Musika Eskolan izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 1etik 4ra bitartean

Or, 2020-08-28 10:04

Ikasturte berria irailaren 7an hasiko da baina ikasle berriek aipatu egunak izango dituzte matrikula egiteko. Interesdunek 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu, tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatzi edota http://www.lezo.eus/tomasgarbizume web orrialdean sartu daitezke.

Irailaren etorrerarekin batera ikasturte berriaren hasiera dator, bai ikastetxeetan eta baita Musika Eskolan ere. Irailaren 7a izango da, hain zuzen, ikasturte berriari ekiteko eguna eta, hori dela eta, Musika Eskolako ikasle berriak izan nahi dutenek iraileko lehen astea izango dute matrikula egiteko, hain zuzen irailaren 1etik 4ra bitartean.

Era berean, 2020-2021 ikasturte berrirako aukeratu daitezkeen tresnak hurrengoak dira: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina-biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, kitarra, bateria eta GANBARA TALDEA.

Horri lotuta, instrumentu irakasleekin komunikatzeko eguna irailaren 4a izango da, 17:00etatik 18:00etara. Musika Mugimendua, Musika Mintzaira eta Hezkuntza ikasten ari diren ikasleen gurasoekin komunikazioa ikasturteko lehen astean egingo da eta bertan zehaztuko dira horien ordutegiak.

Edozein kasutan, Musika Eskolaren eta eskaintzaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu edota tgarbizume@lezo.net posta elektronikora idatzi dezakete.

Halaber, informazio baliagarria topatu daiteke Lezoko Udalaren webgunean, hurrengo estekan: http://www.lezo.eus/tomasgarbizume.

Arloa edo saila