Segurtasunari buruzko bigarren tailerra, bihar Aiton Bordan

Al, 2023-05-08 13:40

Doakoa izango da ikastaroa eta herritar guztiak gonbidatuak daude.

Segurtasunari buruzko tailerra ostiralean hasi zen. Giro onean ospatu zen lehen eguna eta 25 herritar inguru bertaratu ziren. Erorketak eta arrisku egoerak prebenitzeari buruz aritu ziren, baita jarduera fisikoaren garrantzian. Txokolate goxo batekin amaitu zen lehen saioa.

Ikastaro labur eta dinamiko honen bigarren eta azken saioa, bihar, maiatzaren 9an, izango da.

Beste gai batzuen artean, ondorengoei buruzko gomendioak emango dira: sendagaiak hartzeko modu egokiak, biltegiratzeak, etxeko arriskuak ekiditea, mugitzeko laguntza teknikoa, iruzurrak, jarduera fisikoa egiteko oinarrizko ariketak…

Aiton Bordan izango da, doakoa eta ondorengo ordutegian: 18:30-19:30. Interesa duenak gerturatu besterik ez du egin beharko data horietan.

Lezoko Udaleko Udaltzaingo, Gizarte Zerbitzu eta Kirol sailen, Eusko Jaurlaritzako Bidasoaldeako Osasun Sailaren, Osakidetzaren, Lezoko Kirol Orientatzailearen (KOZ), Ertzaintzaren eta Lezoko botikarien laguntzarekin (Laboa – Rodriguez Zarzuelo) antolatutako tailerra da.