Musika Eskolako kurtso amaierako kontzertuak

Guztira, ikasleek 13 audizio eskainiko dituzte maiatzaren 29etik ekainaren 28ra bitartean.

Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleak ikasturte amaierako kontzertu-audizioak hasiko dituzte etzi, maiatzak 29an. Horrela, ikasturte guztian zehar ikasitakoa herritarrei eskainiko diete.

Etzitik hasita, ekainaren 28ra bitartean, hamahiru emanaldi eskainiko dituzte, Gezala Auditoriumean edota Musika Eskolan.

Egitarau osoa:

• Maiatzak 29, asteazkena: 19:00etan, dultzaina, trikitrixa-pandero eta txirula ikasleen kontzertua Gezala Auditoriumean.

• Maiatzak 30an, osteguna: 19:00etan, gitarrako ikasleen kontzertua Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 5, asteazkena: 18:00etan, “musika eta mugimendua” deituriko kontzertua Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 6, osteguna: 18:30etan biolontxelo, biolin eta hari orkestrako ikasleen kontzertua Gezala Auditoriumean.

• Ekainak 10, astelehena: goizeko 11:00etan, Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako ikasleen kontzertu pedagogikoa Gezala Auditoriumean. Ondoren, arratsaldeko 19:00etan Klarinete taldea eta talde koraleko ikasleen kontzertua izango da Gezalan ere.

• Ekainak 11, asteartea: 17:00etan saxofoiko ikasleen kontzertua Gezala Auditoriumean eta 19:00etan txistu eta akordeoi ikasleen kontzertua Gezalan ere.

• Ekainak 12, asteazkena: 17:00etan pianoko ikasleen kontzertua Gezala Auditoriumean eta 19:00etan, toki berean, perkusioko kontzertua.

• Ekainak 13, osteguna: 18:30ean trikitixa ikasleen audizioa Gezalan.

• Ekainak 14, ostirala: 17:00ean gitarra ikasleen kontzertua Gezalan.

• Ekainak 17, astelehena: 17:00ean tronpeta eta flautako ikasleen kontzertua Gezalan.

• Ekainak 28, ostirala: 17:00ean Sutargi abesbatzaren kontzertua Gurutze Santuaren plazan.

Arloa edo saila
Noiz arte nabarmendua