Zabalik dago Altamira auzoan aparkatzeko txartelak berritzeko epea

Al, 2019-08-05 11:38

Dagoeneko zabalik dago Altamira auzoko Tomas Garbizu kalean aparkatu ahal izateko txartela berritzeko epea. Izan ere, urtea amaitzearekin batera, abenduaren 31n, egungo txartelaren erabilera epea ere bukatzen da, horrenbestez, txartela berritu nahi duenak, urriaren 30a bitartean egin ahal izango du eskaera. Txartel berriak hiru urteko iraupena izango du, 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31a arte, alegia.

Eskaera egiteko bi bide izango dira aukeran:

  • Aurrez-aurre: eskaerak informazio bulegoan egingo dira, 8:30-13:30 bitartean eta aurrez 10€ko tasa ordaindu beharko da.
  • Telematikoki: www.lezo.eus webgunearen bitartez ere egin ahal izango da eskaera B@kq edo ziurtagiri elektronikoa erabiliz. Kasu honetan ere 10€ko tasa ordaindu beharko da eta ziurtagiria atxiki eskaera egiterakoan.

Eskaera egiteko bete beharreko baldintzak ondorengoak dira:

  • Lezon erroldatuta egotea
  • Ibilgailua Lezon alta emanda egotea
  • Udaletxearekin zorrik ez izatea

Behin eskaera egin eta txartela prest dagoenean, udaltzaingoaren bulegoan jaso beharko da eta horretarako, udaltzainen deia jasoko dute herritarrek.

Informazio gehiago jaso edota zalantzak argitzeko, udaltzaingoarekin jarri harremanetan 943 52 40 03 telefonoan.

Arloa edo saila
Eranskinak
Bandoa316.08 KB