Eskaintza handia eta nobedadeak aurtengo UDAn

Ar, 2012-06-12 16:09

Abian da 2012ko Lezoko UDA kanpainan izena emateko epea. Aurten, aurreko urteetan bezala, kirol jarduera ezberdinak praktikatzeko ikastaro anitzak antolatu ditugu herrian, baita eskualdean ere.

Ikasturtean zehar egiten diren jarduera ohikoenak utzi eta beste batzuk eskaintzen dira batez ere UDAn. Gustukoak dituzuen jarduerak mantendu ditugu: esgrima, TopKirola, rollerra, tenisa, igeriketa… baina berrikuntzak ere baditugu aurten.

Alde batetik, Oarsoaldea eskualdeko eskaintza eskuorri batetan jaso dugu. Hau horrela, herri ezberdinetan eskaintzen diren jarduerak begirada batean ikusi ditzakezue eta ekintza gehiagoren artean aukeratu. Gainera, jarduera batzuk elkarrekin jarri ditugu: piraguismoa, arrauna, BTTa eta skatea.

Bestetik, eskalada eta Denok Dantzara!  jarduerak gehitu ditugu gure eskaintza orokorrera. Tximeteta elkartea arduratzen da Denok Dantzara! antolatzeaz eta dantza estilo ezberdinak (hip-hop, funky, batuka…) gimnasia ( acrosport, akrobaziak, balleta, ritmika…) zein tallerrak eskeintzen dituzte besteak beste.

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko Bekoerrota kiroldegira eta Altzate igerilekura joan zaitezkete. Beste entitateek eskainitako ikastaroen informazioa jarraian azaltzen diren eranskinetan eskura dezakezue.

Anima zaitezte UDA-garai aktibo, alai eta bizia pasatzera!!!

Arloa edo saila