Bake Epailea eta honen ordezkoa aukeratzeko prozedura hasi da

Ar, 2023-02-14 10:36

Interesatuek eskabideak 15 laguneko epean aurkeztu beharko dituzte.

Lezoko Udalak Bake Epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko prozedurari hasiera eman dio.

Hautagaiek bete behar dituzten baldintza nagusienak:

• Adinez nagusia izatea eta 2022ko urtarrilaren 1etik Lezon erroldatua egotea.

• Eskola graduatua edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

• EGA edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

• Botere Judizialeko Lege Organikoko 102 eta 303 artikuluek kargu judizialetako eta Bake Epailen ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduak,  aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuetan barne ez egotea.

Interesatuek Lezoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte eskabideak 15 laneguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita (otsailaren 13an argitaratu zen).

Interesatuek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eta kargua betetzeko ezgaitasun eta bateraezintasun arrazoien bat ez dutela adieraziz.

Era berean, egoki iritzitako merezimenduak aurkeztu ahal izango dira, hala nola, norberaren curriculum vitaea.

Eskabideak aurkeztutako epea amaitu ondoren Udalbatzak bake epaile titularra eta ordezkoa aukeratuko ditu eskaera egin duten pertsonen artean, beti ere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Lezoko Udaleko web orrian deialdi honen berri emango da eta deialdiaren iragarkia GAO-n argitaratu da.

 

INFORMAZIOA HEMEN