Bekoerrotako saunaren irekieran atzerapena

Og, 2012-03-01 12:09

Lezoko Bekoerrota kiroldegiko Sauna gunean hobetze lanak egiten ari da Udala asteotan. Lanak martxorako amaitzea aurreikusten zen, baina lurra altxatzerakoan gaur eguneko arautegietara egokitzen ez diren egoerak aurkitu direnez ur instalazioetan itxiera luzatu beharko da. 

Lanen amaiera eta saunaren irekiera data hurbiltzen denean bazkide eta erabiltzaile guztiei jakinaraziko zaie. Udaleko Kirol Zerbitzuak sortu diren eragozpenengatik barkamena eskatu nahi dizkie erabiltzaile guztiei eta gogoratzen die zerbitzu berdina erabili dezaketela Altzate Igerilekuetako termagunean.

 

Arloa edo saila