III. Berdintasun Planaren azken urratsak

Og, 2021-10-28 09:49

Azaroaren 16ean aurkeztuko den planari ekarpenak egiteko epea zabaldu da.

III. Berdintasun Plana egiteko prozesua azken urratsak ematen ari da.

Irailaren amaieran bukatu ziren kontraste saioak eta dagoeneko dokumentua prest dago.

Plana Lezoko Berdintasun politikek 2025era bitartean, jarraitu beharreko ibilbide-orria izango da. 50 ekintza inguru bildu dira bertan,  ezarritako lan lerroekin lotutakoak: Gobernu Ona, Emakumeen Ahalduntzea, Ekonomia eta Jendartearen antolakuntza aldatu eta Indarkeriarik Gabeko Bizimoduak, hain zuzen ere.

Hurrengo urratsa plana jendaurrean jartzea izango da, herritarrek eta eragileek ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

Planaren zirriborroa eskuragarri egongo da online (https://lezo.eus/eu/berdintasuna/dokumentuak), urriaren 28tik azaroaren 11ra, eta paperean, Berdintasun teknikariaren bulegoan, astelehenetik ostegunera 09.00etatik 13.00etara eta astearteetan 15.30etatik 19.30etara. Ekarpenak honako helbideetara bidaliko dira  it.martinez@murgibe.com edo berdintasuna@lezo.eus helbide elektronikoetan edo idatziz aurkeztuko dira udaletxeko Informazio Bulegoko sarrera erregistroan.

Lezoko Berdintasun Plana azaroaren 16an aurkeztuko da, Udalbatza Aretoan, 19:00etan.

 

Arloa edo saila