Añarbeko basa bizitza ezagutarazteko

Ar, 2013-10-08 09:12

Lezoko Udalak bat egin du natura-gunea ezagutarazteko kanpainarekin informazioa herritarren eskura jarriz

Añarbeko Uren Mankomunitateak, Errenteriako eta Donostiako udalekin batera, “Añarbe Baso Erreserba, basoak eta urak bat egiten duten eremua” kanpaina abian jarri du. Kanpainaren helburu nagusia, natura-gune hau Añarbeko uren mankomunitatea osatzen duten herrietako biztanleriaren artean ezagutzera ematea da, eta horretarako ekintza ezberdinak planifikatu dira.

Besteak beste, poster eta foiletoak argitaratu dituzte Añarbeko basoetako harizti eta pagadietako basa bizitza ezagutarazteko. Lezoko Udalak bat egin du kanpainarekin, eta aipatu materiala Lezoko udaletxeko informazio bulegoan, liburutegian eta kultura aretoan jarri du Lezoko herritarren eskura.

Añarbe Aiako Harria Parke Naturalaren (Natura Sarea 2000) baitan dago, eta Baso Erreserba eta Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) da. 

Arloa edo saila