Larunbat hontan 2.eskuko azoka

Az, 2012-06-20 16:05

Hemen daukagu berriz ere 2.eskuko azoka. Larunbatean, Uztailak 7, izango da Saldise Plazan goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.

Lehenago ere esan genuen bezela, hogei postu fijo inguru egongo dira eta bisitariak denetarik erosteko aukera izango du: liburuak, diskak, antigoaleko gauzak, bitxiak, arropa, zapatak, jolasak… Lezoarrek produktuak erosteko aukera ez ezik, jada erabiltzen ez dituzten objetu erabiliak saltzeko aukera ere izango dute.

Postua jartzeko baimena eskuratzeko nahikoa izango da azoka egingo den asteko osteguna baino lehen udaletxeko 943-524650 zenbakira deitu eta datuak ematea. Dakizuenez postua jartzea guztiz doakoa da.

Gogoratu datorren hilabetean, abuztuan, ez dela azokarik egongo beraz, aprobetxatu larunbat hontan.

Lezon ez ezik, Errenterian ere izango duzue 2. eskuko azokaz gozatzeko aukera hileko hirugarren igandean.

Arloa edo saila