ESKATU ETA ESKAINI KIROL JARDUERAK EUSKARAZ
Kirol klubak eta gurasoak kirol jarduerak euskaraz garatzeak duen garrantziaz ohartarazteko esku-orriak eta bideoak argitaratu ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak
Kirol klubak eta gurasoak kirol jarduerak euskaraz garatzeak duen garrantziaz ohartarazteko esku-orriak eta bideoak argitaratu ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak
Kuxkuxeroak eskualdeko gazteei euren erreferente euskaldun gogokoenekin bertatik bertara egoteko aukera ematen die
Joan zen apirilaren 21ean Oarsoaldeko Kuadrillategiko DBH-1. eta 2. mailetako gazteak Igantziko Irrisarriland abentura parkean izan ziren egun pasa.
Argindarra aurrezteko eta haren fakturak ulertzeko ikastaroak emango dizkiete Iratzerri, Ekiherri eta Argitturri elkarteek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren seigarren edizioko irabazleak jakinarazi ditu epaimahaiak.
2023ko errenta aitortzeko epea zabaltzera doan honetan, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek dei egin diete Oarsoaldeko zergadun guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko eta, bidenabar, ogasunarekin harremana euskaraz izatera animatu dituzte herritarrak.
Amaitu da aurtengo Motxian Eby bideo-erronka lehiaketa. Gazteak gustura aritu dira oraingo honetan ere Julen Castillo zirikatzailearen gidaritzapean.
Joan zen ostiralean, martxoak 15, egin zen Enpatikonomiaren laugarren edizioa Oiartzungo Zinealdean. Hirurogei bat lagunek jarraitu zuten jardunaldia bertatik bertara eta beste ehun bat lagunek EITBk prestatutako streaming bidez egin zuten.