Udal ordezkariak bide azpiegituretako foru diputatuaren bildu dira, Lezoko errepideen egoera hobetzeko aukera aztertzeko

Al, 2024-03-25 11:57

Azken hilabeteetan Lezoko errepideetan hainbat istripu gertatu direla eta, Foru Aldundiaren gaia aztertzeko, eta Lezoko errepideen egoera hobetzeko aukerak lantzeko bilera egin dute.

Lezoko alkatea, Mikel Arruti, eta Iker Salaberria zinegotzia, Maria Ubarretxena, Azpiegituretako Foru Diputatuarekin, eta Mikel Uribetxebarria Plangintza eta Ustiaketa zuzendariarekin bilera egin dute.

Bilera horretan, Udal ordezkariek azken hilabeteotan Lezoko errepideetan gertatuko istripuen inguruko kezka azaldu diete. Horrekin batera, errepide horietako egoera hobetzeko aukera desberdina proposatu dizkiete.

Zehazki, puntu beltz edo problematikotzat jo diren hiru errepide izan dira aztergai nagusi: istripu larriak gertatu izan diren GI-636 errepidea, herri kanpoaldetik Gaintxurizketara doana; GI-2638 Elias Salaberria hiribidean barrena Gaintxurizketara doan eta trafiko astun ugari jasaten duen errepidea; eta, GI-3440 errepidea, Donibanera doan, eta herria erdibitzen duena.

Kasu guztietan, trafiko astuna errepide horietatik ateratzeko, trafikoa arintzeko eta moteltzeko aukera desberdinak mahai gaineratu eta aztertu dira.

Bileran neurri zehatzik adostu ez den arren, eginiko zenbait proposamen aztertzeko eta balizko konponbideak bilatzeko harremanetan jarraitzeko konpromisoa adierazi da.

Arloa edo saila