Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 6an amaituko da

Ar, 2019-09-03 14:41

2019-2020 ikasturtea irailaren 6an hasiko da, baina ikasle berriek aste hau dute izena emateko, Musika Eskolan 16:30etatik 20:00etara bitartean. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Musika Eskolara gerturatu, 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu, tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatzi edota http://www.lezo.eus/tomasgarbizume web orrialdean sartu daitezke.

Irailaren etorrerarekin batera ikasturte berriaren hasiera dator eta, hori dela eta, Musika Eskolako ikasle berriak izan nahi dutenek iraileko lehen aste hau dute izena emateko. Beraz, izen-ematea irailaren 6ra, ostirala, arte egin daiteke, Musika Eskolan 16:30etatik 20:00etara bitartean.

2019-2020 ikasturterako aukeratu daitezkeen tresnak hurrengoak dira: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina-biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, kitarra, bateria eta GANBARA TALDEA.

Musika Eskolaren eta eskaintzaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolara hurbildu daitezke goian aipatutako ordutegian, 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu edota tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatzi dezakete.

Halaber, informazio baliagarria topatu daiteke Lezoko Udalaren webgunean, hurrengo estekan: http://www.lezo.eus/tomasgarbizume.

2019-2020 ikasturtea ostiralean martxan

Aurreko ikasturtean Musika Eskolan matrikulatuta zeuden ikasleek, eta aurten ere jarraitzen dutenek, ostiralean hasiko dute 2019-2020 ikasturtea. Irailaren 5an, ostegunean, 17:00etan, musika-tresnen ordutegiak jasoko dituzte eta ostiralean, irailaren 6an, hasiera emango zaio ikasturte berriari.

Arloa edo saila