III. Berdintasun Planaren aurkezpena, azaroaren 16ean

Planaren zirriborroa eskuragarri egon da bi astez, herritarren eta eragileen ekarpenak jasotzeko.

Azaroaren 11n amaitu zen III. Berdintasun Planari ekarpenak egiteko epea. Planaren zirriborroa eskuragarri egon da bi astez, herritarren eta eragileen ekarpenak jasotzeko.

Dokumentua Lezoko Berdintasun politikek 2025era bitartean, jarraitu beharreko ibilbide-orria izango da. 50 ekintza inguru bildu dira bertan,  ezarritako lan lerroekin lotutakoak: Gobernu Ona, Emakumeen Ahalduntzea, Ekonomia eta Jendartearen antolakuntza aldatu eta Indarkeriarik Gabeko Bizimoduak, hain zuzen ere.

Aurreikusi bezala, plana datorren astean aurkeztuko da, azaroaren 16ean, 19.00etan, osoko bilkuraren aretoan. Mesedez, baieztatu ezazue zuen parte hartzea, berdintasuna@lezo.eus helbidera email bat bidaliz.

Arloa edo saila