Kontzertua

Kontzertua

Ganbara musika

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
Musika Eskola

Kontzertua

GARTXOT ETA GARAZI

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gurutze Santuaren Basilika

Gartxoten Bizirik gaude diskoan oinarritutako kontzertua, Garazi Esnaolak pianoarekin lagunduta.

Gartxot Unsainek bere lehen diskoa plazaratu du, bi urteko sormen-prozesuaren emaitza den 11 kantuko lana. Artifiziorik gabeko planteamenduarekin, gitarra eta ahotsa oinarri hartuta, artistak bilaketa emozional zintzoa egin du, bere izena daraman soinu-unibertso pertsonala eraikiz.

Disko honetan, Unsainek musika egiteko modu biluziago eta intimoago baten aldeko hautu garbia egin du, ohiko ekoizpen-baliabideetatik aldenduz. Helburua emozioak lehen planoan jartzea izan da, kantautore gisa bere ahotsa eta identitatea lehen aldiz modu zuzenean aurkezteko.

Emaitza tonu oso intimoa duen lana da, entzulearekin harreman zuzen eta gertukoa bilatzen duena, eta Unsainen ibilbide musikal luzean mugarri gisa aurkezten dena.

Kontzertua

Dolu(s)min

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bizitzan zehar dolu ugari igarotzen ditugu. Zer esanik ez duela gutxi pandemia garaian bizi izan genituen bizitza aldaketa eta erlazio aldaketa eta hausturetan. Agur asko esan behar izaten ditugu, batzuetan hala nahi dugulako, baina beste askotan bizitzak edo heriotzak beharturik. Nik neuk 2022ko apirilaren 11n betirako agur esan behar izan nion nire aitari ezustekoan. Eta horren ondoren, dolua hasi zen. Ohikoa den egoera bat izan arren tabu gisa dugu oraindik; izan ere, ez da horri buruz hitz egiten ez eskoletan ezta kalean edo komunikabideetan ere. Normalean prozesu hau bakarka eta ezkuturik eramaten dugu, gizaki sozialak izanda ere, eta proiektu honen bitartez doluari ahotsa eman nahi zaio. Ziur nago zuk zeuk ere, zerbaiti edo norbaiti agur esan diozula, eta ez zarela ausartzen ingurukoekin partekatzera. Beraz, proiektu hau behar horretatik sortu da, doluari buruz hitz eginez tabuarekin amaitzeko.

Kontzertua

Frankenstein agurgarria (Petti eta Ana Galarraga)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldia, Mary Shelleyren Frankensteinetik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko.
Frankensteinek sortutako “izakiak” bide ematen dio egileari gogoeta egiteko sormenaz, klonazioaz, zientzialarien lanaz eta erruaz, mamuez, emakume artisten ikusezintasunaz, 36ko gerraren ondorioez. Azken batean, bizitza sortzeko bideek eta bizitza kentzea dakartenek “munstroei” buruzko gogoeta egiteko aukera.

Kontzertua

Tenpora

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Eskolako patioa

Lezo Kilometro Zero kultur egitarauaren barruan.

Aitor Etxebarriak ekoitzitako 'Berriro asma nazazu' disko berria aurkeztuko du Tenpora taldeko pop-jazz boskoteak. Bere hirugarren albumean, soinu berriekin berriro esperimentatzen du, bere ezaugarri diren barietate eta aldakortasunaren isla, eta soinu berriak garatzen ditu, bere benetako nortasuna galdu gabe.

Hasier Oleaga, bateria
Itsaso Etxebeste, baxua
Juantxo Zeberio Etxetxipia, teklatuak
Beñat Barandiaran, gitarra
Elene Arandia, ahotsa

 

 

 

Kontzertua

Musika Eskola

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
17:00 Musika Eskola

Gabonetako Audizioa: Musika eta Mugimenduko ikasleak

Kontzertua

Gozategi + Kaotiko

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Txosnagunea

Kontzertua

"Ziakhus"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
GURUTZE SANTUAREN PLAZA

Bertso Rap.