Musika Eskolako Bandak kontzertua eskainiko du Orion

Az, 2023-03-29 13:14

 Martxoaren 31ean izango da Orioko Danbolin Musika Eskolako bandarekin batera.

Lesoinuko aurtengo edizioa amaitzear dago. Azkeneko ekitaldiak ospatu ondoren, Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak kontzertua eskainiko du Orion.

Hala, ostiralean, martxoaren 31ean, Orioko Danbolin Musika Eskolako bandarekin batera kontzertua antolatu dute. Orioko herriko plazan izango da 19:00etatik aurrera.

Bi bandak hauek Lesoinun ere elkarrekin kontzertu bikaina eskaini zuten Lezon, duela egun gutxi. Kontzertua doakoa izango da.

Arloa edo saila