Larunbatean, otsailaren 18an, Kantujira saioa

Az, 2017-02-15 13:45

Seigarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Seigarren Kantujira, otsailaren 18an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emanez.

Seigarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Marinelaren Bakardadea, Non Geratzen Den Denbora, Xur-Xuri, Txoria-Txori, Oriko Xoria, Nire Herriko Neskatxa Maite, Arratsalde Honetan, Itsasoa Gara, Xalbadorren Heriotzean, Lau Teilatu eta Habanera. (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Anima zaitezte!

Arloa edo saila