etiketetatik ihes egin nahian.