Udako Baratze Ederrak lehiaketa antolatu du Ekoguneak

Al, 2020-08-10 11:08

Lehiaketan parte hartzeko baratzeetako argazkiak bidali beharko dira baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera irailaren 25a baino lehen.

Hiru baratze ederrenek saria jasoko dute eta bozkatzen dutenen artean bertako produktuen bi saski ere zozkatuko dira.

Kutxa Ekoguneak urtero antolatzen ditu Baratze Parke Sare mailako lehiaketak baratze parkeetako erabiltzaileek eta elkarteek egiten duten lana ikusarazi, balioan jarri eta saritzeko. Ildo horretan egin zuen esaterako iaz Gau Beltza ospatzeko kalabaza handieraren lehiaketa eta oraingo honetan, udako Baratze ederrenaren lehiaketa jarri du abian. 

Gauzak horrela, lehiaketan lehiakide gisa edota botoa emanez parte har daiteke. Lehiatu nahi duten baratzekideek irailaren 25a arte izango dute beren baratzeari argazkia atera eta baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera bidaltzeko aukera. Argazki horiek, noski, uda honetan ateratakoak izan behar dute, hain zuzen, abuztuaren 1etik aurrera ateratakoak. Jasotako argazki guztien artean hiru ederrenak aukeratuko dira eta horiek izango dira, hain zuzen, lehiaketako saridunak. 

  • 1.saria: 80 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia
  • 2.saria: 60 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia
  • 3.saria: 40 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia

Horrez gain, lehiaketan bozkatzea ere sarituko da; bozkatzen dutenen artean, 30€ko balioa duen bertako produktuen bi saski zozkatuko dira. 

Lehiaketako oinarriak eskuragarri daude bi hizkuntzetan eranskinean eta Kutxa Ekoguneko webgunean.

Zuen baratzea goxo eta eder izateko, baduzu erronka gehigarri bat uda honetan. Baratze ON!

 

Arloa edo saila
Eranskinak