Tomas Garbizu Musika Eskolako teilatuko hegalean konponketak egiten ari dira

Ar, 2023-10-17 16:45

Lanak aste honetan burutuko dira. Beste berrikuntza batzuk ere egin dira Musika Eskola hobetzeko.

Tomas Garbizu Musika Eskola hobetzeko lanak hasi ditu Lezoko Udalak. Hala, teilatuko hegalean konponketak egiten hasi dira gaur goizean eta eremua margotu egingo da gero.

Obrak aste honetan amaitzea aurreikusten da. Lezoko Udalak eragozpenak barkatzeko eskatu eta erabiltzaileen segurtasuna uneoro bermatuko dela adierazten du.

Xanti Espina, Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariaren iritziz: “oso pozik gaude azkenaldian egiten ari garen berrikuntzekin. Inbertsio handia egiten ari gara Musika Eskolan. Leihoak eta ateak berritu ditugu, informatika sare berria dugu eta informatikako gailu guztientzat gela bat egokitu dugu”.

Arloa edo saila