Atez Atekoaren zergatia azaltzeko bilerak

Or, 2012-05-11 15:08

Udaleko ordezkariek bilera-errolda bat hasiko dute herriko eragileei eta herritar guztiei atez atekoa jartzearen arrazoien berri emateko.

Lehenengo bilera elkarteekin egingo da maiatzaren 15ean. Kultur Aretoan izango da batzarra, arratsaldeko 19:00etan.

Maiatzean eta ekainean gainontzeko bilerak

Hurrengo bileren datak zehaztu gabe daude oraindik baina merkatariekin maiatzaren bukaeran egingo da eta ekainean zehar gainontzeko herritarrekin.

Herritar guztiengana iritsi nahi du udalak eta, horregatik, hiru-lau bilera antolatuko dira auzo ezberdinetatik. Horrela, bakoitzak egokien dagokion bilerara joan ahal izango du azalpenak entzun eta zalantzak argitzeko.

Arloa edo saila