Lezoko aparkaldi mugatuak urtarrilaren 8tik aurrera kontrolatzen hasiko dira

Ar, 2023-12-19 13:46

Lezoko aparkaldi mugatuaren udal ordenantza onartu ondoren, alegaziotarako epea zabaldu zen. Aurkeztu zen alegazio bakarrari erantzun ondotik, azaroko Osoko bilkuran behin betiko onarpena eman zitzaion ordenantzari.

“Tarte horretan, ordenantza moldatzeko aukerak ere aztertu dira. Ordenantzan jasotako zenbait eremutan kanpoko ibilgailu gutxik aparkatuko duela aurreikusita. Aitzitik, herritar askok aparkatzeko txartela jada eskatua zuela ikusita, eta edozein kasutan horiei dirua itzultzeko ezintasuna ikusita, ordenantza bere horretan mantentzea hobetsi da” adierazi du Mikel Arruti alkateak.

Esan bezala txartelen eskaera asko jaso dira, eta oraindik orain, eskaera berriak bideratzen ari dira. Horregatik, egindako eskaera eta tasa ordaindu duten pertsona guztiek aparkaldi mugatuko guneetan aparkatu ahal izango dute, nahiz eta oraindik txartela jaso ez.

Beraz, urtarrilaren 8tik aurrera, Udaltzaingoak kontrolak egingo ditu, aurreikusita zegoen bezala. Kontrol horiek egiteko, eskaerak eginda eta ordainduta dituzten ibilgailuen matrikulen zerrenda erabiliko da.

Seinaleztatutako guneetan aparkatzeko ordutegi mugatua hauxe izango dela gogorarazi nahi du Lezoko Udalak: 20:00etatik 08:00etara. Arraitokin, berriz, gehienez 4 orduko aparkaldi mugatua izango da. Epealdi horietatik kanpo, beraz, seinaleztatutako guneetan eta Arraitokin aparkatzeko txartela eskatua izan beharko da.

Arloa edo saila