Bilera merkatari eta ostalariekin

Ar, 2012-05-15 09:56

Maiatzaren 21ean bilduko da udala herriko merkatari eta ostalariekin atez atekoari buruzko azalpenak eman eta dudak argitzeko.

Merkatariek eta ostalariek ordutegi ezberdinak dituztela aurreikusita, udalak bilera ezberdinak egitea erabaki du guztiek izan dezaten etortzeko aukera.

Hiru bilera egunean zehar

Ahalik eta erraztasun gehien emateko asmoarekin beraz, 3 bilera egingo dira egunean zehar: goizeko 10:00etan lehenengoa, eguerdiko 14:00etan bigarrena eta arratsaldeko 20:00etan azkena. Bilera guztiak Kultur Aretoan egingo dira.

Gainontzeko herritarrekin ekainean bilduko da udala. Kasu horretan ere, guztiek etortzeko aukera izan dezaten, hiru-lau bilera egingo dira, egun eta auzo ezberdinetan.

Arloa edo saila