Farola batzuk itzaliko dira aurrezteko

Al, 2012-06-11 17:57

Datorren asteartean, ekainak 19, kale batzuetako farolak itzaliko dira froga gisa hauek eragiten duten kostua murrizteko asmoz.

Iaz  190.000 euro inguru gastatu ziren kale argiekin. Aurten, udalaren helburua aurrekontu hori estutzea da eta horretarako, gauez beharrezkoak ez diren farolak itzaltzea erabaki da.

Oraindik ez da zehaztu zein kale-argi amatatuko diren. Froga ezberdinak egingo dira beharrezkoak ez diren farolak zeintzu diren ikusteko eta norbait kaltetu dezakeen zona ilunik ez uzteko.

Hau horrela, datorren asteartean lehenengo froga egingo da ondorengo farolak itzaliaz:

- Jaizkibel Hiribidea, 23 - 49 arteko farola bikoitzetako altuak.

- Donibane Kalea, farol bikoitzetako altuak.

- Elias Salaberria (Lopene inguruan) tartekatuak.

- Auñamendi Goikoa, 10-12 ingurua

Farola hauek zinta beltz eta hori batez markatuko dira herritar guztiek jakin dezaten zeintzuk izango diren amatatuko diren kale-argiak. Zebrabideak eta tankerako inguruneak, hiritarrentzako segurtasunerako baliagarriak izan daitezkeenak, argiztatuak mantenduko dira. 

Arloa edo saila